Iragarkia
95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Deialdia, taxi lizentzia bat adjudikatzeko
Osoko bilkuraren 2024ko martxoaren 20ko erabaki baten bidez, oinarriak onetsi ziren deialdi honetarako: deialdia, lehiaketa bidez emateko Izabako udal-mugartean hiriko taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat.
Interesdunek 15 egun naturaleko epea izanen dute eskabideak aurkezteko, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; hori guztia, bat etorriz jarraian adierazitako oinarrietan xedatutakoarekin.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Izaban, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.
OINARRIAK
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da lehiaketa bidez ematea Izabako udal-mugartean hiriko taxi zerbitzua egiteko lizentzia huts bat. Zerbitzua Izabako udal-mugartean eginen da oso-osorik. Lizentziaren titularrak dagokion baimena eskatu beharko dio Nafarroako Gobernuari.
2.–Araubide juridikoa.
Honako araudi honetan jasotzen da deialdi honen xedeko lizentziari ezarriko zaion araubide juridikoa:
–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.
–Udalbatzetako Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua.
–Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretua.
–Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legea.
Eta aipatutakoak garatu edo osatzen dituzten gainerako xedapenak.
3.–Taxi lizentziaren titular izateko lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak.
1. Lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:
a) Pertsona fisikoa izatea, eta 18tik urtetik gorakoa, baina ez gainditzea Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrean edo arlo honetan indarrean dagoen legedian jarduera-mota honetarako ezarritako adina.
b) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko herrialde batekoa, edo Espainiak sinaturiko nazioarteko akordio, itun eta hitzarmenen ondorioz halako baldintzarik eskatu behar ez zaion atzerriko beste herrialde batekoa; edo bestela, norberaren kontura garraioan aritzeko lan baimen egokia izatea, Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko legeetan xedatutakoaren arabera.
c) Konpromisoa frogatzeko urtebete baino gutxiagoko ibilgailua erabiltzeko moduan egotea, jabetza araubidean, errentan hartua edo antolamendu juridikoan onartutako beste titulu baten bidez. Ibilgailuak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
–Ibilgailuek turismo-ibilgailu gisa sailkatuta egon behar dute ezaugarri teknikoen fitxan, eta bildu behar dituzte indarrean dagoen araudian eskatutako ezaugarriak; bestetik, bete behar dituzte aulki gurpildunak erabiltzen dituztenei egokitutako ibilgailuetarako baldintzak eta zehaztapenak.
–Modelo bakoitzaren ezaugarriak ez dira inoiz kirol auto batenak izanen.
–Ibilgailuek 4 ate izanen dituzte bidaiariak sartzeko; betiere, bi aldeetatik sartu eta ateratzeko moduan kokatuko dira atzeko jarlekuak, aurreko jarlekuetatik aparte.
Salbuespenez, mugikortasun urriko pertsonak eramateko egokituriko ibilgailuek ate bat izaten ahalko dute atzeko eta/edo alboko aldean, erabiltzaileak aulki gurpildunekin sar daitezen. Orobat, indarrean dagoen legediari jarraikiz, beste ibilgailu batzuk homologatzen ahalko dira, behar den edukiera izan dezaten aulki gurpildunean dagoen bezero bat hartzeko taxian.
–Ibilgailu guztiek izan beharko dute aire girotua edo klimatizagailua.
d) Indarrean dagoen araudian ezarritako zerga-, lan- eta gizarte-arloko betebeharrak betetzea, eta Izabako Udalarekin zerga-betebeharrak egunean izatea. Deialdira aurkezte hutsarekin Udalari baimena ematen zaio egin beharreko egiaztapen oro egin dezan.
e) Konpromisoa erantzukizun zibileko asegurua izateko, zerbitzuan eraginiko kalteengatik, halakorik eraginez gero, indarrean dagoen araudian ezarritako moduan.
f) Ez edukitzea beste taxi lizentzia bat.
g) Aurrekari penalik ez izatea.
4.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.
1. Eskabideak aurkeztuko dira Izabako Udalaren Erregistro Orokorrean (Izarjentea auzoa 1), 15 egun naturaleko epean, oinarri hauen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak bat etorriko dira eranskineko ereduarekin.
Eskabideak postaz ere bidaltzen ahalko dira, eta, halakoetan, interesdunak gordekin bat helarazi beharko du posta elektronikoz (udala@isaba.es) aurreko paragrafoan ezarritako epea bukatu aurretik, frogatzeko bidalketa zer egunetan egin den posta bulegoan. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik.
Dena dela, proposamenak aurkezteko epea akitu eta 4 egun natural iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.
5.–Agiriak.
Eskaerak bi gutun-azal itxitan aurkeztuko dira, idazkun honekin: "Izaban taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat adjudikatzeko lehiaketa" eta izen-deiturak, NAN zenbakia eta eskaera egiten duen pertsonaren sinadura, bai eta gutun-azal bakoitzaren izenburua ere; honako hauek, hurrenez hurren:
–1. gutun-azala: dokumentazio administratiboa.
–2. gutun-azala: dokumentazio teknikoa.
