97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

30E/2024 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024-2026 urteetan". Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 749761.

Urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 2 ter artikuluan arautzen da etorkinen integrazioa, lege horren bidez arautu baitziren atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak, bai eta etorkin horien gizarteratzea ere.

Bestalde, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, bere 30. eta 31. artikuluetan jasotzen ditu nazioarteko babesa eskatzen dutenen gizarte eskubideak eta harrera.

Horrela, bada, dirulaguntza hauen xedea da egoera oso ahulean dauden migratzaileen gizarte inklusioa lortzea, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte bazterketaren egoera larrietan eta pertsonen inklusioa mugatzen duela.

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedientean jasota daude Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren txosten juridikoa eta onespena, bai eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza deialdi bat, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024-2026 urteetan, eta, orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere onestea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jaso bezala.

2. 200.000,00 euroko gastua baimentzea, zeina 2024ko gastuen aurrekontuko "Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak, PE EGIF+ 21-27" izeneko 350001 35100 4819 231905 (PEP EE-23/000611-01 elementuarekin) partidaren kargura finantzatuko baita. Halaber, 275.000,00 euroko gastua baimentzea, 2025 eta 2026ko ekitaldietan xede berdinerako gaitzen diren gastuen aurrekontuen partiden kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Iruñean, 2024ko apirilaren 5ean.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.

I. ERANSKINA.–IRABAZI-ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA, MIGRATZAILEEI ETA ERREFUXIATUEI HARRERA ETA LAGUN EGITEKO PROIEKTUAK EGIN DITZATEN 2024-2026 URTEETAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea zer araubidetan emanen zaizkien dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024-2026 urteetan.

1.2. Horrela, bada, dirulaguntza hauen xedea da egoera oso ahulean dauden migratzaileen gizarte inklusioa lortzea, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte bazterketaren egoera larrietan, eta pertsonen inklusioa mugatzen duela.

Gizarte inklusioari esker, bost alderdi guztiz eta modu eraginkorrean asetzen dira: alderdi ekonomikoa eta lanari dagokiona; etxebizitzaren alderdia; alderdi pertsonala; harremanen alderdia eta alderdi soziala.1Are gehiago, gizarte inklusioari esker migratzaileek beren eskubide guztiak gauzatzen ahal dituzte, aukera berdintasunean eta gizarteko gainerako kideekiko inongo diskriminaziorik gabe. Inklusioaren ardatza da pertsonek "bizitza kidetua" izateko eta komunitate bateko kide izateko eskubidea bermatzea.

1.3. Urte anitzeko dirulaguntza denez, aurkeztuko diren harrera eta lagun egiteko proiektuak prozesu gisa sortu behar dira, eta epe labur, ertain zein luzerako helburuak izateaz gain, garapen faseak jaso beharko dituzte.

Proiektuak garatzean, harreraren alderdi sozial eta harremanen alderdia landu beharko dira bereziki. Horretarako, honako ikuspegi metodologiko hauek erabili beharko dira:

–Lagun egitea esku hartzeko metodologia gisa lantzea, inklusio prozesua errazteko. Hala, proiektua garatzeko ardatzetako bat izanen da.

–Talde laneko metodologian lan egitea, banakakoen garapena sustatzeko, pertsonen arteko harremanak zabaltzeko eta parte hartzea zein ahalduntzea bultzatzeko. Aintzat hartzekoa da harremanen sare sozial baten parte izateak, maiz, espazio eta aukera askotarako sarbidea ematen duela.

–Komunitatean lan egitea, eta, horretarako, kontuan hartzea komunitatea oso garrantzitsua dela migratzaileen harrera prozesuak sustatu eta garatzeko, eta migratzaileak berak ere ezinbestekoak direla komunitate bat osatzeko.

1.4. Aurkeztutako proiektuetan, kontuan hartu beharko da ezen, migratzaileei behar bezalako harrera eta lagun egitea eman ahal izateko, ezinbestekoa dela komunitateko herritar guztien antolakuntza indartzea eta kulturarteko parte-hartzea sustatzea, aniztasuna elementu positibotzat hartzea, baita bakoitzaren berezitasun sozial eta lurraldekoak aintzat hartzea ere. Horrez gain, gizarte harremanak maila guztietan bultzatu beharko dira, interes komuneko elementuak azpimarratuz, partekatutako kidetasun sentimendua sendotzeko. Gainera, horren guztiaren oinarri izanen dira pertsonen arteko harreman asertiboak eta positiboak.

1.5. Harrera eta lagun egitearren eskubideen ikuspegia, genero ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala barne hartzen dituen marko teoriko eta kontzeptual batetik abiatuta, jarraian daude aurreko puntuetan adierazitako termino batzuen definizioak:

Harrera2: "Eskualde batera iristen diren pertsonen beharrak estaltzeko eta horien aspirazioak aintzat hartzeko beharrezko elementuak eskaintzen dituen prozesua. Berekin dakar diziplina anitzeko esku-hartze sozial eta psikosozial bat garatzea, hartutako pertsona erabat gizarteratzera bideratua, eta baliabide eta tresna espezifikoak behar dituena, kulturarteko ikuspegi batetik sortuak, genero ikuspegidun metodologia bat aplikatuz, eta lurraldeko biztanle guztientzat dauden zerbitzuen egokitzapena barne hartzen duena".

Premiak3: Kontzeptu hau definitzeko, Maslowk (1943) deskribatutako beharren tipologia eta mailak dira gure erreferentzia. Maslowren piramideak honako maila hauek ditu osagai:

–Behar fisiologikoak: gorputzaren eta mantenuaren berezkoak.

–Segurtasun beharrak: bermatzen dutenak etengabe eta jazarpenetatik libre bizitzea (elementu klimatikoetatik, baina baita lanekoetatik eta abarretatik ere).

–Behar sozialak: banakoa gizarte jakin bateko kide izatearen sentipenarekin dute zerikusia (maitasuna, adiskidetasuna).

–Norberaren estimuko beharrak: hau da, gizarteko gainerako kideen balorazioa; horrek eragina du autoestimuan.

