95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

22. poligonoko 453. lurzatiaren eta 21. poligonoko 536. lurzatiaren desafektazioa. Hasierako onespena

Udal honek, 2024ko apirilaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 22. poligonoko 453. lurzatiaren eta 21. poligonoko 536. lurzatiaren desafektazioa egitea, bai eta desafektazioa eta lurzati horiek Mairagako Mankomunitateari lagatzea arautuko dituzten baldintzen agiria ere, Benegorri eta Bezkitz artean ponpatze bidezko ur-tanga eta hornidura-sarea paratzeko proiektuaren esparruan.

Argitara ematen da, hilabeteko epean alegazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurreko aldia iraganik, beharrezko dokumentazio guztia igorriko zaio Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, desafektazioa eta herri-lurrak Mairagako Mankomunitateari lagatzea behin betiko onets ditzan.

Leotzen, 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2406467