97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

17E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Legardako Udal Plan Orokorraren aldaketa behin betiko onesten duena, Legardako 1. poligonoko 1. partzelan eta 10. partzelaren zati batean, lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa aldatzeko, Arturo Ferrez Azcáratek sustatuta.

Legardako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa eremuko nekazaritzako erabilera tradizionaletara egokitzea.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 579E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen-txosten estrategikoa egin zen, Basongaiz baserrian Legardako Udal Plan Orokorra aldatzearen aldekoa, Arturo Ferrez Azcárate jaunak sustatua, ingurumen-ondorio esanguratsurik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2023ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Legardako Udal Plan Orokorraren aldaketa, Legardako 1. poligonoko 1. partzelan eta 10. partzelaren zati batean, lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa aldatzeko, Arturo Ferrez Azcáratek sustatuta.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Legardako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2406030