98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

79C/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31000155011993), zeina erregistro honetan 2024ko martxoaren 15ean sartu baitzen enpresaren eta sindikatu batzuen (CCOO, LAB eta UGT) ordezkariek 2024ko martxoaren 8an sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31000155011993) inskribatzea Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 15ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

AURKIBIDEA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK.

1. artikulua. Lurralde-eremua.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

3. artikulua. Eremu pertsonala.

4. artikulua. Denbora eremua.

5. artikulua. Konpentsazioa eta xurgapena.

6. artikulua. Batzorde Paritarioa.

II. KAPITULUA.–SAILKAPEN FUNTZIONALA.

7. artikulua. Langileen sailkapena.

8. artikulua. Behin-behineko langileen eskubideak.

9. artikulua. Zuzenbide osagarria.

10. artikulua. Osotasunari lotzea.

11. artikulua. Langileen sailkapena enpresan egiten duten denboraren arabera.

12. artikulua. Lan kontratuak.

III. KAPITULUA.–LANALDIA, OPORRAK ETA LIZENTZIAK.

13. artikulua. Lanaldia eta lan egutegia.

14. artikulua. Oporrak.

15. artikulua. Ordaindutako lizentziak eta baimenak.

16. artikulua. Osasun kontsultategietara joatea.

17. artikulua. Eguraldi txarrak.

IV. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK.

18. artikulua. Oinarrizko soldata.

19. artikulua. Antzinatasuna.

20. artikulua. Igandeetako eta jaiegunetako lanaldiak.

21. artikulua. Aparteko pagak.

22. artikulua. Aparteko orduak.

23. artikulua. Urruntasun plusa.

24. artikulua. Gaueko lana.

25. artikulua. Dietak.

26. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.

27. artikulua. Istripu asegurua.

28. artikulua. Erremintak.

V. KAPITULUA.–LANEKO SEGURTASUNA ETA HIGIENEA.

29. artikulua. Osasun azterketa.

30. artikulua. Higieneari buruzko neurriak.

31. artikulua. Laneko jantziak.

VI. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK.

32. artikulua. Faltak.

33. artikulua. Falta arinen sailkapena.

34. artikulua. Falta astunen sailkapena.

35. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.

36. artikulua. Zehapenak.

37. artikulua. Zehapenak betetzea.

38. artikulua. Preskripzioa.

39. artikulua. Prozedura.

40. artikulua. Enpresaburuen lan arloko arau-hausteak.

VII. KAPITULUA.–ESKUBIDE SINDIKALAK.

41. artikulua. Eskubide sindikalak.

42. artikulua. Bermeak langileen legezko ordezkarietan.

43. artikulua. Ordu sindikalen kreditua.

VIII. KAPITULUA.–LANBIDE PRESTAKUNTZA.

44. artikulua. Etengabeko prestakuntza.

I. ERANSKINA.–LAN GATAZKEN KONPONKETA.

II. ERANSKINA.–2023KO ETA 2024KO BEHIN BETIKO SOLDATA TAULAK, ETA FRUTAK ETA BARAZKIAK BILTZEKO SASOIKO LANGILEENAK.

BUKAERAKO AKTA.

HITZARMEN KOLEKTIBOAREN TESTUA.

NAFARROAKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA SEKTOREA.

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Lurralde-eremua.

Lan hitzarmen hau eta bertan biltzen diren arauak Nafarroako Foru Komunitate osoan dira aplikatu beharrekoak.

Alderdi negoziatzaileek adostu dute hitzarmen honek lehentasuna izanen duela Estatuko beste edozer hitzarmenen gainetik.

Finka batek zati bat Nafarroako Foru Komunitatean badauka eta beste zatia handik kanpo, ustiategiko elementu teknikoa zeinetan dagoen, hango arau indardunei eginen die men.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

Hitzarmen honek eragina izanen du Nafarroan aritzen diren nekazaritzako, basozaintzako eta abeltzaintzako enpresen gainean.

3. artikulua. Eremu pertsonala.

Hitzarmen honetako aginduak aplikatu behar dira Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako langileen eta enpresaburuen arteko lan harremanetan.

4. artikulua. Denbora eremua.

Hitzarmen honek indarra hartuko du, ondorio guztietarako, ekonomikoa barne, 2023ko urtarrilaren 1ean, kontuan hartu gabe zein egunetan argitaratzen den Aldizkari Ofizialean. Indarrean egonen da 2025eko abenduaren 31ra bitarte.

Bukaerako egun horretara ailegatuta, ulertuko da hitzarmen hau beste urtebeterako luzatzen dela, eta hala hurrengoetan ere, baldin eta, luzapenetako bat bukatu edo indarra galdu baino bi hilabete lehenago, alderdietako batek ere ez badu haren amaiera iragarri legearen arabera.

Alderdietako edozeinek hitzarmen honen amaiera behar den bezala eta behar den epean iragarrita, haren arauen edukiak indarrean jarraituko du beste hitzarmen bat sinatu arte.

5. artikulua. Konpentsazioa eta xurgapena.

Hitzarmena sinatzen duten alderdiek, konpentsazioari eta xurgapenari dagokienez, hitzartzen dute ezin izanen dela halakorik egin, galerak frogatzen dituzten enpresetan ez bada.

6. artikulua. Batzorde Paritarioa.

Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioa eratzen da, hitzarmen honen entitate sinatzaileek osatua, bi alderdien aholkulariak barne.

  • Hauek dira Batzorde Paritarioaren eginkizunak:

a) Haren esku jartzen diren gatazka indibidual eta kolektiboetan bitartekari, arbitraje eta adiskidetze-lana egitea.

b) Akordio guztien interpretazio lanak egitea.

c) Akordio guztien jarraipen lanak egitea.

–Akordioak.–Batzorde Paritarioak denen intereseko arloetan hartzen dituen akordioak oinarrizko hitzarmen honen partetzat joko dira eta horiek ere bete beharrekoak izanen dira. Halako akordioak lan arloko agintaritzari igorriko zaizkio, erregistra ditzan.

–Osaera.–Batzordea honela dago osatuta: sindikatu sinatzaileek 3 ordezkari dituzte, 1 UGTk, 1 CCOOk eta 1 LABek, eta beste 3 ditu enpresa ordezkaritzak.

Batzorde Paritarioa elkartuko da delako gatazka idatziz jakinarazi eta hamabost egun baliodunen barruan beranduenik ere, eta dagokion erabakia hartuko du. Erabaki hori hartu eta hamabost egun balioduneko epean jakinaraziko da.

  • Funtzionamendu-erregelamendua.

–Bilerak.–Batzorde Paritarioa zeregin hauetarako bilduko da:

Aurreko artikuluko 1 a) eta b) ataletan aipatutako eginkizunak betetzeko, esku hartzeko eskatzen zaionean.

–Deialdiak.–Batzorde Paritarioa biltzeko deia erakunde sinatzaileetako edozeinek eginen du, eta horretarako aski izanen da idatzizko komunikazio bat, eguneko gai zerrenda azalduko duena.

Batzorde Paritarioa bilduko da gaiaren garrantziaren arabera komeni den epearen barnean, baina deialdia egin eta hamabost eguneko tartean gehienez.

Epe horretan batzordea biltzen ez bada, Batzorde Paritarioaren esku-hartzea amaitu dela ulertuko da eta interesdunak bidezko iruditzen zaizkion ekintzetara jotzen ahalko du.

–Quoruma-Aholkulariak.–Batzordea eratutzat joko da ordezkaritza bakoitzaren gehiengo soila bertaratzen denean. Alderdiak bileretara joaten ahal dira bina aholkulari eramanda, gehienez.

–Akordioen baliozkotasuna.–Batzordeak akordioak adosteko, edonola ere bi ordezkaritzetako bakoitzaren %60aren aldeko botoa beharko da. Ordezkari bakoitzak Negoziazio Mahaian duen ordezkaritzaren pareko botoa izanen du.

Bilera bakoitzaren akta eginen da, eta idazkari lanetan ari direnek eta alderdi bakoitzeko ordezkari batek sinatuko dute.

–Helbidea.–Jakinarazpen eta deietarako, Batzorde Paritarioaren helbidea hau izanen da: UAGNren lokalak, San Fermin 38, etxabea, 31003 Iruña.

