97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 581. lurzatian. Behin betiko onespena

2024ko urtarrilaren 18an, Faltzesko Udalak hasiera batez onetsi zuen Valle del Arga SLk sustaturiko xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 581. lurzatian (Faltzesko industrialdea, NA-6210 errepidea) dagoen eraikin bat handitu ahal izateko industria-nabe berri batekin.

Espedientea jendaurrean egon da legez aurreikusitako moduan, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, Faltzesko Udalak, 2024ko apirilaren 18ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen zuen xehetasun-azterketa, Cristina Sánchez Merino eta Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoek idatzitako eta sinatutako dokumentuaren arabera.

Argitara ematen dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, erabakiaren testu osoa eta onetsitako testu arauemailea, behar diren legezko ondorioetarako; hori guztia, bat etorriz xedatuarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Faltzesen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406853