–Autoerrealizazio beharrak: behar mota abstraktu eta konplexuena dira, eta errealizazio pertsonal moral, espiritual, sortzaile edo beste motatakoekin du zerikusia, hau da, sakonki indibidualak eta subjektiboak diren beharrekin.

Gizarte inklusioa 4: prozesu honek bermatzen du pobrezia eta gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek behar dituzten aukerak eta baliabideak izanen dituztela bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzeko, bai eta bizi diren gizartean normaltzat jotzen den bizitza eta ongizate maila izanen dutela ere.

Lagun egitea 5: "Aldi baterako esku-hartze profesionaleko metodo bat da, haren intentsitatea aldatzen ahal da eta herritarrek arreta edo laguntza sozial pertsonalizatua jasotzeko eskubidea du oinarri. Metodo honek hobetzeko aukera edo kalteak murrizteko aukera eskaini behar die erabiltzaileei; horretarako, konfiantzazko harreman proaktiboa eraikitzen da eta beharren araberako helburuak izanen dituen gizarteratzerako ibilbide bat sortzen da erabiltzailearekin batera. Aukera hori pertsona bakoitzaren ahalmenak eta gaitasunak garatzera bideratu behar da, baita egoeraz jabetzera eta hori berrinterpretatzera ere, ondoren egoera hori aldatzeko. Erabiltzailea izan behar da bere bizi prozesuaren protagonista".

Talde lana 6: taldeekin egiten den esku-hartze sozialaren xedea da herritarren gaitasun sozialak berreskuratu eta indartzea, taldeko interakzioen bidez eta taldean jarduerak eginez; hala, pertsona bakoitzaren aberastasun pertsonala eta funtzionamendu soziala hobetzen dira. Izan ere, xedea da gizarte inklusiorako aukerak handitzeko beharrezko gaitasunak indartzea sozializaziorako oinarrizko egitura sozial baten bidez, taldearen bidez, hain zuzen ere.

Komunitatean lan egitea 7: komunitatean egiten den esku-hartze soziala da (banakakoak komunitatean zein taldeetan duen egoeraren ikuspegi globala du), bideratuta dago, banakakoaren, taldearen zein komunitatearen gaitasunak garatzera. Komunitatean lan egiteak komunitatearen beraren baliabideak sustatzen ditu, eta autolaguntza eta elkartasuna bultzatu, hala herritarren parte-hartze aktiboaren bidez, banakakoaren ikuspegia aintzat hartuta, nola taldeen elkarketa formal edo informalen bidez.

Sarean lan egitea 8: sarean lan egitea esku-hartze aukera bat da; egoera erreal bati erantzun eraginkor eta multidimentsionala ematen dio, zenbait diziplinatako profesionalak elkarlanean aritzen direlako. Hortaz, banakakoen zein haien komunitatearen ongizate pertsonala eta bizi-kalitatea hobetu egiten da.

Gizarte zaurgarritasuna 9: gizarte zaurgarritasuna baliabide materialen eskasiaren ondoriozko pobrezia egoera da, baina, horrez gain, bizi kalitatea hobetzeko eta ondasun nahiz zerbitzu batzuetarako sarbidea izateko antolakuntza eta gaitasun falta ere bada. Banakakoak ardatz bikoitz baten bidez gizarteratzen gara: lana eta bakoitzaren harremanen mundua (familiako zein komunitateko harremanak). Gizarte zaurgarritasun egoera lotuta dago lan-egoera prekario batekin, zaurgarritasun instituzionalarekin (tarteko erakundeei eta estatuaren babes ekintzei dagokienez) eta familiako, komunitateko eta gizarteko harremanen sarea ahultzearekin edo haustearekin.

Genero ikuspegia 10: errealitatearen analisia, kontuan hartzen dituena gizartean emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien rol eta eginkizun desberdinak, horiei ematen zaien balioa eta bien artean dauden erlazioak; horrek emakumeen kontrako diskriminazioa, desparekotasuna eta bazterketa identifikatu, ezbaian jarri eta baloratzea ahalbidetzen du, bai eta abiatu behar diren ekintzak ere, genero faktoreen gainean eragiteko eta genero ekitatea eraikitzen aurrera egiten lagunduko duten aldaketarako baldintzak sortzeko.

Intersekzionalitatea 11: zenbait desberdintasun ardatzen arteko elkarreraginaren ondorioz pertsonen posizio soziala deskribatzen duen ikuspegia da; hala, eskatzen du politika publikoari dagokionez, logika monofokala alde batera uztea eta desberdintasunei aurre egiteko modu konplexuagoak bilatzea. Desberdintasun ardatzen artean daude klase soziala, sexu eta genero aniztasuna eta jatorria, besteak beste.

Kulturartekotasuna 12: esparru geografiko, politiko eta sozial berean dauden jatorri eta kultura erreferentzia desberdineko pertsonen eta taldeen arteko komunikazio, truke eta aberasteko harreman konstruktiboa. Horretatik abiatuta, erreferentzia esparru komun berri bat eratzen ahal da, gizarte osoarentzat egiturazko aldaketak ekarriko dituena.

Kulturartekotasunaren printzipioak aitortzen du bizikidetzarako beharrezkoak diren oinarrizko zenbait baldintza daudela, oinarritzen direnak herritar guztien eskubide, betebehar eta aukerak parekatzean, lurraldeetan dauden desberdintasun eta diskriminazio egoerak gaindituz. Oinarrizko substratu horri esker, herritartasun inklusiboko eredu baterantz bideratutako identitate elementu banakako zein kolektiboak eratzen ahal dira.

Kulturartekotasuna ez da ulertu behar errealitatearen egoera zehatz gisa, baizik eta etengabe gizartea eratzera bideratzen den jarduketa printzipio gisa, herritar guztien ekarpen positiboa aitortzen duena, bizimodu, jokabide eta kognizio moduen aniztasunetik.

1.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak garatzeari buruzkoa:

2.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026).

3.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026).

