98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2024. urtean". DDBN: 755069.

Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 4/2014 Foru Legearen 51. artikuluak ("Zaintza") ezartzen du zer eginkizun dituen barrutietan ehiza zaintzeko sistemak. Orobat, 52. artikuluan ("Ehiza sustatzeko neurriak"), xedatuta dago Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikoak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.

Ehiza jarduera jasangarria izateko tresna lagungarritzat hartzen da ehizazaina, bereziki Nafarroa bezalako kasuetan, non ehiza basa faunako populazioetan oinarritzen baita. Ehizazainei eskatzen zaien prestakuntzak, barnean direla ekosistemei eta basa faunari buruzko ezagupenak, bermatu behar du titularrek egiten duten ehizaren kudeaketak babes teknikoa duela.

Orobat, ehizazaina funtsezko elementua da kudeaketaren arloan, batzuetan ehizazaina baita landa-inguruneko eragileen arteko zubi lana ongien egiten duena, hala nola barrutiaren kudeatzaileen eta nekazari eta abeltzainen artean.

Bestalde, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legearen 52. artikuluan, esan bezala, xedatuta dago laguntza ekonomikoak ematen ahalko direla, besteak beste, ehiza-espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko. Gainera, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeak, 2. eta 4. artikuluetan, gaitasuna ematen dio administrazioari neurriak gauzatzeko basa fauna kontserbatzeko.

Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteei ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko gastuak partzialki finantzatzeko laguntzak ematen jarraitzea.

Ikusita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren txostena, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako deialdi hau: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2024. urtean".

2. Onestea oinarri arautzaileak laguntza hauek emateko: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2024. urtean".

3. 2024ko gastuen aurrekontuaren barnean, dagozkion aurrekontu-kredituak baimentzea partida hauetan:

KONTZEPTUA

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

Ehizazainak

740002-74200-4819-456300: %0,7ko funtsa. Ingurumen programak

150.623 euro

Ehiza-habitata hobetzea eta kalteak prebenitzea

740002-74200-7819-456300: %0,7ko funtsa. Elkarteentzako laguntzak, ingurune naturalaren kalitatearen gaietarako

162.900 euro

4. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (DDBN) erregistratzea.

7. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foru Ogasuneko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Ehiza Kudeaketarako Atalari.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra eta oinarri arautzaileen kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, NAFARROAKO EHIZTARIEN TOKIKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZENAK, EHIZAZAINAK KONTRATATZEKO, EHIZA-HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO 2024. URTEAN

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteei ematen zaizkien laguntzak arautzea, gastu hauen ehuneko bat ordaintzeko: Nafarroako ehizazainak kontratatzeko (aurrerantzean, ehizazainak), ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko (aurrerantzean, habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko), 2024. urtean.

2. oinarria.–Laguntzen helburua.

Ehizazainak kontratatzeko laguntzen helburua da barrutietan ehizazainak modu iraunkorrean egon daitezen bultzatzea, haien zaintza-lana ezinbestekoa baita ehiza-baliabideen jarraipena, kudeaketa eta mantentze-lanak egiteko.

Ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzen helburuak honako hauek dira: habitatek ehiza-espezieak hartzeko ahalmena hobetzea, ehiza jardueraren eta inguruneko beste erabilera batzuen arteko bateragarritasuna hobetzea eta zenbait ehiza-espeziek nekazaritzako eta basogintzako habitatetan eragiten dituzten kalteen arriskua gutxitzea edo murriztea.

3. oinarria.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradunak Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteak izanen dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte.

3.1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzak jasotzeko, hiru baldintza hauek bete behar dira:

–Ehizazainak Nafarroako ehizazain titulua izan behar du, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduaren arabera.

–Deialdiaren aldirako kontratatutako zerbitzuak 1.000 eurotik gorakoak izatea (soldata gordina edo BEZa kanpo) eskaera bakoitzeko.

–Ehizazainak ez du, deialdi honen epealdian zehar, desgaitua egon behar ehizarekin lotutako jardueretarako.

3.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzei dagokienez, ekintza diruz lagungarriak gauzatzeko aurrekontua 1.000 eurotik gorakoa izan behar da (BEZik gabe).

4. oinarria.–Eskaerak onartzeko irizpideak.

Eskaerak tramitera onartuak izateko, elkarte onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epean:

4.1. Eskabideak behar bezala beteak eta elkarteko presidenteak sinatuak egon behar dira.

4.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea. Eskaeran sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da hori.

4.3. Egunean izatea zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Alderdi hori egiaztatzeko, interesdunari jakinarazten zaio eskabidean baimena ematen diola Departamentuari, dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena ematen den unean, inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko.

4.4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.

