2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Desafektazioa, 14. poligonoko 109. eta 118. lurzatiena, 18. poligonoko 42. lurzatiarena eta 19. poligonoko 689. lurzatiarena, Valderrobles II instalazio fotovoltaikoa instalatzeko
Vianako Udalak, 2024ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa):
Lehenengoa.–Espedientean jasota dauden herri-lurren desafektazioa onestea, (14. poligonoko 109. eta 118. lurzatiak, 18. poligonoko 42. lurzatia eta 19. poligonoko 689. lurzatia), Sociedad de Explotación Fotovoltaica Zeta SL sozietatearen aldeko erabilera lagatzeko eta karga eratzeko, Valderrobles II planta fotovoltaikoa instalatzeko proiektua gauzatzeko.
Bigarrena.–Baldintza-agiria onestea; hark arautuko ditu erabilera lagatzea eta zortasunagatiko karga eratzea.
Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak egin ditzaten.
Baldin jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik nahiz erreklamaziorik, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea osorik igorriko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, onets dezan.
Vianan, 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2406444