4.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026). Laburpen exekutiboko glosarioa. Europar Batasunak emandako definizioen araberakoa.

5.–Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako sarea (2012). El acompañamiento como método de intervención en los procesos de inclusión. Nuevas reflexiones.

6.–Guía Metodológica de Teoría del trabajo social con grupos. UHUN.

7.–Rossell, T. (1994).

8.–De Andrés Abad, C. (2014) Kantabriako Unibertsitatea. El trabajo en red y su proyección en educación.

9.–Araujo González. R. "Vulnerabilidad y riesgo en salud: ¿dos conceptos concomitantes?" Novedades en Población aldizkaria, 11. lib., 21. zk.

10.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

11.–Tarrasako Udala (2019). "Guía para incorporar la interseccionalidad en las políticas locales".

12.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026).

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Deialdi honetan argitaratutako dirulaguntzak finantzatzeko gehieneko zenbatekoa 750.000 euro izanen da, betiere kreditu nahikoa eta egokia baldin badago, honako banaketa honi jarraikiz:

–200.000 euro, 2024ko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

–275.000 euro, 2025eko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

–275.000 euro, 2026ko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

Oinarri arautzaile hauetan jasotako laguntzak %40ko tasarekin kofinantza daitezke EGF + funtsaren baliabideekin, programaren "2.I.03 Migratzaileak gizarte entitateen bidez integratzea" ekintzaren bitartez.

Dirulaguntza 2024ko gastuen aurrekontuko "Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak, PE EGIF+ 21-27" izeneko 350001 35100 4819 231905 (PEP EE-23/000611-01 elementuarekin) partidaren kargura finantzatuko da. Halaber, 2025 eta 2026ko ekitaldietan xede berdinerako gaitzen diren gastuen aurrekontuen partiden kargura finantzatuko da.

2.2. Proiektu bakoitzak jasotzen ahal duen dirulaguntza gehienez ere 150.000 eurokoa izanen da, 2024-2026 urteetan erabili beharrekoa.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, aurretiaz zehaztutako mugarekin.

Onesten den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa edo bestelako tributu batzuk, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoak badira, eta, bestetik, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdian aurreikusitako xedeari eta mugei egokitzen ez zaizkien diru kopuruak.

Laguntzaren zuzeneko kostuak honako kostu hauek kontuan hartuta kalkulatzen dira: langileen zuzeneko kostuak, higiezinen alokairua eta erabilera-gastu arruntak, materialak eta hornidurak, bidaiak eta dietak eta zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Zuzeneko kostu horiek benetako kostuaren arabera zehaztu eta justifikatzen dira. 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 64. artikulua aplikatuz, finantza-gastuak ez dira kostu diruz lagungarriak.

Laguntzaren zeharkako kostuak kalkulatzeko, eta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 53.2 artikuluan ezarritakoa betez, zuzeneko kostu diruz lagungarrien %7ko tasa finkoa erabiltzen da (54.a artikulua).

2.4. Ez bada agortzen ekitaldi bakoitzerako aurrekontuko partidan urte anitzeko deialdi honetarako baimendutako zenbateko osoa, urte bakoitzean dagoen gerakina erabili ahal izanen da, betiere organo eskudunak baimenduta, ekitaldi berean tramitatutako harrera eta lagun egiteko urte bakarreko dirulaguntzen deialdietan, baldin eta horiek, oinarrietan hala ezarrita izanda, jaso badituzte diruz lagundu daitezkeen baina aurrekontuan kontsignaziorik gabe geratzeagatik diruz lagundu ez diren eskaerak.

2.5. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, dirulaguntza ematen ahalko zaie halakorik jaso ez duten entitateei, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, onetsitakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2027ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzea.

b) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bultzatu behar du.

c) Egin beharreko jarduerak doakoak izanen dira, eta koordainketarik gabekoak.

d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeetara egokituko dira, baita aplikatu beharreko bestelako arauetara ere.

Programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak ez dira diruz lagunduko baldin eta aplikatzen badituzte irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza eta/edo birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A.–Proiektuko jarduerak egikaritzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, higiezin horietan egiten diren jarduera guztien artean diruz lagundutako jarduera egiten den proportzioan.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Pertsonal-gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jarduerari lotutakoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Pertsonal-gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen joan-etorriei lotutako gastuak dira, jarduerak egiteari zuenean lotuta daudenenak, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan. (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen diren kasuetan.

B.–Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzan diruz lagundu daitezkeen zuzeneko kostuen %7 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamendu orokorreko gastuak (bestelako pertsonal-gastuak, lokalenak, bulego materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egin beharko dira.

5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko:

a) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.

b) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.

c) Ibilgetu materialean, ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioak, ez eta aplikazio informatikoen erosketa ere.

d) Amortizazioak.

e) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, eskersariak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

f) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

g) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Era berean, pertsona juridiko pribatuen taldeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan jasota izatea, helburu sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitatetarako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremua autonomia-erkidegoaz gaindikoa bada, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan. Ez da diruz lagunduko baldintza hau bete aurretik egindako jarduera.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean (3. oinarria) bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 40 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiri guztiak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Eskaera Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.

Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahal du urte anitzeko deialdi honetan. Halere, entitateek dirulaguntza eskatzen ahalko dute, deialdi honetan adierazitakoez bestelako proiektuetarako, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak kudeatzen dituen deialdian.

Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin egiten badute, ekintza gauzatzeko ardura bere gain hartzen duen entitateak aurkeztuko du eskaera, eta entitate horrek egin beharko ditu ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskaera orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/instantzia-orokorra-deskargatu

Behar bezala betetako eskaera ofizialarekin batera, agiri hauek ere aurkeztuko dira, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:

A.–Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki duela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.

c) Identifikazio fiskaleko txartela.

d) B modalitateko proiektuak aurkezten dituzten entitateek nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen harrera eta integraziorako programak kudeatzeko akreditazio ofiziala aurkeztu beharko dute.

e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

g) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

h) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

i) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).

j) Beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

k) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo zergaren menpe ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.

l) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera.

m) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri (

(https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak).