4.5. Ehizan aritzeko zehapen irmorik ez izatea edo ingurumen arloko beste arau-hauste batzuen ondoriozko zehapen irmorik ez izatea deialdia argitaratzen den egunean.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Ehizazainak kontratatzeko:

5.1.1. 7.2.3 apartatuan aipatzen diren ehizazainen berariazko lanak eta horiei lotutako kostuak baino ez dira izanen diruz lagungarriak. Hala denean, kontratuak dirulaguntzaren xede ez diren beste zereginak zehaztu, eta horien banakatze ekonomikoa egin beharko du. Eskaeran (II. eranskina) adierazi beharko da kontratatutako lanetik zer ehuneko dagokien ehiza-zereginei.

5.1.2. Diruz lagungarriak dira kontrataziotik eratorritako gastuak (soldata gordina), 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarteko aldian.

5.2. Ehiza-espezieen habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko: gastu diruz lagungarriak izanen dira (BEZa kanpo), jarduketa hauetatik eratorritako haiek, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarteko aldian egindakoak, jarraian aipatzen diren baldintza tekniko hauen arabera (oinarri honetako Atik Gra bitarteko letrak). Adostasunik ez bada, Nafarroako tarifa ofizialak erabiliko dira.

A.–Laboreak babesteko hesi fisikoak.

A.1. Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak. Metro bat altu izanen dira gutxienez, eta hogei zentimetro lurrean sartuta egon beharko dute. Sare-hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola mahastietan, olibadietan edo beste fruta-arbola batzuen alorretan, zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan.

A.2. Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

A.3. Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak. Hari kopuruek eta haien arteko tarteek kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izanen den.

Hesi fisikoen ezarpenetik eta mantentze-lanetik sortutako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko.

Hornitutako materialak gutxienez 5 urteko balio-bizitza izan beharko du beti. Lurzati eta nekazari jakin batzuentzako sare motako materialaren eta hodi babeslearen eskaera ezin da berriz egin hurrengo bosturtekoan.

B.–Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan.

B.1. Uztatu gabeko labore zerrendak lurzatien ertzean. Gutxienez 2tik 5 metrora arteko zabalera duten zerrenda guztiak, dirulaguntza ematen den egunean, eta gutxienez abuztuaren 15era bitarte, uztatu ez badira eta laboreak dentsitate funtzionala badu. Egun horretatik aurrera beren aprobetxamendua baimentzen da, besteak beste bazkatzeko, bai eta hurrengo laborantza ziklorako lur-lantzea hasteko ere.

B.2. Nekazaritzako lurzatietan uztatu gabeko zerrendak, bai belarrezko bai zurezko laboreekin. 2 eta 5 metro arteko zabalera duten zerrenda hauek ez dute prestakuntza lanik edo tratamendu fitosanitariorik jaso behar izan, eta belar landaretza naturala mantendu beharko da. Zerrenda hauetan ezin da lur-lantzerik egin irailaren 1era arte, baina bazkatzeko aprobetxamendua abuztuaren 15etik aurrera baimentzen ahal da.

Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa ondoko taulako balioen araberakoa izanen da. Taula horretan lehorreko lurretako errendimenduaren eta merkatuko prezioaren azken bost urteetako batez besteko balioak agertzen dira, Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atalaren datu ofizialen arabera kalkulatuak:

NEKAZARITZA ESKUALDEA

5 URTEKO BATEZ BESTEKO BALIOA (2019-2023) (euro/ha)

I

II

III

IV

V

VI

VII

Garia

1458,77

1360,80

1421,83

1128,30

1055,42

691,65

298,59

Garagarra

1261,05

1161,02

1220,93

924,58

905,72

571,37

312,62

Oloa

1117,16

1052,14

1038,41

792,94

779,83

475,51

193,33

(*) Uztatu gabeko lur-zerrendaren azaleraren araberako laguntzarako portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (euro/ha), BEZik gabea. Oloaren balioak aplikatuko dira landu gabeko lur-zerrendetarako.

C.–Faunarako ereintzak.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

C.1. Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua. Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 564 eurokoa izanen da hektareako.

C.2. Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak. Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 215 eurokoa izanen da hektareako.

Ereintza zurezko laboreen azpian egiten denean (olibondoak, mahatsondoak, arbendolondoak...), baldintza bakarra dago: ereintza dosia 50 kg/ha baino handiagoa izatea eta fauna babesteko dentsitate funtzionala izatea abuztuaren 15era bitarte.

Gainerako lurzatietan ereiteko, baldintza tekniko hauek bete behar dira:

–Ereintza-dosia ekoizpenerako laboreetan erabilitakoa baino txikiagoa izan daiteke, eta gutxieneko dosi diruz lagungarria 50 kg/ha izanen da. Hazien nahasketa erein behar da, honako hauetatik bi edo hiru konbinatuta: lekadunak, zerealak, oliodunak. Ekilorea ere ereiten ahalko da.

