95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

SL-3.2. urbanizatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea

Leitzako alkateordeak (apirilaren 30eko 2024/0132 Ebazpen bidez egindako eskumen ematea dela eta), maiatzaren 3ko 2024/0134 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion SL-3.2.ko urbanizatzeko proiektuari, Leitzako Udalak bultzatua.

Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 134. eta 74. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ditzaten.

Leitzan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkateordea, Maider Amategi Urdalleta.

Iragarkiaren kodea: L2407242