97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, Usue Manterola Careaga andrea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Etxebizitza Zerbitzuko Etxebizitza Babestuaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak onartu beharko du.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman du. Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Usue Manterola Careaga andrea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Etxebizitza Zerbitzuko Etxebizitza Babestuaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko apirilaren 26tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusira eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 23ean.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2406527