–Ezartzen da gehieneko ereintza azalera diruz lagungarria hektarea batekoa izanen dela lurzatiko.

–Lursailak lur goldagarritzat hartuko dira SIGPAC berrienean. Ez da diruz lagunduko beste izaera bat duten lurzatietan ereitea, nahiz eta landuak izan.

–Lurzatiak ez dira uztatuko, eta bazkatzeko aprobetxamendua abuztuaren 15etik aurrera baimentzen ahal da. Ezin izanen da inolako nekazaritza lanik egin irailaren 1era arte.

–Ahal dela ez da ongarri mineralik erabiliko, salbu eta justifikatuta badago; hots, tokiko baldintzak direla-eta bermatuta ez badago ereindakoaren nolabaiteko hazkundea. Galarazita dago lurzati horietan produktu fitosanitarioak erabiltzea. Ezin izanen dira hazi blindatuak (fitosanitarioekin tratatuak) erabili ereiteko.

D.–Sastrakak kentzea, fauna-espezieen habitata hobetzeko eta beste erabilera batzuekin bateragarri egiteko.

Diruz lagunduko dira sastraka garbitzeko lanak, eskuz eginak edo mekanizatuak, ehiza-espezieentzat balio handikoak diren ekotonoak leheneratzeko asmoz. Ehiza jarduera beste erabilera batzuekin eta, bereziki, erabilera publikoarekin bateragarri egiteko xedez egindako jarduketak sartzen ahalko dira, belar-sastrakak garbitzea justifikatzen bada mendiko beste erabiltzaile batzuek erabili ohi dituzten bide, bidexka edo ibilbideetatik ehiztarien postuak edo sarbideak aldentzean, istripu arriskuak murrizteko.

Oro har, debekatuta dago jarduketa eremuan dauden arboladiak eta tamaina handiko zuhaixkak kentzea, ez bada kontzesioa egiten duen ebazpenak berariaz horretarako baimena ematen duela.

Ezartzen da gehieneko garbitze diruz lagungarria 2 hektareakoa izanen dela orbaneko, eta memoria teknikoan behar bezala zehaztuta egon beharko dute azalerek.

Oro har, espezie sentiberen ugalketa garaian sastrakak kentzea saihestu behar da, eta eremuan dauden zuhaitz-oinen osotasuna errespetatu, bai eta bi metrotik gorako altuera duten sastrakadiak ere, fruta-espezieak zainduta (iparraldeko edo hegoaldeko elorri zuriak, ipuruak, basa-arrosak, eta abar).

E.–Zuhaitzak eta/edo zuhaixkak landatzea sailean, lerroan edo han-hemenka.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

E.1. Fauna-espezieentzat interesgarriak diren idoietan landaretza sortu edo hobetzea, tamaina txikiko zuhaixka-espezieekin.

E.2. 1 ha arteko zuhaiztiak sortzea.

E.3. Zuhaitz- edo zuhaixka-landaketa linealak, baita heskaiak ere.

E.4. Zuhaitzak edo zuhaixkak sail zabaletan landatzea; mota horretako sailak izanen dira 5 metro koadroko azalera edo handiagoa dutenak edukiera estaliko zatiki txikia duten eremuetan.

Aurreko jarduketen barruan, gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Lurra prestatzeko lanak, landarearen eta landatzearen kostuak.

–Egindako landaketak babesteko sistemen kostu materiala eta ezarpena.

Baldintza tekniko hauek bete beharko dira beti:

–Lehendik dagoen landaretza errespetatuko da.

–Espezie autoktonoak eta zonalde horretara egokituak erabiliko dira bakarrik.

F.–Fauna-espezieentzako idoi egokiak.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

F.1. Ehiza-fauna espezieentzat interesa duten idoiak sortzea. Oro har, diruz lagungarriak izanen dira idoi txikiak egiteko materialen gastuak eta eraikuntza gastuak. Idoi txikitzat hartuko da 100 m³ baino bolumen txikiagoko edukiera duena eta 10 metroko diametroa gehienez, ez bada kontzesio ebazpenean berariaz beste baldintza batzuk baimentzen direla. Agorraldian funtzionalak direla bermatzen duten toki estrategikoetan egonen dira, eta ezponda-zatiren baten gehieneko malda 4H/1V izanen da. Ez dira onartuko erreka-zuloen barrenean daudenak. Diseinuak faunaren irteera ahalbidetu behar du, itotzea saihestuz.

F.2. Faunarentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak. Ur-ekosistemekin lotutako landare-komunitatea ezponden zati batean mantendu beharko da, eta gutxienez perimetroaren %20koa izango da.

