96. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

25E/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Arte Gaztearen 2024ko Topaketak programaren deialdia eta haren sariak arautzeko oinarriak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 755277.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 27.1 artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gazteen kultura eta sormena sustatzeko politikak gauzatuko dituela, arlo horietan eskudunak diren departamentuen bitartez eta indarra duen araudiarekin bat. Halaber, 2.f) apartatuak ezartzen du ezen gazteei zuzendutako kultura-politiken helburuetako bat izanen dela artista gazteei laguntzea, programa espezifikoen bidez eta artista gazteak kultura eskaintza orokorrean sartuta.

Azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, 18.f) apartatuan jasotzen du gazteen kultura- eta arte-sormena sustatu behar direla, ekintza hauen bitartez: dirulaguntza-deialdiak, sariketak eta egonaldi artistikoak, besteak beste.

Horretan oinarrituta, Nafarroako Gazteriaren Institutua sormena eta artea sustatzen ari da gazteen artean, haien prestakuntza eta garapen profesionala bultzatzeko. Hala, hogeita hemeretzi urtean, Arte Gaztearen Topaketak programa egin da, hainbat arte-modalitate bildurik: arte eszenikoak, musikalak, plastikoak eta ikus-entzunezkoak, diseinua eta literatura. Asko dira edizio horietan guztietan parte hartu duten artistak, hautatu ondotik sariak irabazi dituztenak. Programak topaketa-sareak sortzen eta artistak gure mugetatik kanpo hedatzen lagundu du.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Arte Gaztearen 2024ko Topaketak programaren deialdia, oinarri arautzaileak eta ebazpen honi atxikitako eranskinak.

2. Gehienez 47.000 euroko gastua baimentzea, programaren bost modalitateei dagozkien sariak emateko, Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorretako "Sariak, lehiaketak eta sariketak" izeneko 340002 34100 4809 232105 partida ekonomikoaren kontura.

3. Ebazpen hau eta beronen eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu ondotik. Agiri horiek guztiak https://www.juventudnavarra.es/eu web-orrian ere egonen dira eskuragarri

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau helaraztea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, dagozkion ondorioetarako.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José M. Burgaleta Encina.

OINARRI ARAUTZAILEAK

2024KO ARTE GAZTEAREN TOPAKETAK

40. EDIZIOA

1.–Xedea.

Arte Gaztearen Topaketak programa Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen du, eta helburu du gazteen sormen artistikoko lana ekoitzi, erakutsi eta zabaltzeko beharrezko baldintzak eskaintzea, bitartekaritzaren eta ekoizpen-prozesuaren arteko loturak sortzeko mekanismoak eskainiz.

Modu horretan, artista gazteak prestatzen eta profesionalizatzen laguntzen du, lantegiak eta tutoretzak garatuz eta egonaldi-topaketa artistiko bat antolatuz. Amaiera gisa, aukeratzen diren proiektuak jaialdi batean aurkeztuko dira. Jaialdi horretan, jendaurreko jarduera ireki batzuk izanen dira, zeinen helburua baita prestakuntza artistiko parte-hartzailea eta arteen arteko elkarrizketa sustatzea.

2.–Parte hartzeko modalitateak.

Arte Gaztearen 2024ko Topaketak programaren 40. edizioko modalitateak honako hauek dira:

–Arte eszenikoak (I. eranskina).

–Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak (II. eranskina).

–Diseinua (III. eranskina).

–Literatura (IV. eranskina).

–Musika (V. eranskina).

3.–Norentzat den.

Deialdian parte hartzen ahalko dute 14 eta 30 urte bitarteko gazteek (urte horiek beteak dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den datan), betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

–Nafarroako Foru Komunitatean jaioak izatea edo han bizitzea edo Nafarroako forudunaren izaera zibila izatea.

–Taldeen edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen % 33 izaten ahalko dira adin horretatik gorakoak edo Nafarroatik kanpokoak.

–Taldeen edo kolektiboen kasuan, eskaera sinatu duen pertsona hartuko da ordezkaritzat.

4.–Inskripzioak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu eta biharamunetik hasita.

