97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

181/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita irailaren 27ko 285/2023 Ebazpenaren bidez iragarritako lekualdatze-lehiaketa arrunta, Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzekoa.

Kontuan harturik Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 524. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa (lege hori abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez eta abenduaren 28ko 4/2018 Lege Organikoaren bidez aldatu zen); Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43. artikuluan, hurrengoetan eta xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoa; eta Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duen irailaren 27ko 285/2023 Ebazpenaren bederatzigarren oinarria (urriaren 13ko BOEn argitaratua), Justizia Zuzendaritza Nagusi honek xedatu du:

Lehenbizikoa.–Behin betiko ebaztea irailaren 27ko 285/2023 Ebazpenaren bidez iragarritako lekualdatze-lehiaketa, Justiziako Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzekoa, eranskinean jasotzen denaren arabera.

Bigarrena.–Justizia Ministerioaren webgunean adierazten diren funtzionarioak kudeaketa, izapidetze eta laguntzako kidegoetako 2023ko lekualdatze-lehiaketa arruntetik bazter uztea (https://www.mjusticia.gob.es/es/ciudadania/empleo-publico/concursos-traslados/concurso-traslados-gestion-tramitacion-auxilio-2023). Webgune horretan adieraztea lehiaketaren behin betiko ebazpenean kontuan hartu diren lehentasunak.

Hirugarrena.–Adieraztea ezen lehiaketa honetan parte hartu baina destinoa lortu ez duten parte-hartzaileen eskaerak iraungita daudela; beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze-lehiaketetan.

Laugarrena.–Bete gabe uztea lehiaketa honen bidez esleitu ez diren lanpostuak, eta adieraztea funtzionario berriek beteko dituztela, salbu zerbitzuaren beharrengatik amortizatu nahi badira. Lehiaketa arruntetan lanpostu huts gisa ere iragar daitezke, baldin hautapen prozesuen deialdirik egiten ez bada edo dagokion lan publikoaren eskaintzan erabakitzen bada ez dela beharrezkoa bete gabe dauden lanpostu guztiak sartzea.

Bosgarrena.–Jardunean edo zerbitzu berezietan dauden eta lehiaketa honetan aipatzen diren kidego edo eskaletara itzultzen ez diren funtzionarioek –hemen ez dira sartuko behin-behinekoz itzuli direnak– ondoren ematen diren egunetan utzi beharko dute oraingo lanpostua: Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoaren kasuan, 2024ko maiatzaren 17an, ostiralean; Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoen kasuan, 2024ko maiatzaren 21ean, asteartean.

Lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari diren funtzionarioek ez dute zertan joan jatorrizko lanpostua erreserbatuta duten organo judizialera kargu-uztea formalizatzeko, eta zerbitzuak ematen ari diren organoan egiten ahal dute. Horretarako, jatorrizko autonomia erkidegoaren Kudeatzailetzak edo organo eskudunak agiriak helaraziko dizkio lehiatzailea zerbitzu-eginkizuna egiten ari den autonomia erkidegoaren organoari. Langile horiek hartu beharreko lanpostuaz jabetzeko epea zenbatzeko, kontuan hartu da funtzionarioa zer udalerritan ari den egiazki zerbitzu-eginkizunetan (eta ez erreserbatutakoa non duen), bai eta zer udalerritan lortu duen lanpostua lehiaketan.