F.3. Itxitura iragazkorrak sortzea basafaunako eta ehiza-faunako espezieentzat. Diruz lagungarriak izanen dira materialaren kostua eta idoien inguruan itxitura partzialak ezartzeko lanak.

Oro har, idoiak sortzeko edo hobetzeko ekintzetan 1,5 eta 2,5 metro arteko sakonera ezarri behar da. Ezpondek 4H/1V-ko gehieneko malda izan behar dute ertzetako tarteren batean, gutxienez. Zehaztapen horiek memoria teknikoan jaso behar dira, eta ezaugarri desberdinak proposatuz gero, memoria horretan azaldu behar da arrazoia.

G.–Dokumentazio teknikoa lantzea.

Diruz laguntzen ahalko dira dokumentazio teknikoa prestatzea eta, hala badagokio, obra-zuzendaritza, betiere deialdi honetan habitata hobetzeko edo kalteak prebenitzeko jasotako ekintzaren bat diruz laguntzen bada.

Dokumentazioa formatu digital editagarrietan aurkeztu beharko da. Zehazki, honako hauek aurkeztuko dira: III. eranskineko laburpen fitxa formatu digital editagarrian (.xls luzapena edo horrekin bateragarria), eta kartografia geoerreferentziatua, ekintzen kokapena jasotzen duena, formatu digital editagarrian (.shp luzapena edo horrekin bateragarria). A modalitateko jarduketek ez dute kartografia digitalik beharko.

6. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

6.1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzetarako, ehizazain bakoitzeko gehienez emanen den dirulaguntza aipatu aldiari dagokion soldata gordinaren %45 izanen da, 5.500 euroko gehieneko dirulaguntzarekin ehizazain bakoitzeko.

Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada, diruz lagunduko den kopurua izanen da deialdian ezarritako aldiari dagokion kontratuan agertzen den zenbatekoaren %35 (BEZa kanpo), 5.500 euroko gehieneko dirulaguntzarekin ehizazain bakoitzeko.

6.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzetarako, honako hau izanen da dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa:

–A modalitateko jarduketen eskaeretarako, hau da, laboreak babesteko hesi fisikoetarako (sare-hesiak, hesi elektrikoak, babes hesiak), onartutako kostuaren %80, BEZa kanpo.

–B modalitateko jarduketen eskaeretarako (lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan), eta C modalitateko jarduketen eskaeretarako (faunarentzako ereintzak), onartutako kostuaren %80. Beti BEZik gabe.

–%70, D modalitateko jarduketen eskaeretarako (sastrakak kentzea).

–%60, E (landaketak) eta F (idoiak) modalitateetako jarduketen eskaeretarako.

–G modalitateko jarduketagatik eskatutako laguntzaren kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da aurreko jarduketetan diruz laguntzen ahal diren ekintzak gauzatzeko aurrekontuaren %10ekoa; jarduketa horretarako, dirulaguntza gutxienez 200 eurokoa eta gehienez 400 eurokoa izanen da.

Nolanahi ere, dirulaguntzak eman eta ordaintzeko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

7.1. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

7.1.1. Eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio. Ezarritako epearen barruan aurkeztutako azken eskaera bakarrik hartuko da kontuan.

7.1.2. Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira. Atarian (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) argitaratutako deialdiaren fitxako "Tramitazioa" atalera sartu beharko da. Hemendik ere sartzen ahalko da: https://www.navarra.es/eu/ingurumena/nafarroan-ehizatzea.

Halaber, frogagiriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkezten ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira.

Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko bakarra (GHEb) adierazi beharko da, bide hori erabiliko baita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpenetarako.

7.2. Eskatzen den dokumentazioa:

7.2.1. II. eranskineko eskaera-orria, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena biltzen duena.

7.2.2. Eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek abonatzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du kontuen eta ordainketen kontsultarako fitxan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta

7.2.3. Ehizazainak kontratatzeko eskaeretarako, indarrean dagoen kontratua aurkeztu beharko da, haren iraupena zehaztuta, bai eta egin beharreko lanak ere. Kontratuan, ehizazainaren eginkizun, betebehar eta konpromiso hauek jasoko dira:

–Ehizari buruzko datuen kontrol administratiboa egitea.

–Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien edo abeltzainen arteko lotura.

–Kalteak kudeatzea (prebenitzea eta kontrolatzea).

–Zaintza.

–Ehiza-espezieen populazioen kontrola eta segimendua egitea.

–Harrapakarien kontrola.

–Habitata kudeatzea.

–Seinaleak eta beste azpiegitura batzuk (adibidez, usategiak) mantentzea: garbiketa, kokapenaren kontrola, egoera...

