97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1540/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Yolanda Izpura Zabalza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 86/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 907/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko abenduaren 22an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 672/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.

Horretarako zuten epearen barnean eskatuta, Fernando Elía Pitillas jaunari eta Esperanza Leoz Sanz andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu zirenetik aurrera, administrazio berean beste lanpostu baten titularrak izateagatik, eta, horretan oinarrituta, 2024ko martxoaren 27an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, María Yolanda Izpura Zabalza andrea eta María Carmen Salas Ibarrola andrea barnean sartuta, zerrendan jarraian agertzen ziren izangaiak zirelako.

Azkenik, María Carmen Salas Ibarrola andreak uko egin dio hautaketa prozesuari.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Yolanda Izpura Zabalza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 62790 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2406656