97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1551/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 964/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 13an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 1203/2024 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatu eta kontratazioa bidezkoa zela erabaki zen, eta epearen zenbaketa eten zitzaien María Carmen Apellániz Ochoa andreari eta María Luz Gomar Peláez andreari, besteak beste, ezinbesteko kausa alegatzeagatik.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Carmen Apellániz Ochoa andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aritzeko.

2. M.ª Luz Gomar Peláez andrea kontratatzea, lan araubide finkoan lanaldi partzialarekin.

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lan araubideko lanaldi partzialeko kontratazio finkorako izangaiek 2024ko maiatzaren 15ean izenpetu beharko dute kontratua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

APELLANIZ OCHOA, MARIA CARMEN

Irekia

0008729

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-­EGOITZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

Eremu mistoa

GOMAR PELAEZ, MARIA LUZ

Irekia

0007981

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

EL VERGEL ZAHAR-­EGOITZA

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Eremu mistoa

Iragarkiaren kodea: F2406663