Izena emateko eskaera-orriak bide hauek erabiliz aurkezten ahal dira:

–Nafarroako Erregistro Orokor Elektronikoa https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren erregistroa (Yanguas y Miranda kalea, 27 behea; 31003 Iruña).

—Nafarroako Gobernuaren erregistro-bulegoetan.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.

Parte hartzeko eskaerei agiri hauek erantsi behar zaizkie:

–Izena emateko inprimakia, beteta.

Inprimakia esteka honetan sakatuta deskargatu daiteke: https://www.juventudnavarra.es/es/encuentros-arte-joven-2024 (VI. eranskina).

–Artistaren NANaren edo AIZaren kopia.

Taldeen edo kolektiboen kasuan, partaide guztien NANaren edo AIZaren kopia. Nafarroan jaio ez diren egoiliarren kasuan, Nafarroako Foru Komunitateko bizilekuaren frogagiria edo Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria, Nafarroako forudunaren izaera zibila duela adierazten duena.

–Aurkeztutako sormen-proposamenaren dosierra.

Dosierrak 15 orrialde izanen ditu, gehienez ere, PDF formatuan. Modalitate artistikoa zein den, halako zehaztasunak eman beharko dira dosierrean, eta agiri honetan jasoko dira (I.-V. eranskinak).

Sari ekonomikoaren zenbatekoa jasotzeko, sarituek, emakidaren ebazpena egiten den unean, egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. (deklarazioa VII. eranskinean).

Ez dute programan parte hartzen ahalko dokumentazioa osorik aurkeztu ez duten pertsonek. Komunikazioa jakinarazi eta biharamunetik hasita, hamar egun balioduneko epea emanen da aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko. Halakorik aurkeztu ezean, interesdunak eskaerari uko egin diola ulertuko da.

5.–Epaimahaia.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak izendatuko ditu modalitate bakoitzeko epaimahaiak, eta modu independentean arituko dira modalitateetako bakoitzean. Hiru pertsonak osatuko dute modalitateetako bakoitzeko epaimahaia: dagokion diskrezionalitate teknikoa izanen dute, eta idazkari baten laguntza izanen dute, hitza bai baino botorik ez duela. Idazkaria Nafarroako Gazteriaren Institutuko langileen artetik izendatuko da, eta ahalmena izanen du, lehen instantzian, oinarri hauek interpretatu eta aplikatzean sortzen diren zalantzak ebazteko.

Edizio honetan, epaimahaia pertsona hauek osatuko dute:

Arte eszenikoen epaimahaia: Amaia Elizaran Letamendia (dantzaria eta koreografoa), Alessandra García Rodríguez (aktorea eta dramaturgoa) eta Greta García Jonsson (dantzaria, aktorea eta idazkaria).

Arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen epaimahaia: Taxio Ardanaz Ruiz (artista plastikoa), Irati Urrestarazu Zubizarreta (artista plastikoa eta Okela Sormen Lantegiaren sortzailea) eta Alejandro Rubio Simón (artista, ikertzailea eta Salamancako Unibertsitateko Arte Ederren fakultateko irakaslea).

Diseinuko epaimahaia: ZenZerro Pamplona (Carmen Hernández Esparza eta Cristina Palacios Alonso eszenografo eta atrezzistek osatua), SinPatrón (Alberto Etxebarrieta Valero diseinatzaile eta recyclingarena) eta Silencio visual languages (Iñigo Lanz Gómezek eta Javier Santamaría Bobadillak osatutako diseinu grafikoko estudioa).

Literaturako epaimahaia: Javier López Menacho (idazlea), Hedoi Etxarte Moreno (idazlea eta editorea) eta Laura Chivite Ezkieta (idazlea).

Musika: Anselmo Pinilla Martinez (DJa eta musika-sustatzailea), Leire Aranguren Rivas (Estudios Aberineko ekoizlea) eta Iñigo Goldaracena Sola (musikaria).

Epaimahaikideak ez badaude edo eri badaude, haien ordezkoak Gazteriaren Zuzendariordetzak izendatuko ditu, betiere alorrean adituak.

