2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2024ko apirilaren 25eko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, indarrean dagoen plantilla organikoa aldatzea, jarraikiz 2024ko urtarrilaren 31n sinatutako akordio kolektiboan itundutakoari (Mendabiako Udalaren zerbitzuko langileen enplegu-baldintzei buruzko akordioa).
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aipatutako jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendabian, 2024ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2406837