97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Hirigune Historikoko 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatietan hirigintzako esku-hartzea egiteko. Behin betiko onespena

2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz. Plan hori Irunberriko Udalaren Hirigintza Planeko Hirigune Historikoko 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatiei zegokien, eta Miguel Saenz Espelosínek sustatu zuen. Jendaurreko aldian ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2024ko apirilaren 25ean egin bilkuran, erabaki da behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406920