Epaimahaiak tutoretza indibidualak eta lantegiak eginen ditu deialdiaren barruko egonaldi-topaketa artistikoan hautatutako artistekin.

6.–Sormen-proposamenak hautatzeko prozesua.

Modalitate bakoitzeko epaimahaiek baloratuko dituzte esleitu zaien diziplinako sormen-proposamenak. Modalitate bakoitzeko epaimahaiak bere deliberamenduen akta eginen du, eta erabakiak gehiengo bidez hartuko ditu.

Diziplina bakoitzean hautatutako proiektuen kopurua kategoria bakoitzeko aurkezten diren proiektu guztien proportzionala izanen da, eta ezi dira hautatzen ahalko 10 proiektu baino gehiago.

Proiektuak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira:

–Proiektuaren kalitate artistikoa, honako faktore hauek aintzat hartuta: proposamenaren sendotasun formala, kontzeptuen koherentzia, proposamenaren formaren eta edukiaren arteko egokitasuna, aurkezpena, erabilitako lengoaia artistikoaren heldutasuna (30 puntu). Hautatua izateko, proiektuak 18 puntu lortu behar ditu gutxienez apartatu honetan.

–Esperimentazioa, ikerketa eta inpaktu emozionala (20 puntu). Hautatua izateko, gutxienez 12 puntu lortu beharko dira apartatu honetan.

–Proiektuaren moldagarritasuna eta egungo testuinguruan duen garrantzia (10 puntu). Hautatua izateko, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira apartatu honetan.

Musika-diziplinako hautatzeko irizpideei buruzko informazioa ikusteko, jo V. eranskinera.

Modalitate bakoitzetik hautatzen diren sormen-proposamenek 35 puntu lortu beharko dituzte gutxienez balorazio totalean. Modalitate bakoitzeko epaimahaiak akta bat eginen du bere diziplinan ebaluatutako sormen-proposamen bakoitzari esleitzen dion puntuazioarekin.

Epaimahaien aktak oinarritzat hartuta, Nafarroako Gazteriaren Institutuak izendatutako batzorde tekniko batek dagokion aktaren bidez identifikatuko ditu itxierako jaialdian saritutako azken hamar proiektuak.

Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:

–Aniana Alfaro Nicolás, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Parte-hartzearen eta Sormenaren Bulegoko burua, idazkari gisa.

–Carlos Amatriain Busto, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariordea.

–Josu Laguardia Hontañón, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko burua.

7.–Arte Gaztearen Topaketak lehiaketaren garapena.

–1. fasea: 2024ko ekaina.

Arte Gaztearen Topaketak lehiaketaren edizio honetan hautatutako proiektuen berri emanen da.

–2. fasea: topaketa artistikoa Lekarozen, irailaren 6an, 7an eta 8an.

Topaketako eta trebakuntzako jarduerak eginen dira Arte Gaztearen Topaketak programaren barruan, hautatutako sormen-proposamenen bultzatzaileek elkar ezagut dezaten eta diziplinarteko sinergiak ezartzeko.

Hautatutako artistek egonaldi-topaketa artistikoan aurkeztuko dituzte beren proiektuak, Lekarozko aterpean, 2024ko irailaren 6tik 8rako asteburuan. Kanpoko ikus-entzulerik gabeko topaketak izanen dira. Nork bere proiektua konpartitzen ahalko du diziplina orotako parte-hartzaileekin, epaimahaietako kideekin eta antolakuntzakoekin. Beraz, esperientziak trukatzeko, gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko jardunaldiak izanen dira.

Arte Gaztearen topaketak lehiaketak 57 lagunentzako tokia hartuko du gehienez ere, mantenu osoan.

Prestakuntza-lantegiak 2024an eginen dira. Lantegiek aukera ematen ahal dute jendarteak parte hartzeko, plaza guztiak bete arte. Nolanahi ere, edizio honetan aurkeztu direnek beren plaza erreserbaturik izanen dute.

–3. fasea: topaketa-jaialdia urriaren 25ean, 26an eta 27an.