B.–Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko agiriak, hura baloratzeko:

a) Eskaera tekniko eta ekonomikoko ereduak, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webguneko Zerbitzuen Katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaera teknikoek ezin izanen dute 28 orrialde baino gehiago eduki (edo 14 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 28 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko. 28 orrialde horietan ez da kontuan hartuko 7.3.A atala, "Entitate eskatzaileari buruzko agiriak".

b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Agiri horiek guztiak memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A ataleko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada jazo. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuari dagokio (Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia). Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Ezin izanen da zuzendu baloratzeko aurkezten diren agiriak. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.

8.4. Eskaerak banan-banan eta zein bere aldetik baloratuko dira, 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.

8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte guztira, eta gutxienez 24 puntu II. eranskineko c atalean ("Proiektuaren koherentziaren azterketa") eta gutxienez 7,5 puntu, aldiz, e atalean ("Giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen azterketa").

8.6. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino esleituko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskaera berregiteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

8.7. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko c atalean ("Proiektuaren koherentziaren azterketa") puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen c.1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.8. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak ere adieraziko ditu.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzak ematea ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen mugaren ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/).

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Oro har, dirulaguntza hiru ordainketa aurreratutan emanen da, eta honela banatuta egonen da:

URTEA

AURRERATUKO DEN ZENBATEKOA

2024

2024rako emandako zenbatekoa

2025

2025erako emandako zenbatekoa

2026

2026rako emandako zenbatekoa

Aurretiaz ordaintzeko eskaeran, ekitaldi horretarako emandako zenbatekoaren %100 aurreratzeko eskatuko da. Eskaera onuradunak aurkeztu beharko du, emakidaren ebazpena eman eta hilabeteko epean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerari erantsi beharreko agiriekin batera, deialdi honen III. eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren xedeak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz –dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak–, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.

Aurrekoa gorabehera, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien artean, entitatearen ordezkariak sinatutako agiri independente bat ere agertzen ahalko da, non eskatuko baita aurretiaz ordaintzea 2024rako emandako dirulaguntzaren %60 gehienez ere, entitateak behar adina baliabide ez duela egiaztatu beharrik gabe, baldin eta emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada. Aurrerakin hori ere hilabeteko epean eskatu beharko da, dirulaguntzaren ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, eta, kasu guztietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoa beteko du. Aurrerakin hori irabazi-asmorik gabeko edozein entitateri edo horien federazio, konfederazio edo elkarteei baizik ez zaie emanen.

2025 eta 2026 urteetan, onuradunak ordainketa aurreratzeko eskaera aurkeztu beharko du dagokion urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte, eta urte horretarako emandako zenbatekoaren %100 eskatuko du. Onuradunak ordainketa aurreratzeko eskatzen ahalko du, entitatearen ordezkariak sinatuta, behar diren baliabideen falta frogatu behar izan gabe. Horretarako, eskatutako zenbatekoa dagokion urtean emandako zenbatekoaren %60 izanen da gehienez, eta zenbatekoa, osotara 15.000 euro izanen da. Edonola ere, ordainketa aurreratzeko eskaera Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izanen da, eta, beraz, irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazioek, konfederazioek eta elkarteek bakarrik eskatu ahal izanen dute.

10.2. Entitateei ordainketa aurreratu ez zaienean edo aurreratutakoa 2024rako, 2025erako eta 2026rako emandako zenbatekoaren %100 ez denean, emandako dirulaguntzaren ordaintzeko dagoen zenbatekoaren ebazpena 2024ko, 2025eko eta 2026ko abenduan eginen da hurrenez hurren, eta entitateek aurretiaz justifikatu beharko dute jarduera gauzatu dutela, 11. oinarrian adierazitakoari jarraikiz.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

11.2. Entitate onuradun guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte.

11.3. Urte bakoitzean emandako zenbatekoaren %100 aurreratuta jaso duten onuradunek honako egun hauek izanen dituzte justifikatzeko epemuga:

–2025eko otsailaren 10a: azken eguna justifikazio teknikoko tarteko lehen txostena eta 2024ko urtarrilaren 1a 2024ko abenduaren 31 bitarte eginiko gastuen txostena aurkezteko, 11.5 oinarrian adierazitako baldintzen araberako.

–2026ko otsailaren 10a: azken eguna justifikazio teknikoko tarteko bigarren txostena eta 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31 bitarte eginiko gastuen txostena aurkezteko, 11.5 oinarrian adierazitako baldintzen arabera.

–2027ko otsailaren 10a: azken eguna justifikazio teknikoko amaierako txostena eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31 bitarte eginiko gastuen txostena aurkezteko, 11.5 oinarrian adierazitako baldintzen arabera.

11.4. Ordainketa aurreraturik edo urte bakoitzerako emandako zenbatekoaren %100 jaso ez duten onuradunek honako egun hauek izanen dituzte justifikatzeko epemuga:

–2024ko azaroaren 1a: azken eguna justifikazio teknikoko tarteko lehen txostena eta 2024ko urtarrilaren 1etik (edo diruz lagundutako jarduera hasteko data, hori 2024ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi bazen) 2024ko urriaren 31 bitarte eginiko gastuen txostena aurkezteko, 11.5 oinarrian adierazitako baldintzen arabera.

–2025eko azaroaren 1a: azken eguna justifikazio teknikoko tarteko bigarren txostena eta 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31 bitarte eginiko gastuen txostena aurkezteko, 11.5 oinarrian adierazitako baldintzen arabera.

–2026ko azaroaren 1a: azken eguna justifikazio teknikoko tarteko hirugarren txostena eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31 bitarte eginiko gastuen txostena aurkezteko, 11.5 oinarrian adierazitako baldintzen arabera. Une horretan, 11.4 oinarri hau aplikatzekoa duten onuradunek txosten bat aurkeztu beharko dute, eta bertan eskatu konturako ordainketa bat egitea justifikatzeke dauden gastu arrunten eta pertsonal-gastuen zerrendari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoarekin, baldin eta horiek 3. oinarrian adierazitako baldintzen arabera gauzatutako jarduerei badagozkie. Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren xedeak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

–2027ko otsailaren 10a: azken eguna justifikazio teknikoko azken txostena eta eginiko gastuen txostena aurkezteko, 11.5 oinarrian adierazitako baldintzen arabera.

