98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Leitzako Udalak, 2024ko otsailaren 27an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikulua, "Nafarroako udalentzako konpentsazioa, hautetsiei beren karguan aritzeagatik ordaindutakoaren aldera".

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa.

Gaia aztertu ondoren, ERABAKI DA:

"Urteko ordainsari hauek ezartzea, ondotik zehazten diren kargudunentzako, 2023ko ekainaren 27tik aitzineko ondorioekin:

–Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziak: 80 euro osoko bilkuretara joaten diren aldiro, eta gehienez ere 12 bilkura urtean.

–Kargudun diren bitartean sortzen diren gastuen kalte-ordainak agiri bidez egiaztatu beharko dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, kilometro bakoitzeko ordainduko dena Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean urtero agertzen dena izanen da".

Leitzan, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2406686