1. "Dokumentazio administratiboa" izeneko 1. gutun-azalak honako hau izanen du barnean:
1.1. Eskaera aurkezten duenaren indarreko nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.
1.2. Indarreko gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
1.3. Erantzukizunpeko adierazpena, indarrean dagoen araudian ezarritako zerga, lan eta gizarte arloetako betebeharrak betetzeari buruzkoa, I. eranskinari jarraikiz.
1.4. Lizitatzailearen deklarazioa edo, bestela, ahalordedunarena edo ordezkariarena, non haren erantzukizunpean baieztatuko baita betebehar guztiak egunean daudela segurtasun arloan, laneko osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan, indarrean dauden xedapenetan agindu bezala.
1.5. Zinpeko deklarazioa, aurrekari penalik ez izateari buruzkoa.
1.6. Zinpeko deklarazioa, gidabaimena kentzeko zehapenik jaso ez izanari buruzkoa, ez prozedura penalez, ez administratiboz.
1.7. Agiri honen 3. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen ibilgailu bat edukitzeko konpromisoa.
1.8. Zinpeko deklarazioa, baldintza-agiri hau onartzeari buruzkoa.
2. 2. gutun-azala: "dokumentazio teknikoa".
II. eranskineko ereduarekin bat, eskatzaileak oinarri hauen 6. klausulari begira aurkezten duen dokumentazioa sartuko da, klausula horretan ezarritako irizpideen arabera baloratu eta puntuatu dadin.
6.–Adjudikazio irizpideak.
Lizentziak adjudikatzeko, honako irizpide hauek erabiliko dira, behar bezala haztatuak:
1. Ibilgailuari 10 puntu emanen zaizkio gehienez, honako baremo honen arabera: 10 puntu.
–9 plaza arte –EGOKITUA*– gidaria barne: 10 puntu; egokitu gabe, 8 puntu.
–8 plaza –EGOKITUA*– gidaria barne: 9 puntu; egokitu gabe, 7 puntu.
–7 plaza –EGOKITUA*– gidaria barne: 7 puntu; egokitu gabe, 5 puntu.
(*) Urtebeteko epean egokitzeko konpromisoa onartuko da.
2. Zerbitzu eskaintza:
Alderdi honetan 4 punturekin baloratzen da zerbitzua aldi berezi batzuetan egiteko konpromisoa: gauez, jaiegunetan eta asteburuetan.
–Zerbitzua gauez egitea: 2 puntu.
–Zerbitzua jaiegunetan eta asteburuetan egitea: 2 puntu.
3. Gutxiago kutsatzen duten erregai eta motorrak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren bereizgarrien arabera:
Gehienez ere 6 puntu emanez baloratuko da gutxiago kutsatzen duten erregai eta motorrak erabiltzea, konpromisoa eskaintzen bada halakoak erabiltzen dituzten ibilgailuez baliatzeko. Hurrengo baremoari jarraikiko zaio.
–Zero isurtzeen bereizgarria: 6 puntu.
–ECO bereizgarria: 4 puntu.
–Ingurumen bereizgarria, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren araberakoa: (https://www.pegatinas-dgt.com/).
Puntuazio osoa eginda berdinketarik bada, uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 5.5 artikulua betetzeko, emakumea taxiaren sektorean sartzeko eskaintzaren alde eginen da, alegia, eskatzaile emakumezkoaren alde. Hala ere, berdinketa gertatzen bada oraindik, zozketa bidez ebatziko da.
7.–Balorazio batzordea.
Agiriak kalifikatu eta proposamenak baloratuko dituen batzordea honako hauek osatuko dute:
Batzordeburua: Carlos Anaut Abadía, Izabako Udaleko alkatea.
1. batzordekidea: Pedro Pilart Martín, Izabako Udaleko zinegotzia.
2. batzordekidea: Javier Tapia Elduayen, Izabako Udaleko zinegotzia.
Batzordekide idazkaria: M.ª Jesús Sanz Pueyo, Izabako Udaleko idazkaria.
8.–Gutun-azalak irekitzea eta baloratzea.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Balorazio Batzordeak, barne ekitaldi batean, eskatzaileek 1. gutun-azalean aurkeztutako dokumentazio orokorra egiaztatuko du, eta onargarriak diren ala ez ebatziko du.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere 15 egun natural igarota, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da eskaera onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta erreklamazioak aurkezteko epea iragarriko da. Epe horren barrenean, bada, erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta egindako akatsak zuzendu.
Eskatzaileen behin-behineko zerrendan adierazitako egunean, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Behin-behineko zerrendan bazterturik ez badago, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da eta horrela adieraziko da.
Eskatzaileen behin betiko zerrendan zehaztuko da dokumentazio teknikoa dakarten gutun-azalak zer egun, ordu eta tokitan irekiko diren.
Onartutako eskaerak ezagututa, barne ekitaldian, 2. gutun-azala ireki eta edukia aztertuko da, 6. oinarrian adjudikaziorako bildutako irizpideei jarraikiz.