Halaber, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

11.5. Bitarteko edo amaierako justifikazioa, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu, dagokionaren arabera:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.

Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego. Bestela, tarteko txostentzat hartuko da.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita, batetik, justifikazio kontuan zer portzentaje egotzi zaien zeharkako gastuei, eta bestetik, jarduera gauzatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.

11.6. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.7. Instrukzio-organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.8. Diruz lagundutako zenbatekoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta amaierakoak, aurkeztea.

c) Datuak elektronikoki trukatzeko sistemen bidez informazioa emateko konpromisoa hartzea.

d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari atxikitako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako pertsonal-gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

e) Honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea, bai eta kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

f) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

g) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da. Halaber, Europar Batasunaren ikurra jarri beharko da, XI. eranskinean agertzen diren ezaugarri teknikoen araberakoa, inbertsio fisikoak eskatzen dituzten eragiketen betetze fisikoa hasi bezain laster edo erositako ekipoak instalatu bezain laster. Onuradunaren webgune ofizialean, halakorik badute, eta hedabide sozialetako beren kontuetan, eragiketaren deskribapen laburra jarri beharko dute, laguntzaren mailaren, helburuen eta emaitzen neurrikoa, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduko dute.

h) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

i) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

j) Laguntzaren itzulketa kostu errealetan oinarrituta egiten bada, kontabilitate-erregistro independenteak edo kontabilitate-kode egokiak eduki beharko dituzte eragiketarekin lotutako transakzio guztietarako.

k) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

l) X. eranskinean (EGIF+ programaren 1057/2021 Erregelamenduaren I. eranskina) agertzen diren gauzatze-adierazleak jakinarazi ahal izateko behar diren datuak ematea.

m) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

n) Justifikazio agiriak bost urtez gordetzeko konpromisoa hartzea, kudeaketa-agintaritzak onuradunari azken ordainketa egiten dion urteko abenduaren 31tik aurrera. Epe hori Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak jakinaraziko dio, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jakinarazi ondoren.

o) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala egin beharko dira, betiere urte bakoitzeko irailaren 1a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazio txosten partzialean edo amaierako txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

p) Konpromisoa hartuko dute kudeaketaren arloan eraginkorrak diren neurri proportzionalak aplikatzeko iruzurraren kontra: kalitate kontrola eta gardentasuna kontratazioaren arloan, gerta litezkeen interes-gatazken kontrola, faltsutzeen kontrola, etab.

q) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gainditu gabe. Jarduerek dirulaguntza honez gain beste finantzaketa iturri bat izan badute (entitatearen funtsak edo beste dirulaguntza edota baliabide batzuk), Migrazio Politiketako Zuzendaritza nagusiak emandako zenbatekoaren %50 azpikontratatzen ahalko da gehienez.

Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.

13.2. Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak IX. eranskineko baimen-eskaera aurkeztu beharko du. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.

13.3. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, entitate onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko agiriak eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

13.4. Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, salbu Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, 2024-2026 urteetan onetsitako deialdi honetatik datozenak: "Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarte inklusioaren arloko proiektuak egiteko".

14.2. Deialdi honetan adierazitako dirulaguntzak jasotzea bateraezina da irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuetarako jasotzen ahal dituzten urte bakarreko dirulaguntzekin. Salbuespena izanen da proiektuak desberdinak izatea. Instrukzio organoak atzematen badu bi deialdietara aurkeztutako proiektuak oso antzekoak direla, urte anitzeko deialdi honetan aurkeztutako eskaera baztertu eginen da.

14.3. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Ez-betetzeak.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Ez bada betetzen Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen VI. eranskinean araututako gardentasun betebeharrei dagokien informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen da dirulaguntza jaso, ezta aurrerakinak ere. Halaber, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu entitateak, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluak xedatutakoaren arabera.

15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko agiriak aurkeztu arte.

15.4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio-errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak ematen dituen ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariri zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena.

Interesdunek Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere; horretarako, migraciones.acogida@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidali beharko du, eta gaian "datuen babesa" idatzi. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

Hala ere, Europar Batasunaren funtsen kargura finantzatutako dirulaguntzak kasu bakoitzean aplikatzekoak diren Europar Batasuneko arauek zuzenduko dituzte, bai eta horiek garatzeko edo haien transposizioa egiteko arau nazionalek ere, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 6.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

II. ERANSKINA.–BALORAZIO-IRIZPIDEAK
(100 PUNTU GEHIENEZ)

BALORAZIO IRIZPIDEAK

100 PUNTU GEHIENEZ

a. Bidezkotasun instituzionala

(12 puntu gehienez)

a.1

Generoa

(5 puntu gehienez)

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen portzentajea

%50etik gorakoa

1 puntu

%20 eta %50 artean

0,50 puntu

Kontratatutako emakumeen portzentajea

50etik gorakoa

1 puntu

%20 eta %50 artean

0,50 puntu

Gizon boluntarioen portzentajea

%50etik gorakoa

1 puntu

%20 eta %50 artean

0,50 puntu

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat du (berdintasun plana edukitzera legez behartuta ez dauden entitateentzat soilik)

1 puntu

Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko protokolo bat du (berdintasun plana edukitzera legez behartuta ez dauden entitateentzat soilik, eta berdintasun plan horrek protokolo hau izan behar du)

1 puntu

a.2

Migratzaileei harrera eta lagun egiteko proiektuetan izandako lan-esperientzia

(5 puntu gehienez)

Azken 5 urteotan migratzaileei harrera edo lagun egiteko proiektuak

1 puntu, proiektu bakoitzeko

5 puntu gehienez

a.3

Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea

(2 puntu gehienez)

Boluntariotza plana izatea

2 puntu

Lan-ildo iraunkor bat garatzea

1 puntu gehienez

b.