Seigarrena.–Lehiaketa bidez lortutako lanpostu berriaz jabetzeko epea, aurreko puntuan aipatu diren funtzionarioentzat, oraingo lanpostua utzi eta hurrengo hiru egun baliodunekoa izanen da, funtzionarioak bere herria aldatu beharrik ez badu; zortzi egun baliodunekoa, autonomia erkidego bereko beste herri batera joan behar duenean; eta hogei egun baliodunekoa beste autonomia erkidego batera joan behar duenean; Kanarietako eta Balearretako autonomia erkidegoen eta Ceutako eta Melillako hirien kasuan, epea hilabetekoa izanen da, bai uharteetako edo hiri horietako lanpostua abiaburukoa denean, bai helmugakoa denean. Lanpostutik kentzeko eta lanpostuaz jabetzeko epeak hasiko dira zenbatzen interesdunei emandako baimenak edo lizentziak (oporretakoak barne) amaitzean. Izan ere, langile horiek lanpostura itzultzen diren egunean bertan eginen da kargu-uztea, eta orduan hasiko da zenbatzen dagokion lanpostuaz jabetzeko epea. Lanpostuaz jabetu ondoren, lanpostuaz jabetzeko epea zerbitzu aktibotzat joko da ondorio guztietarako. Jabetza hartzeko epeari dagozkion lansariak lehiaketan lortutako lanpostuaren arabera ordainduko ditu administrazio eskudunak.

Zazpigarrena.–Baldin ebazpenak berekin badakar jarduneko zerbitzura itzultzea Justizia Administraziora, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletan, jatorri izanik borondatezko eszedentziako egoera administratiboa (ahaideak zaintzeagatik, sektore publikoan zerbitzuak emateagatik, interes partikularrengatik edo familia elkartzeagatik) edo eginkizunak etetea, puntu honetan sartzen direla behin-behinekoz atxikitako funtzionarioak, jabetza hartzeko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, eta ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatuko da. Jabetza hartzeko epe hori ez da ordainduko.

Lehiaketa honen bidez itzultzen diren funtzionarioak itzultzen diren kidego edo eskala horretan behin-behinekoz atxikita badaude, edo Justizia Administrazioko beste kidego edo eskala batean jardunean badaude eta Justizia Administrazioarekiko zerbitzu harremana eten nahi ez badute, aski izanen dute hogei egun balioduneko epean kidego edo eskala berrian jabetza hartzea, eta ulertuko da itzultzen direneko lanpostu berriaz jabetzen diren egunaren bezperan utzi dutela lehengo destinoa. Horretarako, jabetza hartzeko tarte bat beharrezkoa denez, dagokion autonomia erkidegoaren organo eskudunari edo oraingo destinoari dagokion Lurraldeko Justizia Kudeatzailetzari bi egun balioduneko baimen ordaindua eskatzen ahalko diote herriz aldatu beharra badago, salbu Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara joan beharra daukaten horietan, kasu horretan gehienez ere hiru egun baliodunekoa izanen baita baimena. Edozein kasutan, jabetza hartzeko epearen barrenean hartu behar da baimena. Destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da.

Autonomia erkidego eskudunak, edo egoki den Lurralde Kudeatzailetzak, eszedentzia ofizioz emanen du jatorrizko kidegoan edo eskalan baldin eszedentzia Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego edo eskala batean gertatzen bada; kasu horretan ulertuko da beren postua utzi dutela Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletan lanpostua hartu aurreko egunean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Gaur egun esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzearen ondorioz utziko dute lanpostua.

Zortzigarrena.–Zerbitzura itzultzen den funtzionario batek, hain zuzen zazpigarren puntuan adierazten direnetako batek, maiatzaren 17a edo 21a baino lehen hartzen badu jabetza eta bere lanpostuari dagokion organo judizialean destinoa baldin badu lehiaketan lanpostua lortzeagatik lekualdatu beharra duen jarduneko funtzionario batek, zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionario batek edo behin-behinekoz atxikitako beste funtzionario batek, lanpostua uztean ez zaio jarraituko bosgarren puntuko hurrenkerari, eta honako modu honetan jardun beharko da:

a) Itzultzen den funtzionarioak jabetza hartuko du.

b) Jarduneko funtzionarioak, zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioak edo behin-behinekoz atxikitakoak bere lanpostua utziko du itzultzen denak jabetza hartzen duen egun berean. Lehenarentzat, orduantxe hasiko da jabetza hartzeko epea (seigarren puntuan adierazitakoa).