–Administrazioari laguntzea, ehizaren kudeaketa errazteko eskatzen zaionean.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak ehiza-espezialitateko landazainentzat antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetara joatea.

Ehiza-barruti batzuk elkartzen badira ehizazain bat kontratatzeko, elkarte guztiek bete beharko dituzte baldintza hauek.

7.2.4. Habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko eskaeretarako, honako hauek aurkeztu beharko dira:

a. "Ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko jarduketen laburpena" fitxa (III. eranskina).

b. Memoria teknikoa, ekintzen deskribapena, aurreikusitako kronograma, planoak eta aurrekontua jasoko dituena.

c. B, C, D, E eta F modalitateetako jarduketen kasuan, proposatzen diren ekintzen kokapena islatzen duen kartografia.

d. B, C, D, E eta F modalitateetako jarduketetarako, ekintza gauzatuko den lurzatiaren jabearen edo errentariaren berariazko baimena aurkeztu beharko da, deialdiaren oinarriekin bat datorrela adierazteko (VI. eranskinaren araberako eredua).

Titulartasun publikoko lurzatien kasuan, esleipen-agiriaren kopia aurkeztu beharko da, hala badagokio.

7.3. Eskaera eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoan, egiaztatuko da oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen diren edo ez. Bestela, gehienez 10 eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazpen elektroniko bidez jakinaraziko zaio, eta Gaitutako Helbide Elektroniko Bakarrean (GHEb) kontsultatzen ahalko da.

8. oinarria.–Dirulaguntza emateko balorazio irizpideak.

Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek.

8.1. Balorazio-irizpideak, ehizazainak kontratatzeko dirulaguntzei aplikatzekoak:

Eskaerak ordenan jarriko dira, balorazio-irizpide hauek aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Ehiza-barrutiaren azalera osoa edo haren zati bat kalteak prebenitzeko plan batean sartuta egotea

25

2

Ehiza-barrutian kalteak prebenitzeko planik ez izatea, baina ehizazaina* urte osoan kontratatua izatea, bertan egoteko

15

3

Ehiza-barrutian ehizazaina* urte osoan kontratatua ez izatea, baina 2023an ehiza-espezieek eragindako kalteengatik salbuespenezko baimenak eta/edo erantzukizunpeko adierazpenak tramitatu dituztenak

10

* Deialdi honen ondorioetarako, ehizazaintzat hartuko da oinarri hauen 3.1 oinarrian jasotakoa.

Eskaera batzuek puntuazio bera ateratzen badute, lehentasun-ordenan aintzat hartuko da kalteen prebentziorako planean zeinek duen azalerarik handiena. Ehiza-barrutiak ez badu kalteen prebentziorako planik, aplikatuko den irizpidea izanen da barrutian zeinek duen azalerarik handiena.

8.2. Ehiza-espezieen habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko neurriei aplikagarri zaizkien lehentasun irizpideak:

Eskaerak ordenan jarriko dira, balorazio-irizpide hauek aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

A modalitateko jarduketetarako eskabideak

30

2

B modalitateko jarduketetarako eskabideak

30

3

C modalitateko jarduketetarako eskabideak

30

4

D modalitateko jarduketetarako eskabideak

15

5

Ehizazaina* duten ehiza-barrutietarako eskabideak

15

6

Tramitatutako eskaera, honako hauek erantsita: II. eranskineko laburpen fitxa (luzapeneko formatu digital editagarrian), .xls edo horrekin bateragarria, eta kartografia geoerreferentziatua, lanen kokapena emanen duena hedapeneko formatu digital editagarrian (.shp edo horrekin bateragarria). A modalitateko jarduketek ez dute kartografia digitalik beharko

10

7

E modalitateko jarduketetarako eskabideak

5

8

F modalitateko jarduketetarako eskabideak

5

* Deialdi honen ondorioetarako, ehizazaintzat hartuko da oinarri arautzaile hauen 3.1 oinarrian jasotakoa.

Eskaera batzuek puntuazio bera baldin badute, jarduketa ezberdinetan onetsitako aurrekontu handienaren irizpidea aplikatuko da, modalitateen lehentasun-ordena honi jarraikiz: A; B; C; D; E eta F.

9. oinarria.–Instrukzio organoa.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eman eta ordaintzeko prozeduren instrukzioa.

10. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

10.1. Instrukzio-organoak bere kabuz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideak, balorazio bideak eta lehentasunak aintzat harturik; hori guztia, norgehiagokako prozedurari jarraikiz. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko langileek landa-bisitak eginen dituzte, bai eta beharrezkotzat jotzen dituzten jarduketak ere, erabakitzeko ea eskatutako inbertsioak egokiak diren.

