97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

111/2024 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana; honen bidez onesten da ondoko hezkuntza itun hauen aldaketa: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak eta Hezkuntza Bereziko unitateak, 2024-2025 ikasturterako; ebazpen honekin batera doan eranskinean jaso dira.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren bidez (119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa), Lehen Hezkuntzarako hezkuntza itunak onetsi ziren, sei urterako. Ondoren, itun horiek aldatu edo zabaldu ziren 2021-2022 ikasturterako, Ebazpen hauen bidez: uztailaren 21eko 274/2021 Ebazpena (188. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 12koa), irailaren 16ko 341/2021 Ebazpena (242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) eta urriaren 13ko 369/2021 Ebazpena (248. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa).

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 149/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 17koa), onetsi ziren Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunen aldaketak, 2022-2023 ikasturterako. Azken ebazpen hori irailaren 30eko 431/2022 Ebazpenaren bidez aldatu zen (2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa).

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 18koa), onetsi ziren Haur Hezkuntzako 2. ziklorako eta Batxilergorako hezkuntza itunak, lau urterako. Aurrerago, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 258/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa), 150/2022 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzendu zen, eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 432/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa), itundutako unitateen kopurua handitu zen Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Batxilergoan.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 9koa), Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko 2023-2024 ikasturterako hezkuntza itunak aldatzea onetsi zen. Horren ondoren, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 37/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa) eta urriaren 25eko 75/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa), apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpena aldatu zen.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 125/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta Hezkuntza Bereziko zenbait unitatetan hezkuntza itunak lau urterako berritzea ebatzi zen. Hurrengo batean, Hezkuntza Baliabideen abuztuaren 22ko 380/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitate kopurua handitu zen.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 46. artikuluak aipatzen du zilegi izanen dela unitate kopurua aldatzea hezkuntza ituna Hezkuntza Departamentuarekin sinatua duten ikastetxeetan, hezkuntza eskubideari berme egokia eman ahal izateko.

Abenduaren 21ean Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emandako 133/2023 Ebazpenaren bidez onesten dira, batetik, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan hezkuntza itunak aldatzeko prozedura, 2024-2025 ikasturterako, eta bestetik, hezkuntza itun berriak sinatzeko prozedura.

Ikusirik aurkeztutako eskaerak eta alegazioak, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren (abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 42.etik 46.era bitarteko artikuluetan eta arestian aipatutako abenduaren 21ko 133/2023 Ebazpenean xedatutakoari jarraiki, bidezkoa da eskatutako aldaketak tramitatzea, ebazpen honetako eranskinean ageri denaren arabera.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Haur Hezkuntzako 2. zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan hezkuntza itunak aldatzeko prozedura onestea, 2024-2025 ikasturterako; ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. Tuterako Compañía de María ikastetxean Haur Hezkuntzako hiru mailetan eta Lehen Hezkuntzako 1. maila eta 5. maila bitarteko kurtsoetan laugarren aldi baterako lerro baten luzapena baimentzea.

3. Uharteko Eraikuntzako Lan Fundazio Integratuan itundutako unitateak gehitzea, Eraikuntza Lanen Antolaketa eta Kontroleko goi mailako heziketa ziklo bat ezartzeagatik.

4. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak apirilaren 5ean emandako 125/2023 Ebazpenaren bidez, Marillaceko Santa Luisa ikastetxeko Haur Hezkuntzako 2. Ziklorako esleitutako TU/EAT ikasgela Lehen Hezkuntzara aldatzea.

5. Matrikulen benetako kopurua ikusita, behar diren aldaketak eginen dira ikastetxeetako itunetan, ebazpen honek hizpide dituen hezkuntza mailetan.

6. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onesten diren aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; eginbidea, batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak sinatuko du, eta bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala akreditatutako legezko ordezkariak.

7. Ikastetxeen Finantzaketaren Atalak telematikoki bidaliko die ikastetxeei aurreko puntuan aipatutako eginbidea, Langileen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak elektronikoki sinaturik, ikastetxeetako legezko ordezkariak elektronikoki sina dezan.

8. Ebazpen hau ikastetxe interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea amaitzen eta, hortaz, honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

9. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

10. Ebazpen hau eta eranskina helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Langileen eta Azpiegituren zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari.