Hautaturiko artistek edo artista-taldeek beren proiektuen aurkezpena eginen dute jendaurrean, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan (lagina, emanaldia, etab.), urriaren 25etik 27ra bitartean, topaketen jaialdian. Aurkezpena Uharteko Arte Garaikideko zentroan eginen da, proposamenen formatuak edo ezaugarriek horretarako aukerarik ematen ez duten kasuetan izan ezik: musikalak, adibidez, kontzertu-formatuari egokitutako espazio batean eginen dira, data egokietan.

8.–Sariak.

Batzorde ebaluatzaileak oinarri hauetako 6. puntuan xedatutakoaren arabera hautatutako sormen-proposamenek sari hauek jasoko dituzte:

–800 euroko sari bat hautatutako 40 proiektuetako bakoitzarentzat (gehienez 40 proiektu hautatuko dira).

–Asteburuko egonaldi-topaketa artistiko batean parte hartzea, zeinak barne hartzen baititu diziplinarteko lantegien programa bat eta epaimahaikideen tutoretzak.

Urriaren 27ko Topaketen jaialdia:

–1.500 euroko 10 sari, 5 diziplinetako obra esanguratsuenentzat.

Obrek Arte Gaztearen Topaketetako prozesuan zehar duten garapenaren bilakaera baloratuko da, baita epaimahaiaren azken irizpena ere, zeina alderdi hauetan oinarrituko baita: exekuzio garbia eta xedeetara egokitua aurkeztea, kalitatea eta diziplina bakoitzeko epaimahaiaren irizpide aditua.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez emanen dira sariak. Ebazpen horiek Nafarroako Gazteriaren Institutuaren webgunean argitaratuko dira, eta jakinarazpen bidez bidaliko zaizkie partaide guztiei.

9.–Gorabeherak.

2024ko Arte Gaztearen Topaketetan gerta daitezkeen gorabeherak Nafarroako Gazteriaren Institutuak ebatziko ditu, apelaziorik gabe. Halaber, Nafarroako Gazteriaren Institutuak ahalmena izanen du oinarri hauen interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan egoten ahal diren kontuak ebazteko.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak ez du inola ere erantzukizunik izanen parte-hartzaileek obraren bat plagiatzen badute edo jabetza intelektualaren alorrean indarra duen legeria urratzen badute.

Arte Gaztearen Topaketak 2024 programan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.

Arte Gaztearen Topaketa programan parte hartzen duten artistek beren irudia eta sorkuntza-materiala erabiltzeko irudi-eskubideak lagatzeko klausula bat ezartzen du Nafarroako Gazteriaren Institutuak. Baita tailerretan izena ematen duten eta haiek zabaltzeko erabiltzen diren ikus-entzunezko materialetan ager daitezkeen pertsonentzat ere.

10.–Datuen babesa.

Datuen babesaren gaineko oinarrizko informazioa:

Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua.

Xedea: Programan duen parte-hartzea kudeatzea, eta parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztiekiko komunikazioak eta informazio-trukeak ahalbidetzea.

Legitimazioa: Ahal publikoak betetzean edota interes publikoko aferetan egin beharreko tratamendua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Hartzaileak: Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, ez bada horretarako baimena eman dutela edo, baimenik eman gabe, araudiak hartarako gaitzen duela.

Eskubideak: Datuetara sartzea, datuok zuzentzea eta ezabatzea eta haien tratamendua mugatzea.

Eskubide horiek baliatzeko helbidea:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea

11.–Harremanetarako datuak.

Nafarroako Gazteriaren Institutua.

Yanguas y Miranda kalea 27, behea. 31003. Iruña.

WhatsApp: 650801364 - Bulegoa: 848 427 841 - Instagram: @juventud_na.

encuentros@navarra.es

https://www.juventudnavarra.

I. ERANSKINA.–ARTE ESZENIKOEN MODALITATEA

Xedea.

Antzerkiaren, dantzaren, performancearen, zirkuaren, musika esperimentalaren eta lengoaia eszeniko garaikideei eta arte biziei loturiko beste zeinahi joeraren esparruko garapen-proiektuak, muntaiak edo lanak.

