97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Uharteko alkateak ebazpen hau eman zuen 2024ko apirilaren 26an:

Ikusi da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Oinarri horiek Alkatetzaren 2022-0706 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 19an. Deialdia jasota dago 861/2022 espedientean.

Prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, puntuazio handiena lortu duten pertsonak izendatu behar dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Uharteko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:

40.10. lanpostua. Zerbitzu anitzetako enplegatua / Bide garbiketa: Eduardo Carrasco Benítez.

40.14. lanpostua. Garbiketa zerbitzuko enplegatua: Mercedes Romero García.

40.8. lanpostua. Zerbitzu anitzetako enplegatua / Kirol-instalazioetako 2. mailako ofiziala Iñigo Aristegui Elcano.

70.1. lanpostua. Euskara teknikaria: Ana Mindegia Ilarregi.

80.1. lanpostua. Gazteria teknikaria: Itziar Areta Olleta.

2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko ekainaren 3an jabetu beharko dutela lanpostuez, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko–), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2024ko apirilaren 24an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2406874