Batzorde Paritarioaren mende jarri beharra. Alderdiek Batzorde Paritarioaren mende jarri behar dituzte edozein ekintza judizial edo administratiboren aurretik sortzen diren interes orokorreko gai guztiak, nahiz horrek ez duen galarazten gero eskubide kolektiboak erabili ahal izatea. Nolanahi ere, onustearen printzipioari jarraituz negoziatu beharko da.

II. KAPITULUA.–SAILKAPEN FUNTZIONALA

7. artikulua. Langileen sailkapena.

Langileak ondoko lanbide taldeetan sailkatzen dira, haien eginkizunen arabera:

1. Teknikariak (1).

2. Administrariak (3).

3. Arduradunak eta langilezainak (8).

4. Traktore gidariak, makinistak (8).

5. Espezialistak (8).

6. Zaindariak (8).

7. Etxedunak (8).

8. Lanbide klasikoetakoak (8).

9. Peoiak (9).

–Teknikariak: goi mailako titulua edo eskola teknikokoa edukita, horretan aritzen direnak, edo zuzendaritza espezializatuan edo aholkularitzan.

–Administrariak: talde horretakoak dira enpresan eginkizun burokratikoak betetzen dituzten langileak. Zehaztapenak:

a) Administrari ofizialak: ofizioa ezin hobeki ezagutzen duten eta hala aritzen diren langileak.

b) Administrari laguntzaileak: bulegoetan oinarrizko lanak egiten dituzten langileak.

–Arduradunak eta langilezainak: enpresan egiten diren lanak zaindu eta zuzentzea bere gain daukate.

–Traktore gidariak, makinistak: beharrezko ezagutza praktikoak edukita, traktore batekin edo antzeko nekazaritzako makineriarekin zerbitzua egiten duten langileak, betiere makinaren zaintza eta kontserbazioa bere gain hartuta.

–Espezialistak: ezagutza kalifikatuak, propioak edo artzain, unai, kimatzaile, txertatzaile, sulfatatzaile eta motokultoreen parekoak behar dituzten lanetan, praktika jarraitua dela-eta, aritzen diren langileak.

–Zaindariak: finka bat edo batzuk zaintzeko kontratatzen diren langileak.

–Etxedunak: finkan etxebizitza daukaten langileek osatzen dute talde hau. Beste langileen egitekoez gainera, lanlekuak garbitu eta zaindu ere egin behar dituzte, baita abereak zaindu eta bazkatu ere, ustiategia garrantzia txikikoa izateagatik ez dagoenean berariazko langilerik ataza horiek egiteko.

–Lanbide klasikoetakoak: industriako edo zerbitzuetako lanbide klasiko bat edukita (hala nola igeltseroa, gidaria, mekanikaria, etab.), kontratatzen direnak bere lanbidearen egitekoak betetzeko, nekazaritzako ustiategiaren oinarrizko egitekoen osagarriak edo lagungarriak.

–Peoiak: aurreko kategorietan egon gabe, ahalegin fisikoa nagusi duten zerbitzuak egiten dituzten langileak.

–Peoi biltzaileak: frutak eta barazkiak biltzeko kanpainetan kontratatzen diren peoi kategoriako langileak. Kategoria hau langile berari urtean gehienez ere 90 egunez aplikatzen ahalko zaio.

Hitzarmen kolektibo honetan langileekin egiten den sailkapena adierazpen hutsa da, eta ez dakar inolako mugarik beste kategoria batzuk sortzeko, ezta aipatzen diren kategoriak beteta eduki behar izateko ere.

8. artikulua. Behin-behineko langileen eskubideak.

Behin-behineko langileek enpresako gainerako langileen eskubide berberak dauzkate.

Merkatuaren egoerak, zereginak pilatzeak edo eskarien gehiegizko kopuruak hartara behartzen dutenean, enpresaren jardun arrunta balitz ere, horrek kasu horietarako kontratuak egin ditzake, 8 hilabeteko iraupenarekin gehienez, kausa horiek sortzen direnetik hasita.

9. artikulua. Zuzenbide osagarria.

Hitzarmen honetan aurreikusten ez denerako, aplikatu beharreko legezko xedapenei jarraituko zaie.

10. artikulua. Osotasunari lotzea.

Hemen itundutako baldintzek multzo organiko eta zatiezina osatzen dute, eta, aplikazio praktikoari dagokionez, osotasunean hartuko dira.

Lan administrazioko agintaritzaren ustez hitzarmeneko punturen batek indarreko legezkotasuna hausten badu, hitzarmen oso hau berraztertu beharko da.

11. artikulua. Langileen sailkapena enpresan egiten duten denboraren arabera.

a) Finkoak.

Enpresan zerbitzuak behin betiko, modu jarraituan eta iraunkorrean egiteko kontratatzen diren langileak.

b) Aldizkako langile finkoak.

1. Aldizkako kontratu mugagabe finkoa urtaroko lanak edo sasoiko produkzio-jarduerekin lotutakoak egiteko baliatuko da, edo, bestela, izaera hori izan ez arren, aldizkako prestaziokoak izanik, exekuzio-aldi ziurrak, zehatzak edo zehaztugabeak dituzten lanak egiteko.

2. Aldizkako kontratu mugagabe finko bihurtuko dira 90 egun baino gutxiagoko iraupena izanen duten eta aurreikus daitezkeen aldizkako egoeretarako ekoizpen-gorabeherengatiko kontratuak, baldin eta kontratatutako pertsonak urte natural batean 89 egun lan egin baditu, zerbitzuak egin dituen lantokiak aintzat hartu gabe, eta baldin eta bi urtez jarraian lan egin badu ekoizpen-gorabeherengatiko kontratuen modalitatean, 90 egun baino gutxiagoko iraupena izanen duten eta aurreikus daitezkeen aldizkako egoeretarako, bi urte horietan lan egin duen egun kopurua edozein dela ere.

Emakumezko langileendako ekintza positiboko neurri gisa, aurreko paragrafoan araututako kontratuaren aldaketa 85 egun lan egitean gertatuko da, eta ez 89 egun lan egitean.

3. Aldizkako lan kontratu finkoa idatziz formalizatuko da nahitaez, eta lan jardueraren funtsezko elementuak jaso beharko ditu, besteak beste, jarduera aldiaren iraupena, lanaldia eta ordutegi banaketa. Hala ere, azken horiek gutxi gorabeherakoak izan daitezke, baldin deialdia egiten den unean zehazten badira.

4. Aldizkako lan kontratu finkoa duten langileen deialdiak arautzeko irizpide objektibo eta formalak ezarriko dira enpresak eta langileen legezko ordezkariek adostutako akordio baten bidez. Langileek ez badute legezko ordezkaririk, edo ez bada lortzen deialdien irizpidea(k) adostea, jarraian adierazitako irizpideak aplikatuko dira:

4.1. Aldizkako langile finkoei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zenbateko antzinatasuna duten lanaldi gehieneko lantokian aritu diren lanpostuan eta jardueran. Hala, zerrenda bat osatuko da, lantokian gauzatutako jardueran eta lanpostuan aldizkako langile finkoek duten antzinatasunaren araberako ordena izanen duena.

4.2. Edonola ere, deialdia idatziz egin beharko da, edo, bestela, interesdunari behar bezala jakinarazi zaiola jasota uzteko aukera ematen duen beste moduren baten bidez. Deialdia behar besteko aurrerapenarekin eginen da eta lanean hasteko baldintzak zehazki adierazi beharko dira. Langileek, deialdia egin ahal izateko, telefono mugikorreko zenbaki bat eta/edo helbide elektroniko bat eman beharko dute. Langileek jakinarazi beharko dute deialdia jasotzeko emandako telefonoa edo helbide elektronikoa aldatu dutela. Deialdia aurreratuz gero, langilea beste herrialde batean baldin badago, deialdia lanean hasi baino zazpi egun lehenago egin beharko da.

4.3. Deialdia lanean hasi baino gutxienez hiru egun lehenago egin beharko da. Hiru egun horiek igaro ondoren langilea ez bada agertzen eta ez badu horren justifikaziorik aurkezten dagokion egunean, galdu eginen ditu aldizkako langile finko izateagatik legozkiokeen eskubideak.

