97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zubiriko 27. poligonoko 11. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egindako osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Zubiriko Plaza Nagusiko 1. zenbakiko jabeen erkidegoak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren helburua da lurzatiaren lerrokadura ofiziala aldatzea, arkitektura-oztopoak kentzeko.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406569