97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1542/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 91/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 891/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 26an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 647/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.

Oier Aizkorbe Arlegi jaunari, Abraham Lora Urdiales jaunari eta María Lizaso Olmos andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu zirenetik aurrerako ondorioekin, administrazio berean beste lanpostu baten titularrak direlako.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko martxoaren 27an, izangaien zerrendan ondo-ondotik ageri ziren izangaiak izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Idoia Salvador Nuin andrea, Susana Juvera Villegas andrea eta José Antonio Larumbe Abuin jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SALVADOR NUIN, IDOIA

0003851

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA Z.N.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

JUVERA VILLEGAS, SUSANA

0002304

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO Z.N.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LARUMBE ABUIN, JOSE ANTONIO

0002505

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA Z.N.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2406660