98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

434/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 81/2024 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Espedientea María Celeste Cenoz Imaz andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

María Celeste Cenoz Imaz andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 2ko 294E/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizainen 482 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio-espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 81/2024 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira. Espedientea dagokio María Celeste Cenoz Imaz andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 2ko 294E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari. Ebazpen horren bidez, ezetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizainen 482 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian bederatzi eguneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzura eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2407153