97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1457/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako 1. mailako ofizialen eta ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 854/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean mantentze-lanetako 1. mailako ofizialen eta ofizialen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 1562/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 12an.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 9an emandako 97/2024 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako 1. mailako ofizialen eta ofizialen 5 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiatzaileei jakinaraztea 2024ko maiatzaren 15a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. Lekualdatze-lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 5 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

LEKUALDATZEAREN EREMUA

DEPARTAMENTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

KARGAK MANEIATZEA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

VIDONDO OJER, DIEGO

0065467

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

ESNAOLA ALEGRÍA, MIKEL

0062171

OSASUN MENTALA

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

BELOQUI ELIZALDE, IGOR

0039022

IRUÑA-HEZITZAILEEN ESKOLA IB

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

REBOLÉ VILLAMAYOR, RICARDO

0038952

IRUÑA-MENDILLORRI BHI

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

IZCUE CÍA, IÑAKI

0038974

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

OLÓRIZ SATRÚSTEGUI, JON

0038973

TAFALLA-IBP

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

BELTRÁN MARCHITE, ALBERTO

0039029

LIZARRA-IBP

HEZKUNTZA DEP.

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

Bai

Bai

Bai

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

LEKUALDATZEAREN EREMUA

DEPARTAMENTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

KARGAK MANEIATZEA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

0038992

CORELLA-ALHAMA BHI

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

0038969

MARTZILLA-MARQUES DE VILLENA BHI

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

0039027

TUTERA-ETI IBP

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

0038949

TUTERA-BENJAMÍN DE TUDELA BHI

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

0038950

TUTERA-VALLE DEL EBRO BHI

HEZKUNTZA DEP.

FUNTZIONARIOA

Bai

Bai

Bai

Iragarkiaren kodea: F2406500