4.4. Adingabeak zaintzeko nahitaezko eszedentziak iraun bitartean, langileak zerrendan duen postua mantentzeko eskubidea izanen du.

5. Hamahiru hilabetetan hamaika hilabetez lan egiten duten aldizkako langile finkoak lanaldi osoko langile finko bihurtuko dira, baldin eta aipatu epe horretan hilabeteko egunen %80an lanean aritu badira gutxienez batez beste.

6. Aldizkako kontratu finkoa duten langileek lehentasuna izaten dute lantokian beren mailako postu eta jarduerarako eginen diren deialdietan beste mota batzuetako behin-behineko kontratuen gainetik.

Langile horiei deitu beharko zaie aldizkako langile finko bihurtzen direnetik aurrera, izaera hori eman dion lana edo ataza egin behar badu enpresak. Ondorioz, langileok lehentasuna izanen dute behin-behineko langileen aldean.

Deia idatziz eginen da; Whatsappeko mezu bat bidaliko zaio langileari, hark enpresari deialdietarako emandako telefono zenbakian.

Titular batek lantokian duen antzinatasunari jarraituz eginen dira deiak, eta lana kentzeko, deien ordenaren alderantzizkoa aplikatuko da. Era berean, enplegatzaileak aldizkako langile finkoak deitu eta kargutik kentzen ahalko ditu, egin beharreko lanerako egokitzat eta beharrezkotzat jotzen badu, eta ekitaterik handiena lortzen saiatuko da, klima, merkatu eta enpresen tekniketara egokituta.

Horrela, titular berak atxikitako lantokian lan egindako denbora osoaren arabera ezarriko da deien ordena; horrenbestez, lantoki horretan benetako lanaldi gehien dituen langileak lehentasuna izanen du nahitaez, beheranzko hurrenkeran eta eginkizunen arabera bereizita, lan egindako egunen kopuruan hurrengo dagoen langilearekiko. Prozedura hori jarraituko da zerrendan hurrena datozen beste guztiekin ere.

Lanpostura itzultzeko eguna iristean, lana bertan behera utzi behar bada, klimarengatik edo ustekabeko arrazoiengatik, hasierako aurre-abisua baliozkoa eta nahikoa izanen da.

Klimarengatik edota ustekabeko arrazoiengatik lan jarduera bertan behera geratzen bada, langileei baja emanen zaie Gizarte Segurantzan, eta lanari berriz ekitean, langileak berehala hasiko dira lanean eta Gizarte Segurantzan alta emanen zaie.

Lanpostutik kentzeko ordena deiak egiteko erabilitakoaren alderantzizkoa izanen da, eta kontuan hartuko dira, besteak beste, enpresaren jardueraren bolumena, errendimendu eta ekoizpenaren irizpide teknikoak, kanpaina amaitzeko klimatologia faktoreak eta abar.

Langileak deia betetzen ez badu eta lanpostura itzultzen ez bada, aldizkako langile finko izateari utziko dio eta borondatezko bajatzat hartuko da hirugarren egunean. Aldizkako langile finkoaren izaera ere galduko da, eta kontratua azkendu eginen zaio, ondorio guztietarako, finko izaera duen edozein pertsonak izaera hori galtzeko dituen arrazoi berberengatik.

c) Aldi baterakoak.

Denbora tarte zehatz baterako kontratatutako langileak dira. Haien gaineko araudian, Langileen Estatutuan eta hura garatzen duten arauetan xedatuari jarraituko zaio.

d) Behin-behinekoak.

Merkatuaren eskakizun puntualei, zereginak pilatzeari edo eskarien gehiegizko kopuruei aurre egiteko kontratatzen diren langileak; enpresaren ohiko jarduerarako bada ere, kontratuaren iraupena zehaztuta kontratatzen dira, eta iraupen hori osorik beteko da.

12. artikulua. Lan kontratuak.

Langile guztien kontratazioa idatziz eginen da, indarreko legeek hala eskatzen dutenean. Dagokion kopia langileari emanen zaio, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribatu ondoan.

Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua aplikatu behar denean, langileak sinatutako kontratuaren kopia bat langileen legezko ordezkariei emanen zaie.

Obra edo zerbitzu jakin baten kontratua: 2/2015 Legegintza Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren 15.2 eta 49.1.c) artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, eduki orokorrez gain, sektoreko enpresen ohiko jardueraren barruan, kanpaina bakoitzari dagozkion lanak edo zerbitzuak munta propioa duten lan edo zereginak dira, eta obra edo zerbitzu jakinak egiteko kontratuen bidez bete daitezke.

Horrelako kontratuak sinatzen dituzten langile guztiei aplikatuko zaie hitzarmenaren testu osoan behin-behineko langileei buruz xedatutakoa, eta, bereziki, hitzarmen honetan aldizkako langile finko bihurtzeari buruz xedatutakoa.

III. KAPITULUA.–LANALDIA, OPORRAK ETA LIZENTZIAK

13. artikulua. Lanaldia eta lan egutegia.

Urteko lanaldia 1.754 ordukoa izanen da 2023. urtean, 1.752 ordukoa 2024an eta 1.750ekoa 2025ean, astean 39 ordu eta 20 minutu, astelehenetik larunbateko 14:00ak bitartean. Egunero ogitartekoa hartzeko 20 minutuak benetan lan egindako denboratzat hartuko dira, jarraian gutxienez 6 orduz lan egiten denean.

Langile bakoitzak eskubidea izanen du norberaren aferetarako egun bat hartzeko. Hura benetako lan denboratzat hartuko da. Halaber, 2024. urtetik aurrera, norberaren aferetarako beste lau ordu izanen dituzte.

Edonola ere, lanaldiaren inguruan dagoeneko ezarrita dauden hobekuntzak errespetatuko dira.

Haatik, enpresa hauen jarduera berezia denez, artisautzakoa, produkzio etenekoa eta eguraldiaren mendekoa, urteko lanaldiak malguak izan daitezke, betiere langileen ordezkarien oniritziarekin. Enpresa bakoitzak bere premien arabera banatzen ahal ditu, modu horretan lan gutxiagoko garaiak lan gehiagokoekin konpentsatzeko. Betiere, urteko lanaldia 1.754 ordukoa izanen da 2023an, 1.752 ordukoa 2024an eta 1.750 ordukoa 2025ean, eta indarra duten legezko xedapenak errespetatuko dira.

–Lanaldiaren banaketa irregularra: gehienekoa %8 izanen da. Aldi baterako kontratuei ehuneko hori aplikatuko zaie beren kontratuaren iraupenaren gainean. Hemen hitzartutakoa hobetzen duten akordioak badituzte enpresek, akordio horiek errespetatu eginen dira.

Banaketa irregularrak asteko edo hileko gehieneko lanaldiari eragiten ahalko dio, baina ez, ordea, urteko gehienekoari.

Enpresek urteko egutegia osatuko dute aurretiaz aipatutako asteko lanaldiaren arabera. Egutegi hori langileen ordezkariekin adostuko du enpresak urte hasieran, eta langileei jakinaraziko die. Edonola ere, egutegiak lanaldi arteko atsedenari eta asteko atsedenari buruz indarrean dauden legezko xedapenak bete beharko ditu.

Asteko atsedenari dagokionez, 2003/88/EE Zuzentarauaren 5. artikulua honela interpretatu behar da: zuzentarauaren 3. artikuluan jasotako eguneko atsedena ez da aipatu 5. artikuluan adierazitako asteko atsedenaren barne hartu beharrekoa, ezpada horri gehitu beharreko atsedena. Beraz, langileek bi atseden horiek bereiz egin beharko dituzte, bataren eta bestearen artean 48 orduko tartea dagoela gutxienez, baina hargatik eragotzi gabe landa-eremuko lanaldi bereziei buruzko indarrean dagoen araudiak ezarritakoa.

Ordutegiaren kontrola: 15 langiletik gorako enpresek lanaldia kontrolatzeko sistema digital bat ezarri beharko dute 2025eko abenduaren 31 baino lehen.

Eguneroko lanaldia maiatzaren 2tik urriaren 31ra bitartean jarraitua izanen da, enpresako jarduerak hala uzten badu.