Iruñean, 2024ko apirilaren 12an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

HAUR HEZKUNTZAKO ITUNEN ALDAKETA. 2024-2025 IKASTURTEA

UDALERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2023-2024

UNITATE KOPURUA 2024-2025

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Emandakoak

Bera

Nafarroako Elizbarrutiko Fundazioa. Jesusen Bihotza

2

2

2

 

Mendabia

Ntra Sra. de los Dolores

4

5

4

 

Mutiloa

Luis Amigó

11

12

12

 

Iruña

Jaso ikastola

5

5

5

 

Iruña

La Compasión Escolapios

9

9

9

 

Iruña

Ntra. Sra. del Huerto

9

9

9

 

Iruña

San Zernin

12

12

12

 

Tafalla

Garces de los Fayos Ikastola

2

2

2

 

Tutera

Compañía de María

12

12

12

 

Viana

Erentzun Ikastola

3

3

3

 

LEHEN HEZKUNTZAKO ITUNEN ALDAKETA. 2024-2025 IKASTURTEA

UDALERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2023-2024

UNITATE KOPURUA 2024-2025

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Emandakoak

Altsasu

Iñigo Aritza Ikastola

7

7

6

(1)

Altsasu

Jesusen Bihotza

5

6

5

(1)

Bera

Nafarroako Elizbarrutiko Fundazioa. Jesusen Bihotza

5

5

4

(1)

Etxarri Aranatz

Andra Mari Ikastola Aralarko Mikel Donea Ikasleen gurasoen hezkuntza koop.

10

10

9

(1)

Irunberri

Arangoiti ikastola

4

0

3

(1)

Mutiloa

Luis Amigó

24

24

23

(1)

Zangoza

Zangoza Ikasola

6

0

5

(1)

Tafalla

Escuelas Pías

11

12

11

(1)

Tafalla

Garces de los Fayos Ikastola

7

7

7

Tutera

Compañía de María

23

23

23

Viana

Erentzun Ikastola

6

6

6

(1) Itundutako unitate kopurua aski da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ITUNEN ALDAKETA. 2024-2025 IKASTURTEA

UDALERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2023-2024

UNITATE KOPURUA 2024-2025

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Emandakoak

Altsasu/Etxarri

Andra Mari Ikastola Aralarko Mikel Donea Ikasleen gurasoen hezkuntza koop.

10

10

10

Fontellas

Argia ikastola

4

4

4

Mutiloa

Luis Amigó

16

17

16

Tafalla

Garces de los Fayos Ikastola

6

0

5

(1)

(1) Itundutako unitate kopurua aski da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

BATXILERGOKO ITUNEN ALDAKETA. 2024-2025 IKASTURTEA

UDALERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2023-2024

UNITATE KOPURUA 2024-2025

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Emandakoak

Lizarra

Nafarroako Elizbarrutiko Hezkuntza Fundazioa Puyko Andre Maria

4

5

4

(2)

Iruña

Jesusen alabak Hezkuntza Fundazioa

4

6

4

(2)

(2) Matrikulen benetako kopurua zein den, horren arabera aztertuko da ordu osagarriak emateko aukera.

HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATEETAKO ITUNEN ALDAKETA. 2024-2025 IKASTURTEA

UDALERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2023-2024

UNITATE KOPURUA 2024-2025

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Emandakoak

Ibero

Isterria HBI

Haur eta Lehen Hezkuntza Ikasgela Alternatiboa: 4

0

4

Bigarren Hezkuntza Ikasgela Alternatiboa: 9

10

10

EBO II Enklabe Gela

Lanbide Heziketa Bereziko zikloak 4

0

4

B.H.T.P.: 4

0

4

Iruña

La Compasíón-Escolapios

CBU 0

1

1

LANBIDE HEZIKETAKO UNITATEEN - GOI MAILAKO ITUNEN ALDAKETA. 2024-2025 IKASTURTEA

UDALERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2023-2024

UNITATE KOPURUA 2024-2025

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Emandakoak

UHARTE

Eraikuntzako Lan Fundazioa

0

1

1

(3)

(3) Eraikuntzako obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi mailako zikloa.

Iragarkiaren kodea: F2406071