98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2024ko apirilaren 25ean egindako bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2024. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hau betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Aranon, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2406810