14. artikulua. Oporrak.

Hitzarmen honek ukitzen dituen langileek, enpresan urtebetez egin badituzte zerbitzuak, eskubidea izanen dute urtean 30 egun naturaleko oporrak hartzeko, hitzarmeneko soldataren gainean ordainduak. Gainerako langileentzat, har daitezkeen opor egunak egindako lanaren araberakoak izanen dira.

Oporrak hartzeko epea jarraitua izanen da, eta ezin izanen da bi epetan baino gehiagotan zatitu, non ez duen langileak hala berariaz adierazi.

Oporrak hartzeko egunak enpresa edo nagusia eta langileak ados egonda finkatuko dira, kontuan izanik zein den garairik motelena hitzarmen honetan araututako lanak egiteko.

Maiatzaren 15a jaieguna izanen da, errekuperatu ezina, eta lan egutegian beste 14 jaiegunei gehituko zaie.

15. artikulua. Ordaindutako lizentziak eta baimenak.

Enpresaburuak lizentzia emanen die hura eskatzen duten langile guztiei, ordainsarietan galerarik izan gabe ondoko kasu hauetan:

a) Seme edo alaba baten edo ezkontidearen heriotzagatik, bost egun.

b) Aitona-amonen, biloben eta koinatu-koinaten heriotzagatik, bi lanegun.

c) Seme-alaba baten jaiotzagatik, hiru egun natural. Horietako bi gertaera eragilearen ondoren hartuko dira, eta bestea gertaera eragilearen ondoko hamar egunean.

d) Ezkontza edo izatezko bikotea erregistratzean: 15 egun.

e) Gurasoen edo seme-alaben ezkontzagatik, eta haien bataioagatik, bi egun natural.

f) Etxez aldatzeagatik, bi egun natural, edo hiru, Foru Komunitatetik kanpora bada.

g) Sei langiletik gorako enpresetan, sindikatu sinatzaileek antolatutako prestakuntza ikastaro batera joateko, bost egun natural, baldin eta lanorduetan bada, salbu eta uzta biltzeko, ereiteko, animaliak erditzeko, ureztatzeko, izurriteak desagerrarazteko eta produktu galkorrak egokitu eta prestatzeko garaietan.

Baimen mota hau batera har dezaketen langileen kopuruak eskala honekin eginen du bat:

–Hogeita hamaika bitartean, bat.

–Hogeita hamaikatik berrogeita bederatzi bitartean, hiru.

–Berrogeita hamarretik ehun bitartean, bost.

–Ehunetik gora, ehun langile edo zatiki bakoitzeko, bi.

h) Bederatzi hilabetetik beherako semeari edo alabari esnea emateko, emakumezko langileek eskubidea dute lanetik ordubetez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Emakumezko langileak eskubide hori ohiko lanaldiaren eguneko ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, hala nahi badu, helburu berbererako, edo bularra emateko ordu bateko baimena lanaldi osotan pila dezake. Baimen hori amak edo aitak hartzen ahal du, nahierara.

Bularra emateko orduak lanegunetan pilatuko dira 10 langile baino gutxiago dituzten enpresetan, bi alderdiek hala erabakitzen badute. 10 langiletik gora dituzten enpresetan, halaber, metaketa hori bi alderdiek erabakitzen duten eran eginen da.

i) Hamahiru urtetik beherakoak zaintzeko, edo jarduera ordaindurik izan gabe ezintasuna dutenak, jarduera ordaindurik izan gabe bere kasa moldatzen ez diren senitartekoak edo odol edo ezkontza bidezko 2. mailakoak zaintzeko, lanaldia zortziren batetik erdira bitartean murrizten ahal da, soldata ere murriztuta.

j) 2 egun kirurgia anbulatorioagatik, odolez edo ezkontza bidezko 1. mailako senitartekoen kasuan.

k) Jaiotza aurreko ariketetara eta erditzeko prestakuntzako tekniketara joateko, behar adina denbora.

l) Genero indarkeriako biktimei, behar adina denbora kasuan kasuko jarduketa legezkoak eta polizialak egiteko eta sendagileengana joateko, tratamendu psikologikoa eta talde terapiak barne.

m) Langileak banan-banan edo talde gisa aitortuak dituen baimen ordainduak ere bai.

n) Horri dagokionez, Berdintasunaren Legean xedatua hitzez hitz betetzea.

Behar bezala frogatzen diren izatezko bikoteek eskubide berdinak izanen dituzte artikulu honetako baimenak hartzeari dagokionez.

Langileak baimen ordaindua edukiko du bere ezkontza egunean.

Baimen ordainduaren hasiera hura hartu eta lehen lanegunean hasiko da zenbatzen.

Gertaera eragilea Nafarroatik kanpo gertatzen bada eta joan-etorriak egin behar badira, baimenak egun bat luzatuko dira.

15 langiletik gorako enpresetan, urtebeterako hogeita hamar egun naturaleko ordaindu gabeko lizentzia bat emanen da, nahiz eta egun horiek gehienez ere langileen %10ek hartzen ahalko dituen aldi berean.

o) Honako egoera hauetan, langileak baimena izanen du denbora batez lanera ez agertzeko, ordaindua izateko eskubidea galdu gabe, betiere aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badu:

Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badu, ospitaleratu behar badute edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa baldin badu: bost egun.

p) Langileak eskubidea izanen du ezinbesteak eraginik lanera joan gabe gelditzeko, baldin eta ahaideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko familia-arrazoiengatik sortzen bada halabehar hori edo berehala bertaratzea eskatzen duen gaixotasun edo istripuren bat gertatzen bada. Apartatu honetan aurreikusitako arrazoiengatik hartzen dituzten absentzia-orduei dagokien soldata jasotzeko eskubidea izanen dute langileek (urtean lau egunen baliokideak), hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera edo, halakorik ezean, enpresaren eta langileen legezko ordezkarien arteko akordioaren arabera. Horretarako, langileek absentziaren arrazoia egiaztatu beharko dute.

16. artikulua. Osasun kontsultategietara joatea.

Osasun kontsultategi eta kliniketara lanaldiaren barruan joaten denean, ordainsariak jasoko dira hitzarmeneko soldataren arabera, baldin eta ezin bada lanalditik kanpo joan horretarako ordutegirik ez dutelako.

Langileek 12 ordu izanen dituzte gurasoei, seme-alabei eta ezkontideari medikuarenera laguntzeko. Urtean beste 12 ordu emanen dira, tratamendu onkologikoetara laguntzeko.

Langileak behar bezala justifikatu beharko du arrazoi horiengatik ez dela lanera joan.

17. artikulua. Eguraldi txarra.

Eguraldi txarra dela-eta lan egiten ez denean, betiere langilea lantokira joaten bada lanean hasteko ohiko orduan eta enpresaburuaren esanetara gelditzen bada, lan egin balu bezala jasoko du soldata.

Hitzarmen honek ukitzen dituen langile ez finkoen artean, bereiziko da nork duen lanaldi zatitua eta nork lanaldi jarraitua.

Lehenengo kasuan, etena gertatzen bada lanaldiaren lehenengo zatia hasita, lanaldi erdiari dagokion soldata ordainduko da. Etena lanaldiaren bigarren zatia hasita gertatzen bada, lanaldi osoari dagokion soldata ordainduko da.

Lanaldi jarraituaren kasuan, etena gertatzen bada lanaldiaren lehenengo hiru orduetan, lanaldi erdiari dagokion soldata ordainduko da. Lanaldiaren hirugarren ordutik aurrera gertatzen bada, lanaldi osoari dagokion soldata ordainduko da.

Finkoen eta aldi baterakoen arteko aldea kausa objektiboetan justifikatzen da; izan ere, aipatutako langile ez finkoak bakarrik aire zabalean biltzeko, landatzeko edo ereiteko kontratatutako langileak dira. Hori dela eta, ezinezkoa da beste egiteko batzuetara bideratzea (ez da gauza bera gertatzen plantillako langile finkoekin, horiei jar baitakieke beste egitekoren bat) eguraldi txarrak edo halabeharrak eragindakoan eta arrazoi horregatik euren lana egitea ezinezkoa denean. Halakoetan, itxaron egin beharko dute harik eta eguraldiaren baldintzek lanera bueltatzen utzi arte.