Proiektuaren lurralde-eremua.

(6 puntu gehienez)

b.1

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua:

(4 puntu gehienez)

Iruñean/Iruñerrian eta Iruñetik/Iruñerritik kanpoko herri batean edo gehiagotan egiten bada

4 puntu

Iruñetik/Iruñerritik kanpoko herri batean edo gehiagotan egiten bada

3 puntu

Iruñean/Iruñerrian egiten bada

1 puntu

b.2

Esku-hartzearen xedeko udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen portzentajea:

(2 puntu gehienez)

%15etik gorakoa

2 puntu

%10etik %15era artekoa

1 puntu

%10etik beherakoa

0,50 puntu

c.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(48 puntu gehienez)

c.1

Proiektuaren oinarriak: azaldu zehatz-mehatz gizartearen zein beharrizan eta errealitateri erantzuten dien proiektuak, nori zuzenduta dagoen, zer lortu nahi duen eta nola gauzatuko den.

(8 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

8 puntu gehienez

Oso koherentea

6 puntu gehienez

Nahiko koherentea

4 puntu gehienez

Ez oso koherentea

1 puntu gehienez

c.2

Parte-hartzaileak proiektuan sar daitezen erabilitako prozedura:

(2 puntu gehienez)

Baliabide publikoen bidez bakarrik

2 puntu

Baliabide publikoen bidez gehienbat

1 puntu

c.3

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila

(5 puntu gehienez)

Oso egokia

5 puntu gehienez

Nahiko egokia

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c.4

Metodologia

(15 puntu gehienez)

c.4.1

Lagun egitea esku hartzeko metodologiaren ardatz gisa lantzea: metodologiaren garapen eta koherentzia maila

5 puntu gehienez

Oso handia

5 puntu gehienez

Nahiko egokia

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c.4.2.

Talde lana esku hartzeko metodologiaren ardatz gisa lantzea: metodologiaren garapen eta koherentzia maila

5 puntu gehienez

Oso handia

5 puntu gehienez

Nahiko egokia

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c.4.3

Komunitatean lan egitea harreraren alderdi sozial eta harremanen alderdia lantzeko ardatz nagusi gisa: metodologiaren garapen eta koherentzia maila

5 puntu gehienez

Oso handia

5 puntu gehienez

Nahiko egokia

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c.5

Esku-hartze prozesuaren faseak proiektua gauzatu bitartean: faseen eta jardueren deskribapena, koherentzia eta kronograma

(6 puntu gehienez)

Egokitasuna eta koherentzia

3 puntu gehienez

Deskribapen-maila eta xehetasuna

3 puntu gehienez

c.6

Jardueren zabalkunde plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila

(1 puntu gehienez)

Oso handia

1 puntu gehienez

Nahiko egokia

0,5 puntu gehienez

c.7

Helburuen, faseen, jardueren eta metodologiaren arteko koherentzia maila

(5 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

5 puntu gehienez

Oso koherentea

4 puntu gehienez

Nahiko koherentea

3 puntu gehienez

Ez oso koherentea

1 puntu gehienez

c.8

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

3 puntu gehienez

Nahiko egokia

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c.9

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

3 puntu gehienez

Nahiko egokia

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

d.

Ebaluazio-sistemaren egokitasun- eta kalitate-maila: lortutako emaitzak ebaluatzeko prozesua eta haien ebaluazioa, jarraipen-prozesua, adierazleak eta egiaztapen-iturriak.

(9 puntu gehienez)

d.1

Lortutako emaitzak ebaluatzeko prozesua eta haien ebaluazioa

(5 puntu gehienez)

Ebaluaziorako metodologiak eta tresnak: egokitasuna eta zehaztapen-maila

2 puntu gehienez

Ebaluatu beharreko alderdiak: egokitasuna eta zehaztapen-maila

3 puntu gehienez

d.2

Proiektuaren garapenaren jarraipena egiteko prozesua:

(1 puntu gehienez)

Egokitasuna eta zehaztapen-maila

1 puntu gehienez

d.3

Adierazleak:

(2 puntu gehienez)

Egokitasuna eta zehaztapen-maila

2 puntu gehienez

d.4

Egiaztapen iturriak:

(1 puntu gehienez)

Egokitasuna eta zehaztapen-maila

1 puntu gehienez

e.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(15 puntu gehienez)

e.1

Giza baliabideen egokitasuna (entitateko langile kontratatuak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak:

(5 puntu gehienez)

Oso egokia

5 puntu gehienez

Egokia

3 puntu gehienez

e.2

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu gehienez)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

2 puntu gehienez

e.3

Baliabide teknikoak:

(1 puntu gehienez)

Proiekturako egokitasuna

1 puntu gehienez

e.4

Baliabide ekonomikoak:

(7 puntu gehienez)

Aurrekontuaren egokitasuna proiektuarekiko

4 puntu gehienez

Bat etortzea eta argiak izatea eskaera teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutakoa (Excel dokumentua).

3 puntu gehienez

f.

Sarean lan egitea eta beste entitate eta baliabide batzuekin koordinatzea, aurkeztutako proiektua garatzeko

(4 puntu gehienez)

f.1

Sarean lan egitea: sarearen helburuak, lan-metodologia eta ezaugarriak zehaztea.

3 puntu gehienez

f.2

Kanpoko eragileekiko koordinazioa.

1 puntu gehienez

g.

Proiektua zenbateraino osatzen den jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin

(2 puntu gehienez)

Oso egokia

2 puntu gehienez

Nahiko egokia

1 puntu gehienez

h.

Proiektuaren berrikuntza maila: atzemandako behar berriei heltzea. Artatu gabeko gizataldeak. Metodologia berriak garatzea. Premiei erantzun berritzaileak ematea.

(4 puntu gehienez)

Oso egokia

4 puntu gehienez

Nahiko egokia

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

III. ERANSKINA.–DIRUA AURRERATZEKO ESKAERA

Izen-deiturak: ………………………......………………………………… NANa/AIZa: ................................

