97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IMOTZ

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Alkatetzak 2024ko apirilaren 29an emandako 37/2024 Ebazpenaren bidez, Sara Quesada Diaz eta Javier Sarasa Erice izendatzen dira Imozko Udalaren zerbitzurako langile, puntuazio gehien lortu duten izangaiak direlako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari. Hala, Sara Quesada Diaz administrari-ofizialaren lanpostuan arituko da, funtzionarioen araubidean, eta Javier Sarasa Erice zerbitzu anitzetako enplegatuarenean, lan-kontratudun finkoen araubidean.

Izendatzeko ebazpena eman eta hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Imotzen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2406893