IV. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK

18. artikulua. Oinarrizko soldata.

Soldatak jarraian adierazitako ehunekoekin/ak igoko dira hitzarmen honen hiru urteko indarraldian zehar:

2023: %4,3.

2024: %3,5.

2025: %3; honako soldaten berrikuspen hauek eginen dira:

a) 2024ko abenduko urteko KPIa %3 baino handiagoa bada, gehienez %1eko ordainsari-igoera gehigarria aplikatuko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

b) 2024ko KPIa+2023ko KPIa+2022ko KPIa (%0,4) %10,8 baino handiagoa bada, alde hori soldata tauletan aplikatuko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Azken berrikuspena:

2023+2024+2025 urteetako igoera erreala 2024ko KPIa+2023ko KPIa+2022ko KPIa baino txikiagoa bada, alde hori 2026ko soldata tauletan aplikatuko da.

Urte bakoitzaren hasieran soldata taulak prestatuko dira, hitzartutako igoerarekin.

19. artikulua. Antzinatasuna.

Antzinatasuna saritzeko, hitzarmen honek ukitutako langileek ondoko zenbateko hauek jasoko dituzte:

–Lehendabiziko hirurtekoa bukatuta, zerbitzuak egiten hasi zenetik aurrera, langileak hitzarmeneko soldataren 5 eguneko zenbatekoa jasoko du.

–Antzinatasuneko 15 urte bete bitartean (hau da, 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14. eta 15. urteetan), antzinatasuneko plusa hitzarmeneko soldataren hiru egun eta erdiko zenbatekoan jasoko du langileak urtero.

–Antzinatasuneko 15. urtetik 20.era (hau da, 16., 17., 18., 19. eta 20. urteetan), plus hori hitzarmeneko soldataren bi egun eta erdiko zenbatekoan jasoko du langileak urtero.

20. artikulua. Igandeetako eta jaiegunetako lanaldiak.

Kontuan izanda jarduera honek nolako premia saihetsezinak dakartzan hainbat kasutan (uzta biltzeko, animaliak erditzeko, ureztatzeko eta produktu galkorrak egokitu eta prestatzeko garaiak) langileak behartuta daude igandeetan eta jaiegunetan jarduera horiek egitera.

Kasu horietan, langileak konpentsazioa jasoko du ondoko baldintza hauen arabera:

–Igandean lanaldi erdia irauten duten lanak lanaldi oso bateko atsedenaldiarekin konpentsatuko dira, edo hitzarmenean ezarritako egun bateko soldatari dagokion zenbatekoa ordainduta, langilearen hautura adostasunik ez badago.

–Lanak igandeko lanaldi osoa irauten badu, bi lanaldi osoko atsedenaldiarekin konpentsatuko da, edo hitzarmenean ezarritako bi eguneko soldatari dagokion zenbatekoa ordainduta, langilearen hautura adostasunik ez badago.

–Lana jaiegunetan egiten bada, honako hau izanen da konpentsazioa: jaiegun batean lanaldi erdia irauten duten lanak hitzarmenean ezarritako egun bateko soldatari dagokion zenbatekoa ordainduta konpentsatuko dira. Jaiegun batean lanaldi osoa irauten duten lanak hitzarmenean ezarritako bi eguneko soldatari dagokion zenbatekoa ordainduta konpentsatuko dira.

Fruta eta barazkiak biltzen dituzten sasoiko langileei (bilketa lanak egiten dituzten peoiak) orduko lansaria %25 igoko zaie, baldin eta igande edo jaiegunetan egiten badute lan.

Aire zabalean lan egiten duten langileak direnez, eta zeregin jakin batzuetarako bakarrik, justifikatuta dago bereizketa hori, aplikatu beharreko araudian eta bere garaian Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako arbitraje laudoan jasotako arrazoiengatik. Jaso beharreko soldatan igande eta jaiegunen, soldata osagarrien, oporren eta aparteko haborokinen zati proportzionala sartzen da, ordainketa geroratua egiteko aukerarik gabe.

21. artikulua. Aparteko pagak.

Hitzarmen honi atxikitako langile guztiek aparteko hiru paga jasoko dituzte, haietako bakoitza hitzarmeneko soldataren hogeita hamar eguneko zenbatekokoa.

Honela ordainduko dira paga horiek: lehenengoa uztailean eta bigarrena abenduaren 22an.

Mozkinetako parte-hartzea: hitzarmen honek ukitzen dituen langileek aparteko paga bat jasoko dute, mozkinen paga izenekoa, hitzarmeneko soldataren zenbatekoaren parekoa.

Mozkinen paga urte bakoitzeko maiatzaren 15ean ordainduko da.

22. artikulua. Aparteko orduak.

Negoziazioko bi alderdiek konpromisoa hartzen dute aparteko ordurik ez egiteko, salbu eta aurreikusi ezin ziren arrazoiengatik egin behar badira. Hala balegokio, laneko ordu arruntaren balioa %75 handituta ordainduko dira, edo, langilea ados egonda, horren pareko atsedenaldiarekin.

Langileak erabakiko du ordu horiek atsedenaldian nola hartu. Enpresa bakoitzak jarduera maila altuena duen aldian, hala ere, ezin izanen da jaiegunik hartu.

23. artikulua. Urruntasun plusa.

Ustiategiko elementu teknikotik lantokira dagoen tartea 2 kilometrotik gorakoa bada, enpresak behartuta daude 0,30 euro ordaintzera langileei lehenengo 2 kilometro horietatik gorako kilometro bakoitzerako, bai joatekoan bai etortzekoan.

Ordainketa hori ez da egin behar enpresaburuak langileei garraiobide egokia ematen badie.

24. artikulua. Gaueko lana.

Normalean egunean lan egiten dutenek, 22:00etatik 06:00ak bitartean lan egin behar dutenean, oinarrizko lansariaren %25eko gehigarri bat jasoko dute.

Lanaldia gaueko eta eguneko aldien artean egiten bada, osagarri hori ordainduko da gaueko lanaldi horren barruan dauden orduen arabera.

55 urte edo gehiago dituzten langileek ez dute gauez lan egin beharko, hala eskatzen baldin badute.

25. artikulua. Dietak.

Langileak lekuz aldatu behar duenean bere ohiko bizilekutik kanpo gaua pasatzea ekartzen duten lanak egiteko, soldataz gain, eguneko dieta bat ordaindu beharko zaio, eguneko soldataren parekoa, joateko eta itzultzeko egunak barne.

Egunean bertan bizilekura itzultzeko aukera badago, lekuz aldatzen den langileak dieta erdia sorraraziko du bakarrik.

Aurreko paragrafoan xedatua ez da aplikatuko Bardeetan artzaintza lanak edo antzekoak egiteko.

26. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.

Eritasun profesional baten edo lan istripu baten ondorioz aldi baterako ezintasuna badauka langileak, enpresak langileari osagarri bat emanen dio egiazko lansariaren %100 bete arte. Osagarri hori egoera horren lehendabiziko egunetik aurrera ordainduko da, 18 hilabetean gehienez ere. Hori guztia dagoeneko ezarrita dauden baldintza hobeak galarazi gabe.

Eritasun arrunt baten edo lanez kanpoko istripu baten ondorioz aldi baterako ezintasuna badauka langileak, enpresak langileari osagarri bat emanen dio kotizazio-oinarriaren %100 bete arte. Osagarri hori egoera horren zortzigarren egunetik aurrera ordainduko da, 12 hilabetean gehienez ere. Hori guztia dagoeneko ezarrita dauden baldintza hobeak galarazi gabe.

Eritasun arruntaren zioz ospitaleratuta egoteagatiko aldi baterako ezintasun egoeran, kotizazio oinarriaren %100a ordainduko da, ospitaleratzeak irauten duen bitartean.

27. artikulua. Istripu asegurua.

Hitzarmen honi atxikitako langile guztiek aseguru kolektiboko poliza baten estaldura izanen dute. Horren kostua langilea kontratatzen duen enpresaren kargura joanen da, eta ondoko kontingentziak hartuko ditu:

a) Heriotza, lan istripuagatik edo eritasun profesionalagatik. Balioa: 39.813,91 euro.

b) Baliaezintasun iraunkor osoa edo erabatekoa, edo baliaezintasun handia, lan istripuagatik edo eritasun profesionalagatik. Balioa: 50.771,50 euro.

