1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1567/2024 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zuzentzen duena apirilaren 8ko 1370/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Ebazpen horren II. eranskinean akats bat atzeman da, ez baita zehazten zein den 9 lanposturen araubide juridikoa; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Apirilaren 8ko 1370/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Honako hau dioen tokian:
LANPOSTU ZK. | LEKUALDATZEETARAKO EREMUA | NORBERAREN EREMUA | HIZKUNTZAK | KARGAK MANEIATZEA |
0002925 | SAN JORGE HE | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0002946 | SANTA TERESA HE | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0002995 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0002996 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0003014 | NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0005005 | "LARRABIDE ESTADIOA" KIROL TEKN. | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0006589 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0006590 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
0006592 | EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | | Bai |
Honako hau behar du:
LANPOSTU ZK. | LEKUALDATZEETARAKO EREMUA | NORBERAREN EREMUA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | KARGAK MANEIATZEA |
0002925 | SAN JORGE HE | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
0002946 | SANTA TERESA HE | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
0002995 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
0002996 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
0003014 | NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
0005005 | "LARRABIDE ESTADIOA" KIROL TEKN. | FUNTZIONARIOA | | Bai | Bai |
0006589 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
0006590 | SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
0006592 | EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA | FUNTZIONARIOA | | | Bai |
2. Ebazpen hau jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, bai eta interesdunei ere, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko apirilaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2407157