98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Udal honetako alkateak, 2024ko apirilaren 23an, ondoan osorik jasotzen den ebazpena eman zuen.

Kontuan hartu dira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikulua (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena).

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Alberto Arriaga Ruiz de Infante Udal zinegotziaren esku uztea 2024ko ekainaren 1ean udal bulegoetan eginen den ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea, baita udalbatzari ere, egiten duen lehenbiziko ohiko osoko bilkuran.

Genevillan, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2406716