Enpresek poliza horren harpidetzaren kopia emanen dute, hitzarmen honetan itundutako baldintzetan. Hura izanen da arriskuak zuzenean estaltzen dituena.

Aurreko paragrafoetako poliza sinatzeko epea hilabete batekoa izanen da, hitzarmen honen argitalpen ofizialetik aurrera. Egun horretara arte aplikatu beharko da eta indarrean jarraituko du 2010ean indarra zuen hitzarmenaren 27. artikuluak.

28. artikulua. Erremintak.

Enpresak emanen ditu lan egiteko tresnak.

Enpresaburuak ematen ez baditu edo langileak eraman behar baditu, bien adostasunarekin konpentsazioko plus bat ordaindu beharko zaio langileari, tresnen higaduragatik.

V. KAPITULUA.–LANEKO SEGURTASUNA ETA HIGIENEA

29. artikulua. Osasun azterketa.

Langileek eskatuta, enpresek prebentzioko osasun azterketa bat sustatu beharko dute, gutxienez urtean behin. Azterketa hori laneko ordutegiaren barruan eginen da.

30. artikulua. Higieneari buruzko neurriak.

Produktoreak enpresaburuaren eskutik ostatua jasotzen duenean berarendako zein familiarendako, lanaren konpentsazio gisa, ostatuaren baldintzak egokiak izanen dira pertsonaren sexurako eta egoerarako, eta moralitatearen, higienearen eta pertsonaren duintasunaren araberakoak.

Produktoreen ostatuaren edukiera proportziokoa izanen da haien kopuruarekiko, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legean eta harekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritako neurrien arabera. Honako hau izanen du: argia, ur korrontea, hotza nahiz beroa, eta aireztapen zuzena eta behar adinakoa edukierarekiko. Ukuilu eta zabortegietatik urrun egonen dira, hormek karezko edo porlanezko estaldurak izanen dituzte bederen, eta zoruko zola solidoa eta iragazgaitza izanen da, garbitzeko modukoa. Jangela izanen du, baita beharrezko komunak eta abar ere.

31. artikulua. Laneko jantziak.

Enpresak laneko arropa egokiak emanen ditu lan mota guztietarako, hala nola sufreztatzeko, sulfatatzeko etab. Laneko arropa horiek, gehiago higatzen direnez, beharrezkoa den guztietan ordeztuko dira.

Era berean, uretan edo lokatzetan egin beharreko lanetarako, dagozkion oinetako iragazgaitzak emanen zaizkie langileei.

Orobat, arropa iragazgaitzak eman beharko zaizkie langileei lanak landare edo zuhaitz bustien artean egin behar dituztenean.

VI. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK

32. artikulua. Faltak.

Faltatzat hartuko dira indarra duten legezko xedapenek eta, oro har, oinarrizko hitzarmen honek ezarritako betebeharrak urratzen edo kontuan hartzen ez dituzten ekintzak edo ez-egiteak.

Garrantziaren arabera, faltak honela sailkatu dira: arinak, astunak edo oso astunak.

33. artikulua. Falta arinen sailkapena.

Falta arinak honako hauek dira:

1.–Hilabeteko epean lanera behin, bitan edo hirutan berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe.

2.–Lanerako ezintasun iragankorreko baja edo lanera ez agertzearen bidezko arrazoiak bi egun balioduneko epean ez jakinaraztea, hori egiterik ez dela izan frogatu ezean.

3.–Lanetik denbora gutxirako alde egitea, bidezko arrazoirik gabe.

4.–Norberaren garbitasun edo txukuntasun eza noizbehinka.

5.–Egun batez lanera ez agertzea, bidezko arrazoirik gabe.

6.–Noizean behin mozkortuta agertzea.

34. artikulua. Falta astunen sailkapena.

Falta astunak honako hauek dira:

1.–Hogeita hamar egun naturaleko epean lautik zortzira bitarteko berandutzeak izatea.

2.–Lanera bi egunez ez agertzea 30 egun naturaleko epean, bidezko arrazoirik izan gabe.

3.–Lanorduetan edozein motatako jokoetan ibiltzea.

4.–Beste langile bat lanera joan delako plantak egitea, haren sinadura, fitxa edo kontrol txartela erabiliz.

5.–Lanean zuhurtziarik gabe jokatzea. Jokabide hori falta oso astuntzat jo daiteke, baldin eta langilea bera edo lankideak istripua izateko arriskuan jartzen badira, edota instalazioak edo salgaiak hondatzeko edo su hartzeko arriskuan.

6.–Lanorduetan norberaren lanak egitea, bai eta enpresaren tresnak norberarendako erabiltzea ere, lanalditik kanpo izan arren, horretarako baimenik izan gabe (hutsegite arina izan liteke).

7.–Langileak ikusitako egintzak edo faltak ezkutatzea, horrek kalte larriak sortzen baditu, eta instalazioetan ikusten den edozein arazo garrantzitsuren berri buruari berehala ez ematea.

8.–Akatsak eta hanka-sartzeak asmo txarrez ezkutatzea eta, horren ondorioz, enpresari kalte egitea.

35. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.

Falta oso astunak honako hauek dira:

1.–Behin eta berriz lanera berandu iristea edo ez joatea, bidezko arrazoirik gabe.

A) Horrelakotzat hartuko da berandu iristea lanera, justifikaziorik gabe, zortzi aldiz baino gehiagotan hogeita hamar egun naturaleko epean, eta hamasei aldiz baino gehiagotan ehun eta laurogei egun naturaleko epean.

B) Lanera ez joateagatik egindako falten kasuan, horrelakotzat hartuko da lanera hiru egunez ez agertzea hiru hilabeteko epean, bidezko arrazoirik gabe.

2.–Agindutako kudeaketetan iruzur egitea, eta enpresari, lankideei edo beste edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea lantokiaren barnean edo beste edozein lekutan lanean ari dela.

3.–Enpresaren lanabes, makineria, aparatu, instalazio, eraikin, altzari edo agiriak desagerrarazi, ezdeus bihurtu edo hondatzea.

4.–Enpresaren edo langileen isilpeko eskutitzen edo agirien sekretua haustea.

5.–Enpresakoa ez den norbaiti ezagutaraztea nahitaez isilpean eduki beharreko datuak.

6.–Nagusi, mendeko edo lankideak jotzea edo iraintzea, norberaren defentsarako ez bada.

7.–Istripu larriak sorraraztea, zabarkeria edo zuhurtziagabekeria desenkusaezinagatik.

8.–Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea, arrazoirik gabe.

9.–Segurtasun eta higieneagatik debekatuta dagoen tokietan erretzea. Debeku hori argi azaldu beharko da halako tokietan, kartelen, banderen edo beste edozein sistema egokiren bidez.

10.–Kontratuko onustea haustea, eta laneko konfiantza-abusua edo desobedientzia.

11.–Ohiko edota itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

36. artikulua. Zehapenak.

Falta nolakoa izan den, zehapen hauek ezarriko dira:

1.–Falta arinengatik:

–Hitzezko kargu-hartzea.

–Idatzizko kargu-hartzea.

–Enplegu eta soldata gabe uztea bi egunez, gehienez ere.

2.–Falta astunengatik:

–Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

–Enplegu eta soldatarik gabe uztea hiru egunetik hamabostera bitarte.

–Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea hiru urterako gehienez.

3.–Falta oso astunengatik:

–Enplegu eta soldatarik gabe uztea hamasei egunetik hirurogeira bitarte.

–Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea bost urterako gehienez.

–Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

–Kaleratzea.

37. artikulua. Zehapenak betetzea.

Zehapen guztiak ematen diren unetik beretik hasita betearaziko dira; horrek ez du alde batera uzten zehapena jasotzen duenak jurisdikzio eskudunean erreklamazioak egiteko duen eskubidea.

38. artikulua. Preskripzioa.

Langileei dagokienez, falta arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, astunak hogei egunen buruan, eta oso astunak hirurogeiren buruan, enpresak faltaren berri izaten duen egunetik hasita, eta, nolanahi ere, falta egin eta sei hilabeteren buruan.

