97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen Martzillako udal ordenantza aldatzea, 2024. urterako.

Iragarkia argitaratu zen 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an.

Jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Martzillan, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.

UDALAREN TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2024. URTERAKO

Karga-tasak

–Landa-lurreko ondasunak: %0,32.

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,32.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga; Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifei tasa hau aplikatuko zaie: %1,40.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, honako tasa hau: %13.

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

  • %50eko murriztapena ECO ziurtagiria duten ibilgailuei.
  • %100eko murriztapena 0 isuriko ziurtagiria duten ibilgailuei.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga; obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, honako zerga-tasa hau: %5.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,25eko zerga-tasa.

Espedienteak eta agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak

–DIN-A4 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,21 euro.

–DIN-A4 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,47 euro.

–DIN-A3 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,25 euro.

–DIN A3 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,50 euro.

–Espediente edo agiri bat CDan grabatzea, CD bakoitza: 10 euro.

–Fax igorpenak:

  • Lehen orria: 3 euro.
  • Agiri bereko 2. orria eta hurrengoak: 0,30 euro.

–Fotokopia eginbidetu bakoitza: 2 euro.

–Dokumentuen konpultsak:

  • Lehen orria: 3 euro.
  • Agiri bereko 2. orria eta hurrengoak: 0,30 euro.

–Ziurtagiriak: 3 euro.

–Erroldatze ziurtagiriak: 1,5 euro.

–Txostenak, ziurtagiria dutenak nahiz ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 3 euro.

–Katastroko orriak: 1 euro.

–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak:

  • Babes ofizialeko etxebizitza deskalifikatu bakoitza: 18 euro.

–Aparkatzeko txartelak: 26,26 euro.

–Arma txartelak izapidetzea: 25 euro.

–Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelak izapidetzea: 50 euro.

–Izatezko bikotearen inskripzioa: 16,50 euro.

–Ezkontza zibilak:

  • Gazteluko patioaren erabilera, mahaiak, aulkiak, soinu-ekipamendua (teknikaririk gabe) eta argazki-erreportajea: 250 euro.
  • Osoko bilkuren aretoaren erabilera, jaiegunetan eta asteburuetan: 75 euro.

–Oroigarriak:

  • Ondare immaterialaren DVDa, salneurria: 3 euro.
  • Martzillako gazteluaren erreplika, salneurria: 50 euro.
  • Platera, pintatutako armarriarekin, salneurria: 25 euro.
  • Erraldoien figurak (bikotea), alabastrinazkoak, salneurria: 50 euro.

–Haurtzaindegia:

  • Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Hirigintzako lizentziak emateko tasak (*)

–Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun-azterketak, partzelazioak eta birpartzelazioak eta udal plan orokorraren aldaketa puntualak izapidetzea; espediente bakoitza, prentsan iragarkiak argitaratzeko gastuak barne: 1.000 euro.

–Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5: 45 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie, bai eta eskatzaileak eskatutako lan teknikoena ere, horrelakorik denean.

–Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 45 euro.

–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 50 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie: 45 euro.

–Etxebizitzaren egokitasunaren txostena (dirua sartu izana justifikatu beharko da txostena eskatzean): 50 euro.

Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak (*)

–Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak ematea: 0,50 euro m² eraiki bakoitzeko.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzea: 240 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Irekitzeko lizentziaren agiria luzatzea: 50 euro.

–Jarduera lizentziaren eskualdaketa: 50 euro.

–Poliziaren eginbidea: 60 euro.

–Perituaren txostena: 30 euro.

–Gehitzeko eta banantzeko lizentzia: 50 euro.

–Irekitzeko lizentziaren agiria ematea, titulartasuna aldatzeagatik: 50 euro.

Establezimenduak irekitzeko lizentzien tasak, jarduera sailkatuak eta kaltegabeak egiteko (*)

–Saltokiak, 80 m²-tik beherakoak: 200 euro.

–Saltokiak, 80 m² edo gehiagokoak: 310 euro.

–Gestoriak eta/edo bulegoak: 200 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575 euro.

–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 200 m²-ra bitartekoak: 575 euro.

–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.150 euro.

–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 400 m²-tik 1000,00 m²-ra bitartekoak: 1.150 euro.

(*) 1.000 metrotik aurrera, m² gehigarri bakoitzeko: 0,20 euro.

–Nekazaritza eta abeltzaintzako pabiloiak: 575 euro.

–Laguntzako eraikin eta merkataritza-lokalak: 300 euro.

(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

Hilerriko zerbitzuak egiteko eta hilobien kontzesioak eskuratzeko tasak

–Hilerria (zerbitzuak):

  • Ehorzketa zerbitzuak lurrean: 200 euro.
  • Ehorzketa zerbitzuak nitxoan: 150 euro.
  • Errautsak gordetzea: 70 euro.
  • Gorpu-hondakinak ateratzea: 200 euro.

