98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2024". Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 755051.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 52. artikuluan ("Ehiza sustatzeko neurriak"), beste hainbat kontzepturen artean laguntza ekonomikoak ezartzea aurreikusten du, ehiza-espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko.

Azken urteotan, ehiza espezie batzuek (hala nola untxiak, orkatzak eta basurdeak) kalteak egin dituzte nekazaritzako laboreetan, eta horrek arazo ekonomiko eta sozial handiak eragin ditu. Horregatik, komeni da Nafarroako toki-erakundeei sostengua ematea, haiek arduratzen baitira kasuan kasuko ehiza barrutiak kudeatzeaz, aurre egin diezaieten ehizari buruzko foru araudiak horretaz zehazten dituen betebeharrei, eta bultza ditzaten, zeinek bere lurralde eremuan, laboreak babesteko neurri eraginkorrak. Ildo horretan, adierazi behar da ehiztarien tokiko elkarteek badutela izaera berdintsuko eta urteroko dirulaguntzen beste lerro bat, tradizio luzea duena.

Ikusita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren txostena, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntza hauek deialdia onestea: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2024".

2. Deialdi honen oinarriak onestea: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2024".

3. 25.000 euroko gastua baimentzea, 2024ko gastu-aurrekontuetako 74200 740002 4609 456309 partidaren ("Toki-erakundeentzako laguntzak, habitatak hobetzeko eta ehiza espezieek eragindako kalteen prebentziorako") aurrekontu kredituen kontura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.

7. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foru Ogasuneko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Ehiza Kudeaketarako Atalari.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra eta oinarri arautzaileen kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEK ERAGINDAKO KALTEEN PREBENTZIORAKO NAFARROAKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK (2024)

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea Nafarroako toki-erakundeei, zehazki tokiko ehiza barrutiak kudeatzeko ardura dutenei, emanen zaizkien laguntzak, ehiza espezieek egiten dituzten kalteak prebenitzeko materiala erostearen ondoriozko gastuen zati bat estaltzeko.

2. oinarria.–Laguntzen helburua.

Laguntza hauek helburu dute ehiza espezie batzuek nekazaritza edo baso eremuetan egiten dituzten kalteen arriskua gutxitzea edo murriztea, eremu horiek Nafarroako toki-erakundeek zuzenean kudeatzen dituzten ehiza barrutietan daudenean.

3. oinarria.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Nafarroako toki-erakundeak, eskabidea aurkezteko unean tokiko beren ehiza barrutiak kudeatzeaz arduratzen direnak.

4. oinarria.–Eskaerak onartzeko irizpideak.

Eskaerak izapidetzeko onar daitezen, toki-erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epean:

4.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea. Eskaeran sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da hori.

4.2. Egunean izatea zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, interesdunari jakinarazten zaio ezen eskaeran baimena ematen diola departamentuari hori frogatzen duten datuak begira ditzan, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoko 10 egun natural iragandakoan.

4.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.

4.4. Ehizan aritzeko zehapen irmorik ez izatea eskaera aurkeztean.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak izanen dira 2024an egindako inbertsio mota hauengatik izandako gastuak, BEZa kanpo (materiala instalatzearen eta mantentzearen ondoriozko gastuak eta jarduketak ez dira diruz lagunduko):

A. Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak. Metro bat altu izanen dira gutxienez, eta hogei zentimetro lurrean sartuta egon beharko dute. Sare-hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola mahastietan, olibadietan edo beste fruta-arbola batzuen alorretan, zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan.

B. Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

C. Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak. Hari kopuruek eta haien arteko tarteek kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izanen den.

Hesi fisikoen ezarpenetik eta mantentze-lanetik sortutako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko.

Hornitutako materialak gutxienez 5 urteko balio-bizitza izan beharko du beti. Lurzati jakin baterako sare motako materialaren eta hodi babeslearen eskaera ezin da berriz egin hurrengo bosturtekoan.

6. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren, aurreko puntuko kontzeptuen arabera onartutakoaren (BEZa kanpo) %60 adinakoa.

Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkezteko epeak eta lekua:

7.1.1. Eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio.

7.1.2. Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira. Horretarako, sartu behar da Nafarroako Gobernuaren atarian, tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak), deialdiak duen fitxara, eta hor "Tramitazioa" atala aukeratu.

7.2. Eskatzen den dokumentazioa:

7.2.1. II. eranskina–Ehiza espezieek eragindako kalteen prebentziorako laguntza eskatzeko inprimakia.

7.2.2. III. eranskina–Eskatutako inbertsioen zerrenda, barne direla babeserako bitartekoak zer lurzatitan jartzea proposatzen den, horien xehetasunak.

7.2.3. Eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek abonatzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du kontuen eta ordainketen kontsultarako fitxan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta

8. oinarria.–Dirulaguntza emateko balorazio irizpideak.

Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek.

Balorazio irizpide aplikagarriak:

–Eskaerak ordenan jarriko dira, balorazio-irizpide hauek aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Toki-erakundeen ehiza barrutia edo haren zati bat kalteen prebentziorako plan baten xedekoa izatea.

20

2

Azken 3 urtean baimen bereziak eta/edo erantzukizunpeko adierazpenak eskatu dituzten toki-erakundeak, basurdeek eta/edo untxiek eragindako kalteak kontrolatzeko, kalteen prebentziorako planik izan gabe.

10

–Eskaerek puntuazio bera lortuz gero, irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdintasuna hausteko: lehendabizi, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena A neurrietarako; bigarrenik, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena B neurrietarako, eta, bukatzeko, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena neurri guztietarako.

–Lehentasun hurrenkera horren arabera esleituko da dagoen aurrekontua, aurrekontuko partida agortu arte.

9. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan ezarritako laguntzak emateko prozeduretan, instrukzioa Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagokio.

10. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

10.1. Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri hauetan ezarritako balorazio-irizpide eta -moduen arabera.

Aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, proposatuko da dirulaguntza ematea, edo, deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin bat ez datozen eskaeren kasuan, dirulaguntza ukatzea.

10.2. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak, espedienteak ikusita eta aurrekontuan dagoen zenbatekoaren arabera, ebazpena emateko proposamen-txostena eginen du, Ehiza Kudeaketarako Atalaren bitartez, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio. Ebazpen-proposamen horren bidez, laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.

10.3. Proposatutako laguntzen zenbateko osoa deialdi honetarako aurrekontu partidan erabilgarri dagoen zenbatekoa baino txikiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa % 65eraino handitu ahalko da.

11. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

11.1. Ebazpen-proposamena ikusirik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

11.2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

11.3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da zer puntuazio eman zaion eskatzaile bakoitzari, 8. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera. Halaber, berariaz adieraziko da gainerako eskabideak ezetsi direla, halakorik bada.

11.4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

11.5. Eskaera ezetsi dela ulertuko da baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epean.

12. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

Arau orokorra da ez dela onartuko aldaketarik egitea aurkeztutako eskaeretan.

Edozein aldaketa justifikatu eta jakinarazi egin beharko zaio Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, 2024ko urriaren 1a baino lehen.

13. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2024ko urriaren 15a izanen da, egun hori barne.

Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.

Dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzendu behar zaio.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Onuradunaren izenean egindako gastuen fakturak, deialdi honi buruzkoak, hornitzailearen eta toki-erakundearen datu fiskalak jasotzen dituztenak.

–Ordainketa horiek frogatzen dituzten banku egiaztagiriak. Horien zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.

Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.

–IV. eranskina.–Egindako inbertsioak. Kasuan kasuko laukiak beteko dira babes materialaren xedeko lurzatien zerrendarekin eta, hesi elektrikoen inbertsioan izan ezik, babesaren xedeko laborearekin. Materialak jasotzen dituzten pertsonen sinadura jaso beharko da.

14. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Instrukzio organoak behar diren kontrolak eginen ditu, egiaztatzeko betetzen direla deialdi honen oinarriak. Kontrol horiek egiteko, Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio-iturriak erabiliko ditu, betiere laguntza ordaintzeko unean dagoen informazioaren arabera.

Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontuari gehikuntzak egitea.

Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.

15. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza edo laguntza batzuen berri eman beharko zaio organo emaileari.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako inguruabarretan dauden onuradunek foru dekretu horren 4. artikuluan aipatutako informazioa jakinarazi beharko dute hilabeteko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Gardentasun betebeharrak bete ezean, esleitutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da.

Dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

16. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

17. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (http://www.navarra.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

II. ERANSKINA.–NAFARROAKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZARAKO ESKABIDEA, EHIZA ESPEZIEEK EGINDAKO KALTEAK PREBENITZEKO (2024)

ESKATZAILEAREN DATUAK

Toki-erakundea:

Ehiza-barrutiaren matrikula:

IFZ/IFK:

Helbidea:

Herria:

PK:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Banku kontua:

ES __ _____ __ __ _____ __ __ _____ _____ __ __ __ __ __ __ __ __ __

Ehiza espezieek eragindako kalteen prebentziorako Nafarroako toki-erakundeentzako laguntzen 2024ko deialdiarekin loturik, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela, eta deialdi horren oinarriak osorik onartzen ditu.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren dirulaguntza ESKATZEN DU.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

–Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

–Jasotzen duela beste dirulaguntza bat jarduera bererako: (X batez dagokiona markatu).

  • EZ
  • BAI . Jarduera bererako beste laguntza bat eskatu badu, zehaztu:

1. Eskatutako zenbatekoa: ............................................................................

2. Laguntza ematen duen entitatea: ..............................................................

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko adierazita dauden debeku-egoeretako batean ere ez dagoela.

–Baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak begira ditzan, frogatzen dutenak ezen eskatzaileak zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkala, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoko 10 egun natural iragandakoan.

–Eskaera honek biltzen dituen agirietan dauden datu guztiak egiazkoak direla.

–Baimena ematen duela eskaeran agertzen diren datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabiltzeko.

….............…….(e)n, 20….........…….(e)ko............................aren ..................(e)(a)n

(Eskatzailearen sinadura)

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO OSAGARRIA

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu

III. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN KALTEAK PREBENITZEKO 2024AN ESKATUTAKO INBERTSIOEN ZERRENDA

ESKATZAILEA:

IFZ/IFK:

Inbertsio
mota

Deskribapena

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Barrutia

Zenbatekoa

Labore mota

Prezioa

BEZik gabe

GUZTIRA

Eskatzailearen sinadura

….............…….(e)n, 20….........…….(e)ko............................aren ..................(e)(a)n

NANa, abizenak eta izena: ............................................................................................

IV. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN KALTEAK PREBENITZEKO 2024AN ESKATUTAKO INBERTSIOEN ZERRENDA

ESKATZAILEA:

IFZ/IFK:

Inbertsio mota

Deskribapena

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Barrutia

Zenbatekoa

Nekazariar
en izena
eta NANa
(*)

Data eta
nekazariaren
sinadura
(*)

Labore mota

Prezioa BEZik gabe

Faktura
zk.
(**)

GUZTIRA

(*) Zutabe hauek soilik bete behar dira A eta B modalitateetako ekintzetarako.

(**) Faktura zk.: Eremu horretan adieraziko da zein diren eranskineko jarduketari egotzitako gastua justifikatzeko aurkezten diren fakturen zenbakiak.

Eskatzailearen sinadura

….............…….(e)n, 20….........…….(e)ko............................aren ..................(e)(a)n

NANa, abizenak eta izena: ............................................................................................

Iragarkiaren kodea: F2406479