97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Gabriel Viedma Moreno jauna, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Gabriel Viedma Moreno jauna, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea; kargu-uzteak 2024ko apirilaren 25ean izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen du azkena burutzan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2406441