97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Fiteroko Udaleko alkate udalburuak 2024ko apirilaren 29an emandako ebazpen baten bidez, hainbat lanpostu izendatzen dira, lau Fiteroko Udalaren zerbitzurako eta beste bat San Raimundo Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzurako. Udalekoak administrari laguntzailearen lanpostuak dira, hiru funtzionarioen araubidean, eta beste bat lan-kontratudunen araubidean, lanaldi partzialean eta turismo arloan. Erakunde autonomoarena zerbitzu orokorretako laguntzailearena da.

Alkatetzaren ebazpen baten bidez (2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n) deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuen barnean, jarraikiz xedatuta dagoenari enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean.

Alkatetzaren 2023ko abenduaren 18ko ebazpen baten bidez (web-orrian argitaratua), behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketak amaiturik, puntu gehien zituzten izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Udalaren zerbitzuko funtzionario: María Elena Jiménez Fernández, Nadya Dawalibi Heras eta Inmaculada Navascues Lizar. Halaber, Corinne Ithurbide Yanguas izendatzea Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, eta Catiusca Vera Vera izendatzea San Raimundo Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko.

2. Lanpostu huts hauek esleitzea:

–Fiteroko Udalaren zerbitzuko langileak:

María Elena Jiménez Fernández, administrari laguntzailea, funtzionarioa. Maila: D. Osagarriak: mailako osagarria, %12; C mailarekin parekatzeko osagarria, %14,95; koordinazio-lanpostuko osagarria, %20.

Inmaculada Navascues Lizar, administrari laguntzailea, funtzionarioa. Maila: D. Osagarriak: mailako osagarria, %12; C mailarekin parekatzeko osagarria, %14,95.

Nadya Dawalibi Heras, administrari laguntzailea, funtzionarioa. Maila: D. Osagarriak: mailako osagarria, %12; C mailarekin parekatzeko osagarria, %14,95.

Corinne Ithurbide Yanguas, turismoko administrari laguntzailea, lan-kontratudunen araubidean. Lanaldia: partziala. Maila: D.

–San Raimundo Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzuko langileak:

Catiusca Vera Vera, zerbitzu orokorretako laguntzailea, lan-kontratudunen araubidean. Lanaldia: partziala. Oinarrizko soldata. Hitzarmenaren plusa. Soldata plusa. Jaiegunetako plusa.

3. Izendatuek hamar eguneko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Fiteron, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2406903