Aurkeztutako eskabideei dagokienez, instrukzio-organoak proposatuko du dirulaguntza ematea edo, hala badagokio, ukatzea. Emakidak ekintzak gauzatzeko baldintza espezifikoak jasotzen ahalko ditu. Ikuspuntu teknikotik egokiak ez direnak eta deialdi honen oinarrietan ezarritakora egokitzen ez direnak ukatuko dira.

10.2. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak, espedienteak ikusita eta aurrekontuan dagoen zenbatekoaren arabera, ebazpena emateko proposamen-txostena eginen du, Ehiza Kudeaketarako Atalaren bitartez, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio. Ebazpen-proposamen horren bidez, laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.

10.3. Deialdi honetarako aurrekontuko partidetan diru gehiago badago proposatutako laguntzak emateko behar dena baino, ehizazainak kontratatzeko laguntzen zenbatekoak %50era arte handitzen ahalko dira; gehieneko muga 6.000 eurokoa izanen da ehizazain bakoitzeko. Halaber, habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzen zenbatekoa %70era arte handitzen ahalko da E (landaketak) eta F (idoiak) ekintzetarako.

11. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

11.1. Ebazpen-proposamena ikusirik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

11.2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

11.3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da zer puntuazio eman zaion eskatzaile bakoitzari, 8. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Halaber, berariaz adieraziko da gainerako eskabideak ezetsi direla, hala badagokio, eta zein izan den horiek ezesteko arrazoia.

11.4. Ebazpenak eskatzaile bakoitzaren ingurumen-, baso- eta ehiza-baimenari buruzko alderdiak jasoko ditu.

11.5. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena. Epea inoiz ez da izanen dirulaguntzen foru legean ezarritakoa baino luzeagoa, eta ebazpenak esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak bilduko ditu.

11.6. Laguntzen banaketaren gaineko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusi bezala.

11.7. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

12. oinarria.–Ekintzak aldatzea.

Onuradunak beharrezkotzat jotzen badu emandako ekintzaren batean aldaketak egitea, betiere justifikatuta badaude eta aldaketa horrek ez badu 8. oinarrian lortutako puntuazioa aldatzen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, ekintza aldatu baino 15 egun lehenago, gutxienez.

Kasu horretan, eskatutako zuzenketak jasotzen dituen III. eranskina aurkeztu beharko da, proposatutako aldaketak justifikatzen dituen memoria labur batekin batera.

Memoria hori deialdi honen 7.1 oinarrian xedaturikoarekin bat prestatuko da.

Hamar eguneko epean, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak onuradunari jakinaraziko dio aldaketa hori onartzen duen ala ez. Epe hori igarota jakinarazpenik ez badago, ezetsitzat joko da.

Nolanahi ere, ez da aldaketarik onartuko, baldin eta emandako zenbatekoa handitzen bada.

13. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2024ko azaroaren 8a izanen da, egun hori barne.

Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.

Dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzendu behar zaio.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

13.1. Ehizazainak kontratatzeko:

a) Lan-kontratuen kasuan, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra arte igorritako nominen kopia.

b) Zerbitzuak emateko kontratuen kasuan, hornitzailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak jasotzen dituzten jatorrizko fakturak edo horien kopiak, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartekoak. Faktura horiek ordaindu direla egiaztatzeko, dagozkien banku-egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

13.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko:

a) IV. eranskina. Jarduketetarako: "Kalteen prebentzioa" izeneko A modalitateko ekintzen kasuan, hesi elektrikoetarako izan ezik, dagokion zutabea bete beharko da, materiala jasotzen duten nekazarien zerrenda eta nekazari horien sinadura barne.

b) Egindako gastuen fakturak aurkeztu beharko dira, edo, halakorik bada, kontratua eta ordainagiriak (jatorrizkoak edo fotokopiak), betiere entitate onuradunaren izenean; eta ordainketa horiek frogatzen dituzten banku-egiaztagiriak.

2024ko azaroaren 8ra arteko ordainketa-data duten fakturak onartuko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako gastuengatik.

600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada.

c) V. eranskina.–Egindako lanen fakturen eta gastuen zerrenda.

14. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Instrukzio organoak behar diren kontrolak eginen ditu, egiaztatzeko betetzen direla deialdi honen oinarriak. Kontrol horiek egiteko, instrukzio-organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio-iturrietara, betiere laguntza-eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horietan in situ bisitak egiten ahalko dira, ekintzak behar bezala gauzatzen direla egiaztatzeko.

Instrukzio-organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela entitate onuradunak aurkeztutako eskaerarekin alderatuta, ordainketa aipatu egiaztapenei egokituko zaie.

Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontuari gehikuntzak egitea.

Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.

15. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

15.1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

15.2. Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza edo laguntza batzuen berri eman beharko zaio organo emaileari.

15.3. Dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

15.4. Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

15.5. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako inguruabarretan dauden onuradunek foru dekretu horren 4. artikuluan aipatutako informazioa jakinarazi beharko dute hilabeteko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Betebehar hori bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da.

16. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

16.1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

16.2. Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, baldin onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen badu, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluaren d) letran xedaturikoarekin bat.

16.3. Kokaleku jakin batzuetako lanek ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso, baldin eta kontzeptu berak (zehazki, lekadun haziez ereindakoak edo landu gabeko lur-zerrendak) "Estepako nekazaritza habitatak hobetzea" izeneko laguntza duten nekazarien konpromisoen parte badira.

16.4. Ez dira diruz lagunduko "Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzetan" nekazariek hartutako konpromisoen parte diren kontzeptu berengatik zehaztutako kokapenetan egindako ekintzak, zehazki, hodi babesleak.

17. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (https://www.navarra.es/eu/hasiera), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

II. ERANSKINA.–NAFARROAKO EHIZTARIEN TOKIKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZA-ESKAERA. 2024

ERAKUNDE ESKATZAILEAREN DATUAK:

Izena:

Tokiko ehiza-barrutia:

Ehiza-barrutiaren matrikula: NA -

Helbidea:

IFZ/IFK:

Herria:

PK:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Banku kontua:

ES __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

ELKARTEKO PRESIDENTEAREN/ORDEZKARIAREN DATUAK, GHEb-REN JAKINARAZPENETARAKO:

Izen-deiturak:

NANa:

Helbidea:

PK:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Ingurumeneko zuzendari nagusiak deialdi hau onesteko emandako ebazpenari dagokionez, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta deialdi horren oinarriak onartzen dituela; hortaz, eskaera honekin batera aurkezten diren eranskinari eta memoriari jarraituz, jakinarazten du zer jarduketa eginen diren ehiza-barruti horretan, edo zer jarduketa eginen duen irabazi-asmorik gabeko entitateak, ikuskatu eta egiaztatu ditzaten. Jarduerok diruz laguntzen ahal dira deialdi horren oinarrietan ezartzen den bezala.

Eskatutako laguntza-lerroa(k) (markatu x batez dagokiona eta, hala behar den tokian, bete informazioa):

Ehizazainak kontratatzea

Ehizazain kopurua

Eskatutako zenbatekoa ehizazain bakoitzeko(1)

Dedikazioa %(2)

Ehiza-habitata hobetzea eta kalteak prebenitzea

Eskatutako jarduketak(3)

(1) Diruz lagundu daitekeen aldirako zerbitzu-kontratuaren soldata gordinari edo osoari dagokion zenbatekoa zehaztu behar da, BEZik gabe, deialdiaren 5.1 oinarriaren arabera.

(2) Ehizazainak 7.2.3 oinarrian zehaztutako zereginez gain beste batzuk baditu, ehizari dagozkion lanen ehunekoa zehaztu. Dedikazio esklusiboaren kasuan, adierazi 100.

(3) Adierazi kodeak, deialdiaren 5.2 oinarriaren arabera.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren dirulaguntza ESKATZEN DU.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

–Egunean dituela tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

–Jasotzen duela beste dirulaguntza bat jarduera bererako: (X batez dagokiona markatu).

  • EZ
  • BAI Jarduera bererako beste laguntza bat eskatu badu, zehaztu:
    • Eskatutako zenbatekoa: ............................................................
    • Laguntza ematen duen entitatea: ...................................................

–Ez duela gardentasun betebeharrik, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren arabera (bestela, ezabatu "Ez" laukia).

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere ez duela.

–Ez duela ehizan aritzeko zehapen irmorik edo ingurumen arloko beste arau-hauste batzuen ondoriozko zehapen irmorik.

–Ekintzak kokatzen diren lurren jabearen baimena duela.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena ematen diola Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikusteko, horrela egiazta dezan egunean dituela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

–Eskaera honek biltzen dituen datu guztiak egiazkoak direla.

–Baimena ematen duela eskaeran agertzen diren datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabiltzeko.

..............................n, ...........ko ..................................ren ...........(e)(a)n.

(Eskatzailearen sinadura)

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña.

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es.

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA.

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK.

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN.

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO OSAGARRIA.

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu.

III. ERANSKINA.–EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO JARDUKETEN LABURPEN FITXA. 2024. URTEA. 2024

ESKATZAILEA:

EKINTZA

JARDUKETA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ESPARRUA

ZENBATEKOA

LABORE MOTA

PREZIOA BEZIK GABE

GUZTIRA

Bete, hurrengo orrialdeko jarraibideen arabera.

