95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, 2024an nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 756364.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzkoa); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/756364).

Laguntzen deialdia, Itzako nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan inbertsioak egiteko, bai instalazio berrietan, bai lehendik daudenak hobetu eta handitzeko, 2024ko ekitaldian.

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak.

Udalerrian nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategiak eraikitzeko, hobetzeko eta handitzeko obrak, 2024ko ekitaldian obra-lizentzia lortu bada.

Onuradunak.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titular, titularkide edo bazkide gisa instalatzen diren pertsona fisikoak, bai eta nekazaritza edo abeltzaintza ustiategien titular nagusi gisa instalatzen diren pertsona fisikoak ere, baldin eta lehendik Itzan badaude, Nafarroako Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta badaude edo inskriba badaitezke, baldin eta onuraduna udalerri horretako biztanleen udal-erroldan inskribatuta badago eskaera egin baino gutxienez bi urte lehenagotik, aurretiko baldintzak betetzen badituzte eta deialdian ezarritako konpromisoei eusteko konpromisoa hartzen badute.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 15era arte.

Deialdia: http://www.municipiodeiza.es/.

Itzan, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2406518