2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketa, SL-3.2.ko kostuak banatzeko proiektuan. Jendaurrean jartzea
Leitzako Udaleko alkateordeak ebazpena eman zuen 2024ko maiatzaren 3an, Leitzako SL-3.2.ko kostuak banatzeko proiektua hasiera batean onesten duena, Udalak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Leitzan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkateordea, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2407245