97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Artikako Etxebakar sektoreko hirigintza-araudiaren zenbait artikulutan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2024ko apirilaren 9an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Artikako Etxebakar sektoreko Plan Orokorrean, zehazki, hirigintza-araudiaren zenbait artikuluren determinazio xehatuetan. Sustatzailea Berriobeitiko Udala da.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berriobeitin, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406954