97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1826. lurzatian (S-4 desagregazio-unitatea). Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Honako hau ezartzen du xedapen-zatiak:

1. Behin betiko onestea Villatuertako 1. poligonoko 1826. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia. Lurzatia S-4 desagregazio-unitatean dago.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behin betiko onespen erabakia eta hark ezartzen duen araudia.

3. Erabakia helaraztea "EGA PERFIL SL" enpresari eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, eta behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat bidaltzea.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.

Villatuertan, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406941