Berariazko dokumentazioa.

Oinarri orokorretan eskatzen den dokumentazioaz gain, aurkezten den dosierrak hauek edukiko ditu:

–Obraren laburpen txiki bat: Sinopsia, laneko ideia edo kontzeptua, ikerketa-lerroa...

–Obraren fitxa artistikoa: Kideak, interpreteak, dramaturgia, zuzendaritza.

–Obraren edo proiektuaren fitxa teknikoa. Premia teknikoak, premia espezifikoak, obraren iraupena, behar den espazioa, instrumentuak (halakorik balego).

–Proiektua Interneten ikusteko esteka edo bideo-grabaketa edo MP3 formatuan.

–Beste material batzuk eransten ahalko dira, proiektua ulertzen laguntzeko.

–Proiektu hautatuetako bat izanez gero, beharrezkoa izanen da transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edukitzea, ez bada aldez aurretik aurkeztu.

Bi aukera:

Ez dut ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik. LTZ

(https://www.navarra.es/documents/48192/18559705/Solicitud+abono+por+transferencia.pdf/b3152c6d-6b4f-4387-7f31-9db11e64df84?t=1663661490522)

Badut ziurtagiri digitala edo Cl@ve: LTZ

https://hacienda.navarra.es/ConsultaCuentasPagos/#/gestion-cuentas

Lehiaketaren garapena.

–Hautatutako artistek topaketa artistiko batean aurkeztuko dituzte beren proiektuak, Lekarozko aterpean, 2024ko irailaren 6, 7 eta 8an.

–Hautatutako proiektuen jarraipena eginen du epaimahaiak, eta prestakuntza-jarduerak eta topaketak eginen dira Lekarozko aterpean, Uharte Zentroan edo haiek hedatzeko egokitzat jotzen diren lekuetan.

Hautatutako artistek beren proiektuak Uharte Zentroan aurkeztuko dituzte, 2024ko urriaren 25etik 27ra. Proposamena, bere izaera dela eta, ezin bazaie egokitu Uharte Zentroko espazioei, beste espazio batzuetan egitea baloratuko da: esaterako, kultur etxeetan eta musikarako kontzertu-aretoetan. Hala bada, datak aurreratzea litekeena da.

–Talde bakoitzarekin adostuko da zer egun eta ordutan izanen den emanaldia, baita hartarako behar diren baldintza teknikoak ere, zeinak egokitu beharko baitira erabilgarri dauden baliabide teknikoetara.

–Hautatutako proiektuek ikus-entzunezko erregistro bat izanen dute formatu digitalean (HD editatua).

II. ERANSKINA.–ARTE PLASTIKOEN ETA IKUS-ENTZUNEZKOEN MODALITATEA

Xedea.

Arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen proiektuak edo piezak: pintura, eskultura, grabatua, argazkia, bideoartea, performancea, zinema, instalazioa, teknologia berriak, edo modalitate honetan ohikoa den edozein teknika eta formatu.

Berariazko dokumentazioa.

Oinarri orokorretan eskatzen den dokumentazioaz gain, aurkezten den dosierrak hauek edukiko ditu:

–Proiektuaren/piezaren laburpena:

–Proiektua/pieza, barne dela aurkezten den obraren fitxa teknikoa, izenburua, neurriak, iraupena, formatua, muntaia egiteko argibideak eta premia espezifikoak zehaztuz, beharrezkoa bada.

–Aurretiko lanen eta/edo proposamenarekiko lotura duten lanen irudiak, proiektua ulertzen laguntzeko (bideoak badira, jarri estekak) (gehienez ere 15 irudi).

–Proiektu hautatuetako bat izanez gero, beharrezkoa izanen da transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edukitzea, ez bada aldez aurretik aurkeztu.

Bi aukera:

Ez dut ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik. LTZ

(https://www.navarra.es/documents/48192/18559705/Solicitud+abono+por+transferencia.pdf/b3152c6d-6b4f-4387-7f31-9db11e64df84?t=1663661490522)

Badut ziurtagiri digitala edo Cl@ve: LTZ

https://hacienda.navarra.es/ConsultaCuentasPagos/#/gestion-cuentas

–Lehiaketaren garapena.