–Hilerria (hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa):

  • Lehen hilobiaren kontzesioa: 382,54 euro.
  • Bigarren hilobiaren kontzesioa (ondoan badago): 1.275,19 euro.
  • Hirugarren hilobiaren kontzesioa (ondoan badago): 2.551,15 euro.
  • Lehen nitxoaren kontzesioa: 450 euro.
  • Bigarren nitxoaren kontzesioa: 900 euro.
  • Hirugarren nitxoaren kontzesioa: 1.400 euro.
  • Kolunbarioaren kontzesioa: 310 euro.

Tasak, erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta bide publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

1. epigrafea.–Zangak irekitzea.

1.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

1.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 53,74 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 26,69 euro.

1.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 5,36 euro.

1.2.–Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

1.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 80,60 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 40,29 euro.

1.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 6,71 euro.

1.3.–Zanga irekitzeagatik ibilgailuen zirkulazioa itxi behar bada, erabilera eragozten delako noranzko edo bide batean edo eremu handi batean, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

2. epigrafea.–Egitea edo kentzea ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapen-irekidurak, argi-zuloak edo kalapatxak eta zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 47 euro.

3 epigrafea.

Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak

–Bide publikoko lurzorua okupatzea:

  • Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako eta eguneko: 3,57 euro.
  • Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako eta eguneko: 6,93 euro.
  • Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu behar denean, lehen 6 hilabeteetan, eguneko: 15,30 euro.
  • Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan ondoko lehen egunetik aurrera, eguneko: 23,46 euro.

–Pasabide iraunkorrak:

  • 3 metro lineal artekoak: 150 euro.
  • 3 metro luzetik goitikoak: aurreko tarifa, gehi honelako errekargua metro bakoitzeko. 40 euro.
  • Pasabideko plaka jartzea: 30 euro.

–Bide publikoa oztopatzen duten ibilgailuak kentzea:

  • Turismoak eta furgonetak kentzea: 139,75 euro.
  • Furgoiak kentzea (6 metro bitarteko luzera eta gurpil bakuna): 177,87 euro.
  • Turismoak eta furgonetak kentzea, zerbitzua egiten bada 20:00etatik 08:00etara bitartean edo larunbat, igande eta jaiegunetan: 195,66 euro.
  • Furgoiak kentzea (6 metro bitarteko luzera eta gurpil bakuna), zerbitzua egiten bada 20:00etatik 08:00etara bitartean edo larunbat, igande eta jaiegunetan: 249,00 euro.

–Ostatuetako terrazak:

  • Mahai bakoitza, 1. kategoriako bideetan: 6,25 euro hilabetean.
  • Mahai bakoitza, 2. kategoriako bideetan: 4,70 euro hilabetean.
  • Beladoreak, okupatzen den metro koadro bakoitzeko: 5 euro.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

  • Saltoki finkoak (egun eta m² bakoitzeko): 69,56 euro.
  • Aldi baterako saltokiak (egun eta m² bakoitzeko): 1,50 euro.
  • Litxarrerien eta antzekoen salmenta (makina bakoitza): 51,71 euro.
  • Zirkua: 724,68 euro.
  • Publizitatea (m² bakoitzeko): 77,64 euro.
  • Barrakak (egun eta m² bakoitzeko): 0,84 euro.
  • Ezkutalekuak biltegiratzea, muntatzea eta desmuntatzea: 150 euro.
  • Jaiak amaitzen direnetik hilabete iragan bada eta ezkutalekuren bat geratu bada bildu gabe (herriko jaien eta ferien arteko denbora-tartea salbu): 150 euro ordaindu beharko dira.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak

Igerilekuak.

–Denboraldiko abonua helduentzat (16 urte edo gehiago): 60 euro.

–Bikote ezkonduen eta izatezko bikoteen abonua: 110 euro.

–Denboraldiko abonua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 33 euro.

–7 urtetik beherakoak (aitak, amak edo tutore abonatu batek lagundurik etorri behar dute): 0 euro.

–65 urtetik gorakoentzako abonua: 25 euro.

–Egun osorako sarrera: 7 euro.

–Goizeko sarrera (irekitzen denetik 15:00ak arte): 4 euro.

–Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aurrera): 4 euro.

–Hilabeteko abonua (30 egun jarraian) helduentzat: 30 euro.

–Hilabeteko abonua (30 egun jarraian) adingabeentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 25 euro.

–Hilabeteko abonua (30 egun jarraian) bikote ezkonduentzat edo izatezko bikoteentzat: 55 euro.

–Iraileko abonua bikote ezkonduentzat edo izatezko bikoteentzat: –25 euro.

