98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Aranoko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko apirilaren 25ean, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren 2024ko apirilaren 30etik maiatzaren 5era herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateetako Organizazio, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Xabier Cueto Martin alkateordearen esku uztea, nire absentzia ordezkatu dezan aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Aranon, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2406820