97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Fiteroko Udaleko alkate udalburuak 2024ko apirilaren 29an emandako ebazpen baten bidez, hainbat lanpostu izendatzen dira, bat Fiteroko Udalaren zerbitzurako eta bi San Raimundo Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzurako, denak langile lan-kontratudun finkoen araubidean. Udalekoa zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua da, eta erakunde autonomokoak erizan/zuzendariarena eta zerbitzu orokorretako laguntzailearena dira.

Alkatetzaren ebazpen baten bidez (2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 31n) deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuen barnean, bat etorriz Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin.

Alkatetzaren 2023ko abenduaren 18ko ebazpen baten bidez (web-orrian argitaratua), behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketak amaiturik, puntu gehien zituzten izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Antonio Carbonell Mendoza izendatzea Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko. Raquel Ayensa Fernández eta Monica Rubio Pina izendatzea San Raimundo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko.

2. Lanpostu huts hauek esleitzea:

–Fiteroko Udalaren zerbitzuko langileak:

Antonio Carbonell Mendoza, zerbitzu anitzetako langilea, lan-kontratudun finkoen araubidean. Maila: D. Osagarriak: mailako osagarria %12, lanpostuko osagarria %3,67 (barnean dago Udalak 2007ko urtarrilaren 3ko osoko bilkuran onetsitako osagarria, Lan zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 707/2006 Ebazpenak 2007rako ezarria; eta martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretua); arrisku bereziko osagarria %10.

–San Raimundo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langileak:

Raquel Ayensa Fernández, erizain/zuzendaria, lan-kontratudunen araubidean. Lanaldia: osoa. Oinarrizko soldata: B mailaren baliokidea. Osagarriak: zuzendaritza osagarria, %40; prestasun osagarria: %12,87.

Mónica Rubio Pena, zerbitzu orokorretako laguntzailea, lan-kontratudunen araubidean. Lanaldia: partziala. Oinarrizko soldata. Hitzarmenaren plusa. Soldata plusa. Jaiegunetako plusak.

3. Izendatuek hamar eguneko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Fiteron, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2406904