–Iraileko abonua helduentzat (16 urte edo gehiago): 15 euro.

–Eguneko 10 sarrerako bonua: 40 euro.

–Berriz ematea instalazioetako sarbide kontrolerako eskumuturrekoa, txartela edo giltzatakoa: 1,5 euro.

–Familia ugarietako kideentzako murrizketa: ezarritako prezioaren %10.

–Familia gurasobakarrentzako murriztapena: ezarritako prezioaren %10.

–Murrizketa gazte txartelagatik: ezarritako prezioaren %10.

Kirol pistak.

–Kiroldegia erabiltzea:

  • Pista osoa, ordubete: 22 euro.
  • Pista erdia, ordubete: 14 euro.

–Padel pista erabiltzea:

  • Ordu eta erdi, argia barne: 10 euro.
  • 10 erreserbako bonua, argia barne: 70 euro.

–Pilotaleku estalia erabiltzea:

  • Ordubete: 4 euro.
  • Ordu eta erdi: 6 euro.
  • Ordubeteko 10 erreserbako bonua: 28 euro.
  • Ordu eta erdiko 10 erreserbako bonua: 42 euro.

–Tenis pista erabiltzea:

  • Ordubete: 4 euro.
  • Ordu eta erdi: 6 euro.
  • Ordubeteko 10 erreserbako bonua: 28 euro.
  • Ordu eta erdiko 10 erreserbako bonua: 42 euro.

–Futbol 7ko zelaia:

  • Ordubete: 25 euro.
  • Ordubete, argi-fokuekin: 2,5 euro.
  • Ordu eta erdi, argi-fokuekin: 4 euro.

–Rokodromoa:

  • Lagun bat, hiru orduz: 2 euro.

–Autokarabanen gunea:

  • Eguneko: 3 euro.

Ur horniduraren tasak

–Hiruhilekoko kuota finkoa, abonatuentzat: 6,095 euro.

–Etxeko ur hornidura, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, herriko kontsultategiak, erlijio etxeak). Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,64 euro.

–Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,88 euro.

–Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,7827 euro.

Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako ehunekoan.

Estolderia tasa eta hornidura uren eta hondakin uren arazketa tasa

–Estolderia, hiruhilekoko kuota finkoa: 3,44 euro.

–Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,149 euro.

–Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2229 euro.

–Kontagailuaren mantentze lana: 1,649 euro.

Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

–Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa kanpo). Halaber, hargunea egiteko behar diren lanen kostua likidatuko da: 110,31 euro.

Murriztapen berezia, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo horren azpiko pentsioa jasotzen dutenentzat

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honen xede dena) ezarritako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea %50 murriztuko zaie orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 2 gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarreren guztizkoa batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 handituko dira aipatutako muga ekonomikoak, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murriztapen berezi horretarako eskubiderik izanen, baldin eta beste diru-sarrera batzuen bidez urtean gainditzen bada lanbide arteko gutxieneko soldata, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskabidea.

–Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, baita eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Betiere, murriztapen bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuan.

Familia ugari edo gurasobakarrentzako murriztapena

%10eko murriztapena, aurretik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugaria edo gurasobakarra denean (saneamendu kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, %10eko hobarirako eskaera aurkeztu beharko du udal erregistroan, familia ugariaren edo gurasobakarraren titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.

Martzillako Udalak noiznahi ikuska dezake ea betetzen diren murriztapen berezi honetarako eskatzen diren baldintzak, eta kendu eginen die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, bai eta egiaztapen horretarako eskatu zaizkien frogagiriak aurkezten ez dituztenei ere.

Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta Martzillako gaztelua bisitatzeko eta opariak erostekoak

–Bisita egiteko banakako sarrera: 3 euro.

–Talde baten sarrera (50-60 lagun): 120 euro.

  • Sarrera hitzartua, banakako eskaria eginda (argazki erreportajeak etab.), ordu edo frakzio bakoitza: 31,30 euro.

–Ekitaldi aretoa erabiltzea:

  • Egun erdia: 150 euro.
  • Egun osoa: 300 euro.

–Erakusketa aretoa hilabetez erabiltzea: 150 euro.

–Aretoak ikastaroetarako erabiltzea:

  • Astean egun bateko ikastaroak (hilean): 20 euro.
  • Astean 2 eguneko ikastaroak (hilean): 30 euro.
  • Astean 3 eguneko ikastaroak (hilean): 40 euro.

–Murriztapenak:

  • Lokalaren erabilpena gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.
  • Lokalaren erabilpena gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.
  • Irabazi-asmorik gabeko tokiko elkarteak: salbuetsiak.

–2. liburuxka: Castillo de Marcilla: Historia breve para visitantes. Tamaina: 15x21; 10 euro.