Honen legezko ordezkaria: ..........................................................., IFKa: ................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ..........................................................................................

Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: ......................................................................................

ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DU:

Ordezkatzen dudan entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua aldi batez finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.

Aurrekoaren frogagarri, honako hauek egiaztatzeko agiriak eransten dira:

–Elkartearen kontu korronteen eta entitateak egun dituen saldoen zerrenda (aurkeztu bankuko ziurtagiria).

–Elkarteak hurrengo 6 hilabeteetan gaurtik hasita izanen dituen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.

Hori dela eta, honako hau ESKATZEN DUT:

Aldez aurretik ordaintzeko dirulaguntzaren xedeko proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, 2024. / 2025. / 2026. urterako (aukeratu zer urtetarako eskatzen den ordainketa aurreratua eta ezabatu besteak), Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IV. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZEI BURUZKO AZAROAREN 9KO 11/2005 FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ………......………………………………………………… NANa/AIZa: ................................

Honen legezko ordezkaria: .........................................................., IFKa: .................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .............................................................................................

Nire erantzukizunpean adierazten dut ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela sartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko xedatutako debekuetan.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

V. ERANSKINA.–SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: …………………………………………………………. NANa/AIZa: ................................

Honen legezko ordezkaria: .........................................................., IFKa: .................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .............................................................................................

ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitate eskatzailea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

VI. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRA

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa).

Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena (PDFa).

Karguen ordainsariei buruzko adierazpena (PDFa).

VII. ERANSKINA.–BAIMENA

ZERGA DATUEN KONTSULTA

Izen-deiturak: …………………………………………………………… NANa/AIZa: ................................

Honen legezko ordezkaria: .........................................................., IFKa: .................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .............................................................................................

BAIMENA EMATEN DIOT Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak egunean dituela tributu-betebeharrak (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikulua). Egiaztapen-lan horiek egiten ahalko ditu dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzen ari den edozein unetan eta gauzatzen ari den aldi osoan. Laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzat dira, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024-2026 urteetan.

EZ DIOT BAIMENIK EMATEN Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari egiaztatzeko ordezkatzen dudan entitateak egunean dituela tributu-betebeharrak, ez dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzen ari den edozein unetan ez eta gauzatzen ari den aldi osoan ere (laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzat dira, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024-2026 urteetan). Horrenbestez, hori guztia justifikatzeko agiriak aurkezten ditut.

GIZARTE SEGURANTZAKO DATUEN KONTSULTA:

Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanda, honela, eta hala bada berak aurkeztu beharko ditu datu horiek eskaera izapidetu ahal izateko.

Nik, .................................................................................................................................. jaunak/andreak (NANa/AIZa: .........................), ...................................................... entitatearen legezko ordezkaria naizen aldetik (entitatearen IFZa: ....................................), ez dut onartzen eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak kontsulta ditzaten.

Data eta sinadura

VIII. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: …………………………………………………………… NANa/AIZa: ................................

Honen legezko ordezkaria: .........................................................., IFKa: .................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .............................................................................................

Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):

Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

  • ..........................................................................
  • ..........................................................................
  • ..........................................................................

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira ………………. euro esleitu zaizkio; hori frogatzen duten agiriak aurkezten ditu.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

  • ..........................................................................
  • ..........................................................................
  • ..........................................................................

Entitateak ez du eskatu deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntzarik: irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024an.

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IX. ERANSKINA.–BAIMEN-ESKAERA, DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK EGITEKO, LOTURA DUTEN PERTSONAK/ENTITATEAK AZPIKONTRATATZEKO

ESPEDIENTEA: ......................................................................................................................................

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAREN/EKINTZAREN IZENA:

.................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................

Izen-deiturak: …………………………………………………………… NANa/AIZa: ................................

Honen legezko ordezkaria: .........................................................., IFKa: ................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .............................................................................................

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua aplikatuz, honako hau ESKATZEN DIOT dirulaguntza emateko eskumena duen organoari:

BAIMENA, AZPIKONTRATAZIOA EGITEKO lotutako pertsona/entitate honekin:

PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA

IFZa/IFKa

LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera*.

AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA.

BAIMEN-ESKAERAREN XEDE DEN AZPIKONTRATAZIOAREN ZENBATEKOA

Halaber, HITZEMATEN DU kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egiteko.

Data eta sinadura

* Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:

a. Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak.

b. Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.

c. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaide izatea.

d. Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

e. Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.

f. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

g. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.

X. ERANSKINA.–EGIF+ KAPITULUAREN ADIERAZLE KOMUNAK, BABES OROKORRARI BURUZKOAK, KUDEAKETA PARTEKATUKO ARAUBIDEAN

Datu pertsonalak generoaren arabera banakaturik eman beharko dira («gizonezkoa», «emakumezkoa» edo «ez binarioa» (1)).

Emaitza jakin batzuk posible ez badira, emaitzen adierazle horiei dagozkien datuak ez dira ez bildu ez jakinarazi beharko.

Bidezko denean, zilegi izanen da gauzatzearen adierazle komunak jakinaraztea eragiketaren hartzaile den taldearen arabera.

1. Gauzatzearen adierazle komunak, pertsonei zuzendutako eragiketei buruzkoak

1.1. Hauek dira gauzatzearen adierazle komunak, parte-hartzaileei buruzkoak:

  • Langabeak, luzarokoak barne (*1),
  • Luzaroko langabeak (*1),
  • Jardunean ez daudenak (*1),
  • Landunak, norberaren kontura ari direnak barne (*1),
  • 18 urtetik beherako haurren kopurua (*1),
  • 18 eta 29 urte bitarteko gazteen kopurua (*1),
  • 55 urteko edo hortik gorako parte-hartzaileen kopurua (*1),
  • Gehienez ere bigarren hezkuntzako lehen zikloa (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua –HNSN– 0-2) duten pertsonak (*1),
  • Bigarren hezkuntzako bigarren zikloa (HNSN 3) edo ondorengoko hezkuntza maila (HNSN 4) duten pertsonak (*1),
  • Goi mailako edo hirugarren mailako ikasketak (HNSN 5-8) dituzten pertsonak (*1),
  • Parte-hartzaile kopurua guztira (2).

