98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024rako aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere. Aurrekontu horretan biltzen dira Udalarena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Barañainen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2406803