98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Izen ofizialaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Aurrekariak:

Gaur egun, Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan jasota dagoenez, udalerriak izen bakarra du, gaztelaniaz: Ayuntamiento de Castillonuevo.

Udalerriaren izen ofiziala elebiduna izatea nahi du udalerriak.

Kontsulta egin zitzaion Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari, euskarazko izen berrirako gomendatzen zuen forma egokiari buruz.

Udalerri baten izena aldatzeko prozedura arautzen du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, 21. artikuluan eta hurrengoetan. Aipatutako Foru Legearen 37. artikuluaren arabera, udalerrien izenak udalerrietarako ezarritako arauen arabera aldatuko dira. Bestalde, udalerrietako izenetan euskara nola erabili zehazteko, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2024ko apirilaren 25ean egindako Osoko Bilkurako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa lortu denez (aldeko 3 boto; aurkako 0 boto; abstentzioak, 0), honako erabaki hau hartu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1. artikuluan ezarritakoaren arabera:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea euskarazko izena gehitzea gaur egun udalerriak duen gaztelaniazko izen bakarrari.

Beraz, hemendik aurrera udalerriak izen hauek izanen ditu:

–Gaztelaniazko izena: Castillonuevo.

–Euskarazko izena: Gazteluberri.

Otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, izen ofizial horien adierazpen grafikoa, elkarrekin joan behar dutenean, honako hau izanen da: Castillonuevo / Gazteluberri.

Bigarrena.–Erabaki honen hasierako onespena jendaurrean jartzea hilabetez iragarki-taulan, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; halaber, erabakia interesdunen eskura egonen da toki erakunde honen egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari, jakinaren gainean egon dadin.

Gazteluberrin, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2406756