98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, 2024ko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko aurrekontua betearazteko 7. oinarrian.

Espediente hori idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Antsoainen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2406934