–Hautatutako artistek topaketa artistiko batean aurkeztuko dituzte beren proiektuak, Lekarozko aterpean, 2024ko irailaren 6, 7 eta 8an.

–Hautatutako proiektuen jarraipena eginen du epaimahaiak, eta prestakuntza-jarduerak eta topaketak eginen dira Lekarozko aterpean, Uharte Zentroan edo haiek hedatzeko egokitzat jotzen diren lekuetan.

–Hautatutako artistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte, Uharte Zentroan, 2024ko urriaren 25etik 27ra.

–Emanaldiak eta muntatze-lanak artista bakoitzarekin koordinatuko dira. Baldintza teknikoek erabilgarri dauden baliabide teknikoetara egokitu beharko dute.

–Erakusketak 10 egun iraunen du, Uharte Zentroan.

Hautatutako proiektuek erakusketaren ikus-entzunezko erregistro bat izanen dute formatu digitalean (HD editatua).

III. ERANSKINA.–DISEINUAREN MODALITATEA

Xedea.

Diseinuaren edozein arlotako proiektuak, piezak edo bildumak: jantziak, osagarriak eta ehunak; barrualdeak, espazioak, kanpoaldeak eta paisaiak; diseinu grafikoa, argitalpen-diseinua eta publizitatea; industriala eta produktuarena; animaziokoa eta interaktiboak, eta egungo diseinuari lotutako beste edozein formatu.

Berariazko dokumentazioa.

Oinarri orokorretan eskatzen den dokumentazioaz gain, aurkezten den dosierrak hauek edukiko ditu:

–Aurkeztutako proiektuaren motibazioari, ekimenari eta helburuari buruzko arrazoiketa.

–Proiektuaren deskribapena, irudiak eta azalpena, hura ulertzen laguntzeko.

–Fitxa tekniko zehatza, proiektua Topaketen jaialdian erakusteko -proposamenari buruzko zirriborro eta azalpenak jasotzen dituena.

–Obra bistaratzeko estekak sartzen ahal dira.

–Beste material batzuk eransten ahalko dira, obra edo proiektua ulertzen laguntzen dutenak.

–Proiektu hautatuetako bat izanez gero, beharrezkoa izanen da transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edukitzea, ez bada aldez aurretik aurkeztu.

Bi aukera:

Ez dut ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik. LTZ

(https://www.navarra.es/documents/48192/18559705/Solicitud+abono+por+transferencia.pdf/b3152c6d-6b4f-4387-7f31-9db11e64df84?t=1663661490522)

Badut ziurtagiri digitala edo Cl@ve: LTZ

https://hacienda.navarra.es/ConsultaCuentasPagos/#/gestion-cuentas

–Lehiaketaren garapena.

–Hautatutako artistek topaketa artistiko batean aurkeztuko dituzte beren proiektuak, Lekarozko aterpean, 2024ko irailaren 6, 7 eta 8an.

–Hautatutako proiektuen jarraipena eginen du epaimahaiak, eta prestakuntza-jarduerak eta topaketak eginen dira Lekarozko aterpean, Uharte Zentroan edo haiek hedatzeko egokitzat jotzen diren lekuetan.

–Hautatutako artistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte, Uharte Zentroan, 2024ko urriaren 25etik 27ra.

–Emanaldiak eta muntatze-lanak artista bakoitzarekin koordinatuko dira. Baldintza teknikoek erabilgarri dauden baliabide teknikoetara egokitu beharko dute.

–Erakusketak 10 egun iraunen du gutxienez, Uharte Zentroan.

–Hautatutako proiektuek erakusketaren ikus-entzunezko erregistro bat izanen dute formatu digitalean (HD editatua).

IV. ERANSKINA.–LITERATURA MODALITATEA

Xedea.

Poesiari, narrazioari, saiakerari, ez-fikzioari, antzerkigintzari, zinema-gidoiei, komikigintzari, album ilustratuei edo egungo literaturari lotutako beste edozein generotako testu, liburu edo proiektuak.