39. artikulua. Prozedura.

1.–Enpresako Zuzendaritzari edo haren ordezkariari dagokio sariak eman edo zehapenak ezartzeko ahalmena.

2.–Enpresak langileen legezko ordezkariei eta ordezkari sindikalari, halakorik bada, jakinaraziko dizkie falta astunen eta oso astunen ondorioz langileei ezartzen zaizkien zehapenak.

3.–Faltak arinak direnean ez da espedienterik izapidetu beharko. Falta astunen edo oso astunen ondoriozko zehapenak ezartzeko ere ez da espedienterik izapidetu beharko. Nolanahi ere, horiek idatziz jakinaraziko dira, eta idazkian zehatz azalduko da zer egitatek sortu duen falta eta nolako zehapena ezarriko den, non ez den hitzezko kargu-hartzea.

Gertaerak argitzearren, enpresak erabakitzen badu zehapenak ezartzeko espedientea irekitzea, interesdunak eskubidea izanen du deskargu-orria aurkezteko eta proposatzen dituen eta instruktorearen ustez bidezkoak diren frogak gauzatzeko, eginbideak hasten direnetik hilabeteko epean gehienez.

4.–Falta astun edo oso astun baten ondoriozko zehapena ezartzen zaienean karguetan dauden langileen legezko ordezkariei edo agintaldia bukatu zitzaienetik urtebete pasatua ez dutenei, espediente bat ireki beharko da, arau hauei jarraikiz:

a) Enpresak espedientea ireki dela jakinaraziko dio langileari, eta, horrekin batera, espedientearen oinarri diren gertaerak biltzen dituen kargu orriaren berri emanen dio.

b) Enpresak idazkari bat eta instruktore bat izendatuko ditu, eta horien izenak espedientea irekitzeko idazkian berean azalduko dira.

c) Instruktoreak idazki hori interesdunari igorriko dio, bost eguneko epean alegazioak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkion frogak aurkez ditzan.

d) Espedientearen hasierako fasea bukaturik, enpresak honako hauek jakinaraziko dizkio langileari, idatziz: ezarritako zehapena, zein egunetatik hasita izanen dituen ondorioak eta zehapenaren oinarri diren gertaerak.

40. artikulua. Enpresaburuen lan arloko arau-hausteak.

Apirilaren 7ko 8/1988 Legean eta indarra duten gainerako legezko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da.

VII. KAPITULUA.–ESKUBIDE SINDIKALAK

41. artikulua. Eskubide sindikalak.

Enpresek errespetatuko dute langile guztien eskubidea askatasunez sindikatzeko; ezin izanen dute langile baten enplegua lotu sindikatu batean izena ez emateko edo afiliazioari uko egiteko baldintzarekin.

Enpresek ezin izanen dute langile bat kaleratu edo beste edozein modutan kalterik egin sindikatu batean afiliatzeagatik edo sindikatuan jarduteagatik.

Enpresek aitortu eginen dute sindikatu bateko langile afiliatuen eskubidea bilerak egiteko, kuotak biltzeko eta sindikatuko informazioa banatzeko lanorduetatik kanpo eta enpresako ohiko jarduerari kalterik egin gabe. Sindikatuek informazioa bidaltzen ahal dute enpresetara, haietan kontuan hartzeko moduko afiliazio nahikoa baldin badute. Informazioa lanorduetatik kanpo banatzen ahal da, betiere ekoizte-prozesua eten gabe.

42. artikulua. Bermeak langileen legezko ordezkarietan.

Langileen legezko ordezkaririk ezin izanen dute kaleratu ezta zigortu ere, bere eginkizunetan ari den bitartean, eta ezin izanen dute kaleratu eta ez zigortu, kargua utzi eta hurrengo urtean ere salbu eta kargu uztea berritzearengatik edo dimisioagatik izan bada, betiere kaleratzea edo dimisioa langilea bere ordezkaritzaren legezko jardunean oinarritzen bada. Kaleratzea edo beste edozein zehapen mota ustezko falta astun edo oso astunengatik aldebiko espedientearen bidez tramitatu beharko da. Bertan, entzunaldia emanen zaie interesdunari eta langileen legezko ordezkariei.

Arrazoi teknologiko edo ekonomikoen ondoriozko etenaldi edo iraungitze kasuetan, enpresan edo lantokian gelditzeko lehentasuna dute gainerako langileekin alderatuta.

Ezin izanen dira diskriminatu promozio ekonomikoan, ezta profesionalean ere, beren ordezkaritza eginkizunetan aritzeagatik.

43. artikulua. Ordu sindikalen kreditua.

Halaber, ez dira legezko gehieneko ordu kopuruaren barnean zenbatuko langileen ordezkariak beren eragin esparruko hitzarmen kolektiboak negoziatzeko batzordeak osatzeko izendatzen dituztenean kopuru horren gainetik hartzen diren orduak, horrelako negoziazioetarako bilkura ofizialak egiteko orduak baldin badira eta enpresaren negoziazio-eremu berekoa baldin bada.

Legezko muga gainditu gabe, langileen legezko ordezkariek dituzten ordu ordainduak beren sindikatuek, prestakuntza erakundeek eta beste entitate batzuek antolatutako prestakuntza ikastaroetara joateko kontsumitzen ahalko dira.

Enpresa batzordeko kideek eta langileen delegatuek beste 4 ordu hartuko dituzte, egungo legedian jasotzen denaz aparte, bere jardun sindikalaren krediturako.

6 langiletik 100era bitarteko enpresetan: 19 ordu hilean.

101 langiletik 250era bitarteko enpresetan: 24 ordu hilean.

251 langiletik 500era bitarteko enpresetan: 34 ordu hilean.

501 langiletik 750era bitarteko enpresetan: 39 ordu hilean.

Ordu sindikalak metatzea.–Enpresa batzordeko kideek eta langileen delegatuek hitzarmen honetan ezarritako ordu ordainduak izanen dituzte hilean beren ordezkaritza lanak egiteko, segurtasun eta osasun arloko prebentziorako orduak barne.

Hileko ordu ordainduen metaketari dagokionez, batzordeko kideek eta langileen delegatuek bakoitzari dagozkion orduen 100eko 100era bitarte laga diezaiokete beren sindikatuko langile bati. Lagako diren orduak hilean hilekoak izanen dira, eta, betiere, enpresako Zuzendaritzari abisatu beharko zaio orduak laga baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Eszedentzia egoera eskatzen ahal du jarduneko langileak, dagokion sindikatuan idazkariaren kargua duenean probintziaren mailan, edo edozein motatakoa Estatuaren mailan. Egoera horretan jarraituko du kargu horretan aritzen den bitartean. Enpresara itzuliko da hala eskatzen badu horretan aritzeari utzi ondoko hilabeteko epean.

VIII. KAPITULUA.–LANBIDE PRESTAKUNTZA

44. artikulua. Etengabeko prestakuntza.

Hitzarmen hau sinatzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute aztertzeko zein diren prestakuntzarako premiak sektorean eta hura gauzatzeko etengabeko prestakuntzari buruzko akordio nazionalean oinarrituta nekazaritzako, basozaintzako eta abeltzaintzako jardueren sektorean.

Horretarako erabiliko diren orduak lanorduak izanen dira, enpresak prestakuntza eskatzen duenean.

45 artikulua. Langileen Estatutuaren 41. eta 82.3 artikuluak ez aplikatzea.

Enpresek, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluaren d) letran eta 41. artikuluan (ordainsarien sistema eta zenbatekoa) ezarritakoa aplikatu ahal izateko, Hitzarmenaren Batzorde Paritarioaren aldez aurreko akordioa eduki beharko dute. Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluaren d) letra eta 41. artikulua ez aplikatze horrek hitzarmen honetarako aurreikusitako indarraldia izanen du, eta ez zaio aplikagarri izanen aurreraeragina. Batzorde Paritarioan adostasunik lortu ezean, alderdiek Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegira jo dezakete, bitartekotza eta adiskidetze faseetan.

Artikulu honetan araututako auziak nahitaez paratu beharko dira Batzorde Paritarioaren esku, eta ez Arbitrajearen esku.

