97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1511/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 96/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 951/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 5ean.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ángel María Huarte Arzoz jauna, Sergio Barrero Sánchez jauna, Francisco Javier Goldáraz Irisarri jauna, Juan Gregorio Collado Domínguez jauna eta Alfonso Zabala Poceiro jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

KARGAK
MANEIATZEA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

HUARTE ARZOZ, ÁNGEL MARÍA

0038969

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

MARTZILLA-MARQUÉS DE VILLENA BHI

FUNTZIONARIOA

MARTZILLA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

X

X

BARRERO SÁNCHEZ, SERGIO

0038950

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-VALLE DEL EBRO BHI

FUNTZIONARIOA

IBILTARIA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

X

X

GOLDÁRAZ IRISARRI, FRANCISCO JAVIER

0038949

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-BENJAMÍN DE TUDELA BHI

FUNTZIONARIOA

IBILTARIA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

X

X

ZABALA POCEIRO, ALFONSO

0038992

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

CORELLA-ALHAMA BHI

FUNTZIONARIOA

IBILTARIA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

X

X

COLLADO DOMÍNGUEZ, JUAN GREGORIO

0039027

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-ETI IBP

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

X

X

Iragarkiaren kodea: F2406683