Berariazko dokumentazioa.

Oinarri orokorretan eskatzen den dokumentazioaz gain, aurkezten den dosierrak hauek edukiko ditu:

–Testua osoa, PDF formatuan (Times New Roman 12, 1,5eko tartearekin).

–Liburu ilustratua, komikoa edo bestelako modalitate bisuala bada, PDFa.

–Beste material batzuk eransten ahalko dira, obra edo proiektua ulertzen laguntzen dutenak.

–Proiektu hautatuetako bat izanez gero, beharrezkoa izanen da transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edukitzea, ez bada aldez aurretik aurkeztu.

Bi aukera:

Ez dut ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik. LTZ

(https://www.navarra.es/documents/48192/18559705/Solicitud+abono+por+transferencia.pdf/b3152c6d-6b4f-4387-7f31-9db11e64df84?t=1663661490522)

Badut ziurtagiri digitala edo Cl@ve: LTZ

https://hacienda.navarra.es/ConsultaCuentasPagos/#/gestion-cuentas

–Lehiaketaren garapena.

–Hautatutako artistek topaketa artistiko batean aurkeztuko dituzte beren proiektuak, Lekarozko aterpean, 2024ko irailaren 6, 7 eta 8an.

–Hautatutako proiektuen jarraipena eginen du epaimahaiak, eta prestakuntza-jarduerak eta topaketak eginen dira Lekarozko aterpean, Uharte Zentroan edo haiek hedatzeko egokitzat jotzen diren lekuetan.

–Artista hautatuek beren lanei buruzko tutoretza-bilera bat edo bi eginen dituzte, gutxienez bi epaimahaikiderekin, hautaketaren ondoko asteetan.

–Hautatutako artistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte, Uharte Zentroan, 2024ko urriaren 25etik 27ra.

–Hautatutako artista bakoitzarekin aurkeztu beharreko obraren datak eta ordua koordinatuko dira, baita behar diren baldintza teknikoak ere; erabilgarri dauden baliabide teknikoetara egokitu beharko dute.

–Hautatutako proiektuek eztabaida literarioen ikus-entzunezko erregistro bat izanen dute.

V. ERANSKINA.–MUSIKEN LEHIAKETAREN OINARRIAK

Xedea.

Edozein musika-estilo edo joeratako bakarkako musikariek edo kantautoreek edo banda edo musika-taldeek hartzen ahal dute parte.

Talde edo musikari bakoitzak gutxienez 20 minutu dirauen errepertorio originala eduki behar du, musikaren esparruko edozein musika- edo soinu-formatutan.

Berariazko dokumentazioa.

Oinarri orokorretan eskatzen den dokumentazioaz gain, aurkezten den dosierrak hauek edukiko ditu:

–Proiektuaren fitxa teknikoa: taldeko kideak, instrumentuak, premia berariazkoak, eta abar.

–Gutxienez 3 konposizioren grabazioa mp3 formatuan.

–Bandaren, taldearen edo bakarlariaren irudia.

–Beste material batzuk eransten ahalko dira, proiektua ulertzen laguntzeko.

–Proiektu hautatuetako bat izanez gero, beharrezkoa izanen da transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edukitzea, ez bada aldez aurretik aurkeztu.

Bi aukera:

Ez dut ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik. LTZ

(https://www.navarra.es/documents/48192/18559705/Solicitud+abono+por+transferencia.pdf/b3152c6d-6b4f-4387-7f31-9db11e64df84?t=1663661490522)

Badut ziurtagiri digitala edo Cl@ve: LTZ

https://hacienda.navarra.es/ConsultaCuentasPagos/#/gestion-cuentas

–Lehiaketaren garapena.

–Musika diziplinako epaimahaiak hautatuko ditu 2024ko uztaila eta urria bitartean zehazteke dagoen kontzertu eta espazio batean arituko diren bandak, musika-taldeak eta bakarlariak. Ahalegina eginen da espazio horiek proiektu bakoitzaren izaerari egokituak izan daitezen.