–9. liburuxka: Diccionario antiguo de Marcilla y comarca en el siglo XX. Tamaina: 15x21; 15 euro.

–10. liburuxka: Efemérides históricas y etnológicas de Marcilla. Tamaina: 15x21; 30 euro.

–Imana, Martzillako gaztelua: 3 euro.

–Giltzatakoa, Martzillako gaztelua: 3 euro.

–Titarea, Martzillako gaztelua: 2,5 euro.

–Bizkar zorroa, Martzillako gaztelua: 3 euro.

–Zurezko giltzatako angeluzuzena, Martzillako gaztelua: 2 euro.

–Koloretako 6 arkatz tutuan, Martzillako gaztelua: 3,50 euro.

–Ohar bloka, azal leunekoa: 4,5 euro.

–Iman txikia, Martzillako gaztelua: 1 euro.

–Ezpata, Martzillako gaztelua: 21 euro.

–Aluminiozko botila, pareta bakunekoa eta mosketoiduna, Martzillako gaztelua: 6 euro.

–Metakrilatoa, 100x100x30, Martzillako gaztelua: 8 euro.

–Metakrilatoa, 160x100x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.

–Metakrilatoa, 200x80x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.

San Bartolomé zahar etxea udal patronatuaren tasak

–Egoiliar autonomoa, hilean: 1.185,32 euro.

–Mendekotasun ertaina duen egoiliara, hilean: 1526,62 euro.

–Mendekotasun larria duen egoiliarra (baloraziorik gabe), hilean: 1.871,42 euro.

–Mendekotasunik ez duen egoiliarra (Open House), hilean: 1.964,48 euro.

–Mendekotasun larria duen egoiliarra (Open House), hilean: 2.902,02 euro.

–Mendekotasun oso larria duen egoiliarra (Open House), hilean: 2.902,02 euro.

–Eguneko egonaldiak, astelehenetik ostiralera (8 ordu egunean); hilean: 975,40 euro. Galdetu zuzendaritzan.

–Eguneko egonaldiak, astelehenetik igandera (8 ordu egunean); hilean: 1.365,56 euro. Galdetu zuzendaritzan.

–Eguneko egonaldiak (8 ordu baino gehiagoko zerbitzuak); egunean: 7,76 euro. Galdetu zuzendaritzan.

–Kanpoko jantoki-zerbitzua (bazkaria edo afaria): 5,50 euro. Galdetu zuzendaritzan.

–Kanpoko jantoki-zerbitzua (bazkaria eta afaria): 9 euro. Galdetu zuzendaritzan.

Vicente Fontán Udalaren Musika Patronatuko erakunde autonomoaren tasak

–Izena emateko eskubideak (LOGSE): 37,92 euro.

–Izena emateko eskubideak (hastapena): 21,07 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 13,65 euro.

–Musika Hizkuntza (hilean): 23,43 euro.

–Hastapena (hilean): 12,79 euro.

–Abesbatza: 12,79 euro.

–Musika tresnen taldea 12,79 euro.

–Musika tresna, LOGSE plana, 30 minutu (hilean): 27,70 euro.

–Musika tresna, LOGSE plana, 35 minutu (hilean): 31,96 euro.

–Musika tresna, LOGSE plana, 40 minutu (hilean): 36,23 euro.

–Musika tresna, LOGSE plana, 45 minutu (hilean): 41,61 euro.

–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 30 minutu (hilean): 37,29 euro.

–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 35 minutu (hilean): 43,71 euro.

–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 40 minutu (hilean): 50,13 euro.

–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 45 minutu (hilean): 55,41 euro.

–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 30 minutu (hilean): 63,94 euro.

–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 35 minutu (hilean): 73,53 euro.

–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 40 minutu (hilean): 83,22 euro.

–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 45 minutu (hilean): 93,76 euro.

–Jotak (hilean): 12,80 euro.

–Rondalla (hilean): 12,80 euro.

–Korala (hilean): 12,80 euro.

–Eskolako banda (hilean): 12,80 euro.

–Gitarra taldea (hilean): 12,80 euro.

–Hastapenerako matrikula (urtean): 21,07 euro.

–Irakasgai bakoitzerako matrikula (urtean): 13,65 euro.

–Familia ugari eta gurasobakarrentzako murriztapena.

%50eko murriztapena, aurretik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena familia ugaria edo gurasobakarra denean. Horretarako, %50eko hobarirako eskaera aurkeztu beharko du udal erregistroan, familia ugariaren edo gurasobakarraren titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.

Martzillako Udalak noiznahi ikuska dezake ea betetzen diren murriztapen berezi honetarako eskatzen diren baldintzak, eta kendu eginen die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, bai eta egiaztapen horretarako eskatu zaizkien frogagiriak aurkezten ez dituztenei ere.

Erabaki hau 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L2406367