Eskatzailearen/ordezkariaren sinadura

..............................n, ...........ko ..................................ren ...........(e)(a)n.

NANa, deiturak, izena: .....................................................................................................................

(*) Elkarteko presidenteak hautatutako ordezkariak sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.

JARRAIBIDEAK

Dirulaguntzaren xede diren ekintzen eta jarduketen xehetasuna, laburpen fitxa betetzeko orduan zaindu beharrekoa:

EKINTZA

JARDUKETA

UNITATEAK

A.–Laboreak babesteko hesi fisikoak

A.1–Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala

m

A.2–Babes hodien eta beste sistema batzuen kostu materiala

Unit.

A.3–Hesi elektrikoen kostu materiala

m

B.–Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan

B.1–Uztatu gabeko labore zerrendak

B.2–Landu gabeko lur-zerrendak

C.–Faunarako ereintzak.

C.1–Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua

ha

C.2–Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak

ha

D.–Sasiak kentzea

D.1–Garbiketaren kostua sailetan (eskuz eginak edo mekanizatuak)

ha

E–Zuhaitzak barreiaturik landatzea

E.4–Idoi bazterretan landaretza sortu edo hobetzea

Unit.

E.2.–1 ha arteko zuhaiztiak sortzea

ha

E.3.–Zuhaitz- edo zuhaixka-landaketa linealak, baita heskaiak ere

Unit.

E.4.–Zuhaitzak edo zuhaixkak landatzea, 5x5 m-ko edo gehiagoko sailetan

Unit.

F.–Idoiak

F.1–Ehiza-faunarentzat interesa duten idoiak sortzea

Unit.

F.2–Faunarentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak

F.3–Basafaunak eta ehiza-faunak zeharkatu ditzakeen itxiturak jartzea

m

G.–Dokumentazio teknikoa lantzea

G.1–Dokumentazio teknikoa prestatzea

IV. ERANSKINA.–EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO EGINDAKO EKINTZEN ZERRENDA 2024

ESKATZAILEA:

EKINTZA

JARDUKETA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ESPARRUA

ZENBATEKOA

NEKAZARIAREN IZENA ETA NANa (*)

DATA ETA NEKAZARIAREN SINADURA (*)

LABORE MOTA

PREZIOA BEZIK GABE

FAKTURA ZK. (**)

GUZTIRA

(*) Ekintzen araberako jarduketetarako bakarrik bete beharreko zutabeak: A (kalteen prebentzioa), hesi elektrikoetarako izan ezik.

(**) Faktura zk.: Eremu horretan, eranskineko jarduketari egotzitako gastua justifikatzeko aurkezten diren fakturen zenbakiak idatzi behar dira (faktura bakoitzaren zenbakia, hornitzaileak emana).

Ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko onetsitako deialdiaren oinarrien arabera, dirulaguntza eskatzen dut hasierako eskaeraren xede diren jarduketak gauzatzeagatik.

Eskatzailearen/ordezkariaren sinadura

..............................n, ...........ko ..................................ren ...........(e)(a)n.

NANa, deiturak, izena: .....................................................................................................................

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña.

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es.

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA.

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK.

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN.

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO OSAGARRIA.

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu.

V. ERANSKINA.–EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO EGINDAKO JARDUKETEN FAKTUREN ETA GASTUEN ZERRENDA. 2024

ESKATZAILEA:

FAKTURA ZK.

HORNITZAILEA

DATA

ZENBATEKOA
(BEZik GABE)

BANKU-EGIAZTAGIRIA (*)

GUZTIRA

(*) Fakturari dagokion banku-egiaztagiria eransten den edo eskurako ordainketa egiaztatzen den adieraziko da.

Eskatzailearen/ordezkariaren sinadura

..............................n, ...........ko ..................................ren ...........(e)(a)n.

NANa, deiturak, izena: .....................................................................................................................

VI. ERANSKINA.–EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO AURREIKUSITAKO EKINTZAK EGITEKO BAIMEN-EREDUA. 2024

Nik, ____________________________________________________ jaunak/andreak, behean zehazten diren lurzatien titular/errentari naizen aldetik, baimena ematen diot _______________________________ elkarteari (elkarte eskatzailea), honako ekintza hauek egiteko (deialdi honen oinarrien arabera):

EKINTZA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

Horren berri ematen da, aipatutako ebazpenaren 7.2.4 puntuko d) letran ezarritakoaren ondorioetarako.

..............................n, ...........ko ..................................ren ...........(e)(a)n.

Sinatua

Izena: ..................................................................................................................................................

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña.

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es.

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA.

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK.

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN.

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO OSAGARRIA.

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu.

Iragarkiaren kodea: F2406478