98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Atezko Udaleko alkateak, 2024ko maiatzaren 7an, 47/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: "Gaia: Josemari Larrañegi Tirapu zinegotziari eskuordetzea Atezko Udaleko Alkatetzaren eskumen guztiak, 2024ko maiatzaren 12tik 19ra, biak barne".

–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoa udaleko alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

–Ikusirik Paula Ibero Baraibar alkatea udalerritik kanpo egonen dela 2024ko maiatzaren 12tik 19ra, biak barne.

–Ikusirik zer eduki duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluak, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBATZI DU:

Lehenengoa.–Josemari Larrañegi Tirapu zinegotziari eskuordetzea Atezko Udaleko Alkatetzaren eskumen guztiak, 2024ko maiatzaren 12tik 19ra, biak barne.

Bigarrena.–Josemari Larrañegi Tirapu zinegotziari jakinaraztea eskudantziak eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–2 artikuluan xedatuarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Atezko Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Eritze Atetzen, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2407383