Datuak erregistroetatik hartzen badira, edo iturri baliokideetatik, Europar Batasuneko estatuek definizio nazionalak erabiltzen ahalko dituzte.

1.2. Gauzatzearen beste adierazle komun batzuk, parte-hartzaileei buruzkoak:

  • Desgaitasuna duten parte-hartzaileak (*2),
  • Hirugarren herrialdeetako nazionalitatea dutenak (*1),
  • Atzerritar jatorria duten parte-hartzaileak (*1),
  • Gutxiengoen parte diren parte-hartzaileak (barne direla komunitate baztertuak, hala nola erromaniak) (*2),
  • Etxerik ez duten pertsonak edo etxebizitza arloko bazterkeriak ukitutakoak (*1),
  • landa eremuetako parte-hartzaileak (*1).

Datu bilketa egitea beharrezkoa da soil-soilik bidezkoa eta egokia bada.

1.2 puntuan aipatzen diren adierazleen balioak zehazteko, zilegi izanen da onuradunak egindako estimazio funtsatuak hartzea oinarri.

1.2 puntuan aipatzen diren adierazleetarako, Europar Batasuneko estatuek definizio nazionalak erabiltzen ahalko dituzte, adierazle hauetarako izan ezik: «hirugarren herrialdeetako nazionalitatea dutenak» eta «landa eremuetako parte-hartzaileak».

2. Berehalako emaitzen adierazle komunak, parte-hartzaileei buruzkoak

Hauek dira berehalako emaitzen adierazle komunak, parte-hartzaileei buruzkoak:

  • Parte hartu ostean lana bilatzen duten parte-hartzaileak (*1),
  • Parte hartu ostean hezkuntza edo prestakuntza sistemara sartu diren parte-hartzaileak (*1),
  • Parte hartu ostean kualifikazio bat lortu duten parte-hartzaileak (*1),
  • Parte hartu ostean enplegua –norberaren konturakoa barne– duten parte-hartzaileak (*1).

Datuak erregistroetatik hartzen badira, edo iturri baliokideetatik, Europar Batasuneko estatuek definizio nazionalak erabiltzen ahalko dituzte.

3. Epe luzerako emaitzen adierazle komunak, parte-hartzaileei buruzkoak

Hauek dira epe luzerako emaitzen adierazle komunak, parte-hartzaileei buruzkoak:

  • Parte hartu eta sei hilabetera enplegua –norberaren konturakoa barne– lortu duten parte-hartzaileak (*1),
  • Parte hartu eta sei hilabetera lan merkatuan zuten egoera hobetu duten parte-hartzaileak (*1).

Datuak erregistroetatik hartzen badira, edo iturri baliokideetatik, Europar Batasuneko estatuek definizio nazionalak erabiltzen ahalko dituzte.

Epe luzerako emaitzen adierazle komunak 2026ko urtarrilaren 31n jakinarazi beharko dira beranduenez, bat etorriz 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 42. artikuluko 1. atalarekin eta erregelamendu horren 43. artikuluak aipatzen duen errendimenduari buruzko amaierako txostenarekin.

Gutxieneko baldintza da epe luzerako emaitzen adierazle komunak parte-hartzaileen lagin adierazgarri batean oinarritzea, 4. artikuluko 1. ataleko a) letratik k) letrara bitarte ezarritako helburu espezifikoetan. Laginaren barne baliozkotasuna bermatu beharko da, datuak helburu espezifikoaren mailan orokortu ahal izan daitezen.

(1) Zuzenbide nazionalaren arabera.

(*1) Emandako datuak datu pertsonalak dira, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluko 1. atalaren arabera.

(2) Adierazle hau automatikoki kalkulatu behar da lan egoerari buruzko gauzatzearen adierazle komunak oinarri hartuta.

(*2) Emandako datuak datu pertsonalen barneko kategoria berezi batean daude, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera.

XI. ERANSKINA

1. Ikurrak gailenduta agertu beharko du eragiketa baten aplikazioaren berri emateko eta publikoari eta parte-hartzaileei zuzendutako material guztietan, hala nola inprimatutako produktuetan edo produktu digitaletan, webguneetan eta horien mugikorrerako bertsioetan.

2. "Europar Batasunak finantzatua" edo "Europar Batasunak kofinantzatua" adierazpena laburtu gabe idatziko da, ikurraren ondoan.

3. Ikurrarekin batera erabili behar den letra tipoa honako hauetako edozein izan daiteke: Arial, Auto, Calibri, Garamond, Trebuchet, Tahoma, Verdana edo Ubuntu. Ezin dira erabili letra etzana, azpimarra edo gailentzeko beste edozein efektu.

4. Ikurrarekin batera jarri beharreko testuaren kokalekuak ez dio inola ere eragin behar ikurrari.

5. Ikurraren tamainaren araberakoa izanen da erabiliko diren karaktereen tamaina.

6. Karaktereen kolorea Reflex Blue, beltza edo zuria izanen da, hondoaren arabera.

7. Ikurra ez da ez aldatuko ez beste elementu grafiko edo testuren batekin konbinatuko. Ikurrarekin batera beste logotipo batzuk paratzen badira, ikurrak eta logotipo handienak tamaina berbera izanen dute, altueran edo zabaleran. Ikurraz gain, ez da beste inolako ikus-identitate edo logotipo erabiliko Batasunaren laguntza nabarmentzeko.

8. Hainbat eragiketa toki berean egin behar direnean, egon horiek finantzaketa tresna berberak edo desberdinek finantzatuta, edo eragiketa bererako finantzaketa osagarria ematen denean beranduago, plaka edo kartel bat paratuko da gutxienez.

Erabili beharreko ikus baliabideak (logotipoak) eta ikurra erabiltzeko eskuliburuak honako esteka honetan deskargatu daitezke:

https://www.navarra.es/es/web/programas-europeos/fse-2021-2027/comunicaci%C3%B3n

Iragarkiaren kodea: F2405715