98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Iturmendiko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoaren aldaketa. Iragarkia 2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2024ko plantilla organikoaren aldaketa.

Iturmendin, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Administrari-ofizialaren lanpostu bat sortzea, honako ezaugarri hauekin:

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanaldia: %40. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,80. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: EGA.

Iragarkiaren kodea: L2406924