95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

26E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Irurtzungo Udal Planaren aldaketa bat, SGD sistema orokorra murriztu, UE-10 exekuzio unitatearen mugaketa berria ezarri eta sistema orokor berri bat zehazten duena, Pedro Orcaray Barberenak sustatuta.

Irurtzungo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da Irurtzungo Udal Planean zehaztuta dauden SGD sistema orokorraren azalera murriztea eta UE-10 exekuzio unitatearen mugaketa berria ezartzea eta, gainera, sistema orokor berri bat sortzea tanatorioaren ondoan, galdutako zuzkidura azalera konpentsatzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 270E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa eman zen Irurtzungo Udal Planean, kiroleko SGD sistema orokorrari dagokionez, determinazio egituratzaileen aldaketa bat egitearen gainean, ingurumenean ukipenik sortzen ez duela iritzita. Pedro Orcaray Barberenak sustatu zuen aldaketa.

Ebazpen hori 2023ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Irurtzungo Udal Planaren aldaketa bat, SGD sistema orokorra murriztu, UE-10 exekuzio unitatearen mugaketa berria ezarri eta sistema orokor berri bat zehazten duena, Pedro Orcaray Barberenak sustatuta.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Irurtzungo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2407000