c) Bere lanpostua b) atalaren arabera utzi duen funtzionarioak lanpostua oraindik utzi ez duen funtzionario batek okupatzen duen organo judizial batean hartzen badu jabetza, a) eta b) puntuetan bezala jokatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Jardunean, zerbitzu berezietan edo ahaideak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioak lanpostuaz jabetzen direnean, eta oraindik ez badute lanpostua utzi, hala badagokio, edo ez badira lanpostuaz jabetu lanera itzuli behar duten edo behin-behinean atxikita dauden beste funtzionario batzuk, honela jokatu beharko da:

d) Jarduneko funtzionarioak edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioak jabetza hartuko du.

e) Itzuli behar duen funtzionarioak edo behin-behinekoz atxikitakoak bere lanpostua utziko du, hala badagokio, edo lanpostuaren jabetza hartuko du jarduneko funtzionarioak edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoenak jabetza hartzen duen egun berean. Lehenarentzat, orduantxe hasiko da jabetza hartzeko epea (zazpigarren puntuan adierazitakoa).

f) Baldin eta e) ataleko funtzionarioak, lanera itzuli direnak edo behin-behinean atxikita daudenak, kargugabetuta daudenak, hala dagokionean, edo lanpostuaz jabetzea erabakitzen dutenak, oraindik kargua utzi ez duen beste batek okupatzen duen organo judizial batean lanpostuaz jabetzen badira, d) eta e) puntuetan bezala jokatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

ERAKUNDEA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

LEHIAKETA

GE-TR-AU 23 LEHIAKETA

UNITATEA

NAFARROA

KIDEGOA

KUDEAKETA P. ETA A.

ESLEIPENEN ZERRENDA

Esleitutako destinoa.

IFZa

DEITURAK ETA IZENA

ORDENA ZK.

LANPOSTUA

PUNTUAZIOA

ORG. JUD. JATORRIA

JATORRIKO HERRIA

JATORRIKO PROBINTZIA

KIDEGOA

NAFARROA

3101646015000

ANTSOAINGO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

JABATO JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER

10180

KUDEAKETA P. ETA A.

46,51667

LEHEN AUZIALDIKO 9. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120104200001

GOBERNU IDAZKARITZA. IRUÑA

ESTEVE ORIOLA, MANUEL

214

KUDEAKETA P. ETA A.

39,13333

JAKINARAZPEN ETA ENBARGOEN ZERBITZU OROKORRA

TOLEDO

TOLEDO

KUDEAKETA P. ETA A.

GARCIA LOSA, ANA MARIA

214

KUDEAKETA P. ETA A.

22,13889

SONSECAKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

SONSECA

TOLEDO

KUDEAKETA P. ETA A.

3120151000001

ZIGOR ARLOKO 1. EPAITEGIA. IRUÑA

BALTANAS ORTIZ, PAULA

6140

KUDEAKETA P. ETA A.

4,35556

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120144000001

LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA. IRUÑA

DELGADO LOPEZ, DIEGO

6866

KUDEAKETA P. ETA A.

23,87222

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

ORTIZ CENOZ, ROBERTO

6866

KUDEAKETA P. ETA A.

13,65000

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120104160000

DEKANOTZAKO BULEGOA. IRUÑA

RODRIGUEZ PIÑAN, VIOLETA

9577

KUDEAKETA P. ETA A.

10,02222

ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120142000007

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA. IRUÑA

IRIBARREN IBERO, IRENE

11062

KUDEAKETA P. ETA A.

4,35556

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120192500001

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. LAGUNTZA ZERBITZUA. IRUÑA

SIERRA FERNANDEZ, MAITE

13895

KUDEAKETA P. ETA A.

4,35556

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120147000002

MERKATARITZA ARLOKO 2. EPAITEGIA. IRUÑA

MADRID MARTINEZ, MARIA VICTORIA

15477

KUDEAKETA P. ETA A.

4,35556

BETERAZPENEN ZERBITZU ERKIDEA

DONOSTIA

GIPUZKOA

KUDEAKETA P. ETA A.