–Artista bakoitzarekin koordinatuko dira emanaldiaren data eta tokia, baita emanaldirako behar diren baldintza teknikoak ere; dena den, espazio horietan erabilgarri dauden baliabide teknikoetara egokitu beharko dute baldintza horiek. Hautatutako artistek topaketa artistiko batean aurkeztuko dituzte beren proiektuak, Lekarozko gazte-aterpean, 2024ko irailaren 6, 7 eta 3an.

–Hautatutako proiektuen jarraipena eginen du epaimahaiak, eta prestakuntza-jarduerak eta topaketak eginen dira Lekarozko aterpean, Uharte Zentroan edo haiek hedatzeko egokitzat jotzen diren lekuetan.

–Artista hautatuek beren lanei buruzko tutoretza-bilera bat edo bi eginen dituzte, gutxienez bi epaimahaikiderekin, hautaketaren ondoko asteetan.

–Kontzertuan jotzeko hautatutako proiektuek ikus-entzunezko erregistro bat izanen dute formatu digitalean (HD editatua).

Hautatzeko irizpideak.

–Proiektuaren kalitate artistikoa; alderdi hauek baloratuko dira: proposamenaren teknika musikala, kontzeptu-koherentzia eta interpretazioari dagokiona eta soinu-kalitatea (30 puntu). Hautatua izateko, gutxienez 18 puntu lortu beharko dira apartatu honetan.

–Esperimentazioa, errepertorioa eta zailtasun teknikoa, originaltasuna eta eszenaratzea (20 puntu). Hautatua izateko, gutxienez 12 puntu lortu beharko dira apartatu honetan.

–Gizon-emakumeak izatea partaideen artean eta euskara erabiltzea konposizioetako batzuetan (10 puntu).

VI. ERANSKINA.–IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

ARTE GAZTEAREN TOPAKETAK

Taldearen edo artistaren izena

Posta elektronikoa

Telefono mugikorra

NANa

Harremanetarako pertsona (taldeak)

Jaioteguna

Adina

Harremanetarako posta-helbidea

Herria

Posta-kodea

TALDEKIDE GUZTIEN DATUAK (taldea izatekotan)

Izen-deiturak

NANa

Jaioteguna

Harremanetarako telefonoa

Sare sozialak: Instagram

LANAREN EZAUGARRIAK

Lanaren titulua

Modalitatea

AURKEZTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Dosier artistikoa

NANa

Curriculum artistikoa (aukerakoa)

Erroldatze-ziurtagiria (beharrezkoa bada)

Markatu lauki hau erantzuna bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi baduzu.

Iruñean, 2024ko aren (e)(a)n.

Sinadura:

VII. ERANSKINA.–2024KO ARTE GAZTEAREN TOPAKETAK, 40. EDIZIOA

ZERGEN ETA GIZARTE-SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA

TRIBUTU-DATUEN KONTSULTA:

Izen-deiturak:…………………………………………………… NANa/AIZa:.........................................

BAIMENA EMATEN DIOT Nafarroako Gazteriaren Institutuko kudeaketako zuzendaritzari, deialdi honen esparruan, zerga-betebeharrak egunean ditudala frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAION Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e artikulua).

EZ DIOT BAIMENA EMATEN Nafarroako Gazteriaren Institutuko kudeaketako zuzendaritzari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko zerga-betebeharrak eguneratuak ditudala frogatzen duen ziurtagiria, eta nik neuk aurkezten dut eskaera ebazteko behar den agiria.

GIZARTE-SEGURANTZAKO DATUEN KONTSULTA:

Nafarroako Gazteriaren Institutuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko ditu edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori saria emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanda, honela, eta hala bada berak aurkeztu beharko ditu datu horiek eskaera izapidetu ahal izateko.

Izen-deiturak:………………………….......…………………… NANa/AIZa:.........................................

Uko egiten diot eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean dituela frogatzen duten datuak kontsultatzeari, arrazoi hauek direla eta:

Iruñean, 2024ko aren (e)(a)n.

Sinadura:

Yanguas y Miranda kalea, 27 - behea. 31003 Iruña Tel.: 848 42 39 06/05.

Iragarkiaren kodea: F2406898