97. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

75E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Silvia Garicano Gorozarri andrea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko Jarraipen eta Ebaluazio Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Silvia Garicano Gorozarri andrea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko Jarraipen eta Ebaluazio Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea; kargu-uzteak 2024ko apirilaren 25ean izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen du azkena burutzan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea I+G+b Zerbitzura, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko apirilaren 22an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2406486