97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

72/2024 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burua eta bi batzordekide, bai eta horien ordezkoak ere. Batzordekideak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen artean aukeratu dira.

Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatua), Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zen.

Foru dekretu horren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea batzordeburuak eta lau batzordekidek osatuko dutela.

Batzordeburuak Zuzenbideko lizentziaduna izan beharko du, eta bi batzordekide Administrazioko langileen artetik izendatuko dira. Guztiek izan behar dute, orobat, batzordearen eskumenekoak diren gaien gaineko ezagutza.

511/1991 Foru Dekretu horren 6. artikuluak ezartzen du ordezko kideak izendatzen ahalko direla bai batzordeburuarentzat bai batzordekideentzat.

Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 50/2024 Ebazpenaren bidez, Javier Jesús Vitrián Conde-Salazar jauna izendatzen da Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko buru, Santiago Esparza Lanas jauna, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen artean izendatutako batzordekide, bai eta haren ordezkoa ere.

Bestetik, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 56.f) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burutza Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari dagokio.

Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak adierazi du Garraioaren Arbitraje Batzordearen osaketa berritu behar dela, zehazki batzordeburua eta Administrazioko langileak ordezkatzen dituzten batzordekideak, bai eta haien ordezkoak ere.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea eratzen duen azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, non ezartzen baita zuzendari nagusiei dagozkiela, 32.1.d) artikuluan ezarrita dagoen moduan, 2005eko martxoaren 1a baino lehenagoko foru araudiak kontseilariei esleitutako ebazpen-eskumenak, salbu eta gehiengo absolutuko foru legeen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kontratuei buruzko foru legeriaren bidez kontseilariei esleitzen zaizkienak eta zehatzeko ahala erabiltzeari buruzkoak, horiek lege edo erregelamendu mailako xedapenen bidez berariaz esleituak dituzten organoei baitagozkie,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Jesús Vitrián Conde-Salazar jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) eta Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko buru izendatzea.

2. Santiago Esparza Lanas jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide izendatzea, eta haren ordezko, berriz, María del Carmen Cuesta Chávarri andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa); biak daude Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikiak.

3. Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko buruaren kargua hutsik dagoenean, edo kanpoan edo eri dagoenean, edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez duenean, haren ordez honako hauek arituko direla ezartzea, ordena honetan:

a) Santiago Esparza Lanas jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikia.

b) María del Carmen Cuesta Chávarri andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikia.

4. Indarrik gabe uztea Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 50/2024 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen artean aukeratutako batzordekide bat, eta haien ordezkoa.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko apirilaren 19an.–Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

Iragarkiaren kodea: F2406543