46 artikulua. Berdintasun plana.

Hitzarmen hau sinatzen duten alderdiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko konpromisoa hartzen dute.

47 artikulua. Sektoreko enpresetan ezin izanen da akordio, itun edo hitzarmenik sinatu, sektoreko hitzarmena baino baldintza baxuagoak ezartzen dituenik; hala ere, enpresan krisia badago, soldaten gainean adostutakoa bertan behera geratzeko aukera egonen da, betiere Batzorde Paritarioari jakinarazita.

I. ERANSKINA.–LAN GATAZKEN KONPONKETA

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek erabakitzen dute hitzarmen hau interpretatzean sortzen diren desadostasun eta gatazka guztiak, hala kolektiboak nola indibidualak, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren esku jartzea, bitartekotza eta adiskidetze faseetan. Era berean, konpromisoa hartzen dute ahaleginak egiteko ukituriko alderdiak borondatez jar daitezen lan gatazkak konpontzeko auzitegi horren prozedura arbitralaren mendean.

Klausula hau, beraz, alderdiak lan gatazkak konpontzeko aipatu auzitegiari atxikitzearen adierazpena da, Langileen Estatutuaren 83. artikuluak arautzen duen eraginkortasun orokorra du eta, horren ondorioz, itunak behartzen ditu enpresaburuak, ordezkari sindikalak eta langileak beren desadostasunak jartzera, epaiketara jo aurretik, aipatu auzitegiaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduren mende. Hori horrela, ez da beharrezkoa arbitraje prozedurari berariaz eta banaka lotzea, haren mendean jartzea borondatezkoa baita, eta lan hitzarmen honen sinatzaileek hura bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartzen baitute.

II. ERANSKINA.–2019KO ETA 2020KO SOLDATEN TAULAK, ETA FRUTAK ETA BARAZKIAK BILTZEKO SASOIKO LANGILEENAK

Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza hitzarmeneko behin betiko soldata taula, 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arteko eperako (%4,3), eta frutak eta barazkiak biltzeko sasoiko langileen orduko soldata, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra aplikatu beharrekoa

Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko 2023ko hitzarmenaren taula

URTEKO ORDUAK

1.754

%4,3

URTEA
(2022)

URTEKO ATZERAPENAK

URTEA
(2023)

HILEAN (2023)

HILEKO SOLDATA HAINBANAKETAREKIN

URTEKO EGUNA/365

ORDUA HAINBANAKETAREKIN

ORDUA
OPORREKIN

TEKNIKARIAK

24.312,30

1.045,43

25.375,73

1.690,52

2.113,14

69,47

14,46

15,42

ADMINISTRARI OFIZIALA

18.977,55

816,03

19.793,58

1.319,57

1.649,47

54,23

11,28

12,04

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

16.795,95

722,23

17.518,18

1.167,88

1.459,85

48,00

9,99

10,65

ARDURADUNAK

20.190,60

868,20

21.058,80

1.403,92

1.754,90

57,70

12,01

12,81

TRAKTORE GIDARIAK

19.093,80

821,03

19.914,83

1.327,66

1.659,57

54,56

11,35

12,11

ESPEZIALISTAK

17.259,45

742,16

18.001,61

1.200,11

1.500,13

49,32

10,26

10,95

ZAINDARIAK

17.231,85

740,97

17.972,82

1.198,19

1.497,73

49,24

10,25

10,93

ETXEDUNAK

17.231,85

740,97

17.972,82

1.198,19

1.497,73

49,24

10,25

10,93

LANBIDE KLASIKOAK

20.657,10

888,26

21.545,36

1.436,36

1.795,45

59,03

12,28

13,10

PEOIAK

16.553,40

711,80

17.265,20

1.151,01

1.438,77

47,30

9,84

10,50

ORDUA
(2023)

ORDUA IGANDEETAN
ETA JAIEGUNETAN (2023)

ORDUA
(2024)

ORDUA IGANDEETAN
ETA JAIEGUNETAN (2024)

PEOI BILTZAILEA

7,90

9,88

8,62

10,77

Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza hitzarmeneko behin betiko soldata taula, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko eperako (%3,5), eta frutak eta barazkiak biltzeko sasoiko langileen orduko soldata, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra aplikatu beharrekoa

Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko 2024ko hitzarmenaren taula

URTEKO ORDUAK

1.752

%3,5

URTEA
(2023)

URTEAN

HILEAN

HILEKO SOLDATA HAINBANAKETAREKIN

URTEKO
EGUNA/365

ORDUA HAINBANAKETAREKIN

ORDUA
OPORREKIN

TEKNIKARIAK

25.357,73

26.245,25

1.749,68

2.187,20

71,90

14,98

15,98

ADMINISTRARI OFIZIALA

19.793,58

20.486,36

1.365,76

1.707,20

56,13

11,69

12,47

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

17.518,18

18.131,31

1.208,75

1.510,94

49,67

10,35

11,04

ARDURADUNAK

21.058,80

21.795,85

1.453,06

1.816,32

59,71

12,44

13,27

TRAKTORE GIDARIAK

19.914,83

20.611,85

1.374,12

1.717,65

56,47

11,76

12,55

ESPEZIALISTAK

18.001,61

18.631,66

1.242,11

1.552,64

51,05

10,63

11,34

ZAINDARIAK

17.972,82

18.601,87

1.240,12

1.550,16

50,96

10,62

11,33

ETXEDUNAK

17.972,82

18.601,87

1.240,12

1.550,16

50,96

10,62

11,33

LANBIDE KLASIKOETAKOAK

21.545,36

22.299,44

1.486,63

2.858,29

61,09

12,73

13,58

PEOIAK

17.265,20

17.869,48

1.192,30

1.489,12

48,96

10,20

10,88

ORDUA
(2023)

ORDUA IGANDEETAN
ETA JAIEGUNETAN (2023)

ORDUA
(2024)

ORDUA IGANDEETAN
ETA JAIEGUNETAN (2024)

PEOI BILTZAILEA

8,24

10,30

9,06

11,32

BUKAERAKO AKTA

Iruñean, Nafarroako Lan Auzitegiaren egoitzan, 2024ko martxoaren 8an, 12:00etan, elkartu dira Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko hitzarmenaren Batzorde Negoziatzailearen kideak, 2023, 2024 eta 2025eko Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko hitzarmenaren testua sinatzeko, baita 2023ko eta 2024ko behin betiko soldata taulak eta frutak eta barazkiak biltzeko sasoiko langileenak ere. Esandako Batzordea ondoren adierazitako pertsonek osatzen dute:

UAGNren izenean: Ángel María Remírez Lizuain.

EHNEren izenean:

UCANen izenean: Javier Zabaleta Bueno.

UGTren izenean:

CCOOren izenean:

LABen izenean:

Bertaratutakoek, testua irakurri eta soldata taulak egiaztatu ostean, hauxe adostu dute:

1. Testua, 2023ko eta 2024ko behin betiko soldata taulak eta frutak eta barazkiak biltzeko sasoiko langileenak onestea, Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko hitzarmenerako.

2. Esandako testua eta soldata taulak sinatzeko, honako pertsona hauek izendatzea:

UAGNren izenean:

EHNEren izenean:

UCANen izenean: Javier Zabaleta Bueno.

UGTren izenean:

CCOOren izenean:

LABen izenean:

3. Hitzarmena sinatzen duten alderdiek adostu dute hitzarmeneko atzerakinak eta soldataren eguneratzeak 2024ko otsaileko nominan sortuko direla, edozer dela ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko data.

4. Hitzarmenaren testua eta soldata taulak, behar bezala sinatu ostean, Lan arloko Agintaritza Eskudunari helaraztea, eta CCOO sindikatuaren ordezkaria izendatzea dagokion departamentuan inskriba ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta, hala, orok jakin dezan.

Erabakia aho batez onartu dute sinatzaileek.

Eta aztertzeko beste gairik ez izanik, bilera amaitu eta akta hau sinatu dute bertaratu guztiek, bertako edukia berretsiz.

UAGNren izenean:

UGTren izenean:

UCANen izenean:

CCOOren izenean:

EHNEren izenean:

LABen izenean:

Iragarkiaren kodea: F2406084