RODRIGUEZ SUAREZ, PAOLA MARIELLY

15477

KUDEAKETA P. ETA A.

4,35556

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3121646011000

ZANGOZAKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

ORTIZ DEL RIO MOLINOS, IÑIGO LUIS

10221

KUDEAKETA P. ETA A.

IDAZKARITZA

4,35556

INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

ERAKUNDEA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

LEHIAKETA

GE-TR-AU 23 LEHIAKETA

UNITATEA

NAFARROA

KIDEGOA

IZAPIDETZE P. ETA A.

ESLEIPENEN ZERRENDA

Esleitutako destinoa.

IFZa

DEITURAK ETA IZENA

ORDENA ZK.

LANPOSTUA

PUNTUAZIOA

ORG. JUD. JATORRIA

JATORRIKO HERRIA

JATORRIKO PROBINTZIA

KIDEGOA

NAFARROA

3120104200001

GOBERNU IDAZKARITZA. IRUÑA

ALMAGRO ZAFRA, MARIA DOLORES

215

IZAPIDETZE P. ETA A.

38,03333

LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120133030000

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA. IRUÑA

SALAZAR HERCE, MARIA SUSANA

221

IZAPIDETZE P. ETA A.

8,07222

3120145000001

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 1. EPAITEGIA. IRUÑA

ERVITI LARREA, GARBIÑE

5504

IZAPIDETZE P. ETA A.

54,51667

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120145000002

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 2. EPAITEGIA. IRUÑA

CORNAGO ORTEGA, AMAYA

5507

IZAPIDETZE P. ETA A.

30,19444

LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120145000003

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 3. EPAITEGIA. IRUÑA

RODRIGUEZ VIEDMA, ANA ISABEL

5510

IZAPIDETZE P. ETA A.

42,51667

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120144000002

LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA. IRUÑA

AGUIRRE ANCIZAR, AITOR

6870

IZAPIDETZE P. ETA A.

24,91111

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120144000004

LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA. IRUÑA

FERREIRO RICA, MARIA JESUS

12428

IZAPIDETZE P. ETA A.

18,16667

ADINGABEEN 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IBARROLA SAGREDO, EVA MARIA

12428

IZAPIDETZE P. ETA A.

4,08889

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. LAGUNTZA ZERBITZUA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120147000002

MERKATARITZA ARLOKO 2. EPAITEGIA. IRUÑA

CASAS PEREZ, PAULA

15478

IZAPIDETZE P. ETA A.

4,08889

ZUZENEKO LAGUNTZAKO UNITATE PROZESALAK

BRIVIESCA

BURGOS

IZAPIDETZE P. ETA A.

SAEZ-MORGA ORTIZ, BLANCA

15478

IZAPIDETZE P. ETA A.

4,08889

MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3123241000003

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA (ERREG. ZIB.). TUTERA

ORTEGA SANZ, VICENTE ALBERTO

4510

IZAPIDETZE P. ETA A.

6,02222

LAGUNTZA ZERBITZUA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

ERAKUNDEA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

LEHIAKETA

GE-TR-AU 23 LEHIAKETA

UNITATEA

NAFARROA

KIDEGOA

LAGUNTZA JUDIZIALA

ESLEIPENEN ZERRENDA

Esleitutako destinoa.

IFZa

DEITURAK ETA IZENA

ORDENA ZK.

LANPOSTUA

PUNTUAZIOA

ORG. JUD. JATORRIA

JATORRIKO HERRIA

JATORRIKO PROBINTZIA

KIDEGOA

NAFARROA

3120147000002

MERKATARITZA ARLOKO 2. EPAITEGIA. IRUÑA

ALONSO SANCHEZ, RAQUEL

15479

LAGUNTZA JUDIZIALA

1,58333

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

LOGROÑO

ERRIOXA

IZAPIDETZE P. ETA A.

Iragarkiaren kodea: F2407228