97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Izendapena

2022ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, deialdi bat, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko, C mailakoa, oposizio bidez, Martzillako Udalaren zerbitzukoa. Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Martzillako Udalak, Alkatetzaren 2023ko abenduaren 22ko 1095. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Pedro Antón Martín izendatzea Martzillako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente, Udaltzaingoari atxikia.

Martzillan, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2406875