2. gutun-azala irekitzeko ekitaldia egin ondotik, gehienez ere 5 eguneko epean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian lehentasun ordenaren araberako puntuazio zerrenda emanen da argitara, lehiaketan den lizentzia eskuratzeko 10. oinarrian zehaztutako moduan. Hala, puntu gehien lortu dituena izanen da behin-behineko adjudikazioduna.
9.–Lizentziaren adjudikazioa.
1. Behin-behineko adjudikaziodunak adjudikazioa jakinarazi eta hiru hilabeteko epean, gehienez, egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, lizentzia emateko eskatu zaizkion baldintzak betetzen dituela frogatzeko; eta bereziki:
–Lizentzia atxikiko zaion ibilgailua edukitzearen gainekoa. Aurkeztutako eskaintzarekin bat egin beharko du eta Taxiari buruzko Foru Legean ezarritako ezaugarriak beteko ditu.
–Aseguruen kontratazioa eta, hala denean, soldatapeko gidariarena.
–Ekonomia-jardueren gaineko zergako alta, uneko ekitaldikoa, eta, hala badagokio, azken ordainagiria.
–Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria eta, halaber, lizitatzaileak zerga betebeharrak dituen administrazio publikoetako organo eskudunen ziurtagiria, ordainketak egunean dituela diotenak. Ziurtagiri horiek proposamenak aurkezteko epea bukatzen den eguna baino sei hilabete lehenagokoak edo berriagoak izanen dira.
–Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, proposamenak aurkezteko epea bukatu baino sei hilabete lehenago, gehienez ere, emana. Hartan frogatuko da langileak Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatu, afiliatu edo haiei alta eman izana, behar diren kotizazio dokumentuak aurkeztu izana eta indarrean dauden xedapenetan agindutakoa Gizarte Segurantzari ordaindu izana.
–Lizitatzailearen deklarazioa edo, bestela, ahalordedunarena edo ordezkariarena, non haren erantzukizunpean baieztatuko baita betebehar guztiak egunean daudela segurtasun arloan, laneko osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan, indarrean dauden xedapenetan agindu bezala.
2. Behin-behineko adjudikaziodunak ez badu aurkezten adjudikazioa jakinarazi eta 3 hilabeteko epean lizentzia eskuratzeko baldintzak betetzen dituela frogatzen duen dokumentazioa, eta bereziki ibilgailuarena, aseguruen kontratazioarena eta, hala denean, soldatapeko gidariarena, lizentziak adjudikatzeko prozesutik baztertuko da. Haren tokia hartuko du, lehentasun ordenaren arabera, lizentziaren behin-behineko adjudikaziodun izan ez den lehendabiziko izangaiak.
3. Dokumentazio hori aurkeztu eta Balorazio Batzordeak onetsita, adjudikazio proposamena eginen da eta, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, behin betiko eta epe mugagaberako adjudikatuko da taxi lizentzia; halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da nor izan den Izaban hiriko taxi zerbitzua egiteko behin betiko adjudikazioduna.
10.–Lizentziaren titularraren betebeharrak.
Taxi lizentziaren adjudikaziodunak bete beharko ditu Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako baldintzak, taxi lizentziaren titular izateko, bai eta Taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoa ere, hala badagokio.
Era berean, lehiaketan baloratu diren ezaugarriak oro, 6. oinarrian zehaztutako irizpideekin bat, lizentziari atxikita mantendu beharko dira, lizentzia indarrean egon bitartean.
11.–Informazio eta adostasun klausulak.
Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia bete beharrez, jakinarazten da ezen ematen zaizkigun datuak "Lizitazioak" deritzon fitxategian sartuko ditugula. Helburua da dagozkion adjudikazio publikoak eta zerbitzuak kudeatzea eta datuok behar bezala tratatzea. Halaber, jakinarazten dugu hirugarren batzuei lagatzen ahalko zaizkiela, lizitazioen oinarrietan ezarritakoa legearekin bat etorriz betetze aldera. Datuok dokumentazio publikoaren izaera izanen dute horiek kontsultatzeko legitimitatea dutenendako. Datuok eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, eta eramateko, aurka egiteko eta haien tratamendua mugatzeko eskubideak baliatzen ahalko dira Izabako Udalaren Erregistro Orokorrean.
12.–Jurisdikzioa eta errekurtsoak.
Lizentziak adjudikatzen dituen organo eskudunak erabakiko ditu lehenik oinarri hauek aplikatu eta interpretatzean sor daitezkeen gorabehera guztiak. Haren ebazpenak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat aurkaratzen ahal dira, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan errekurrituz gero, jurisdikzio horri buruzko legean ezarritakoarekin bat.
I. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: ................................................................................................ NAN/IFZ: ..........................; jakinarazpenetarako helbidea: ..............................................................................., PK: ....................., herria: .............................................; telefonoa: ....................................., nire izenean edo honako hau ordezkatuz (ezabatu behar ez dena) ......................................................................................................., IFK: ..................................; helbide elektronikoa, jakinarazpenak egiteko bitarteko elektronikoen bidez: ........................................................................................................
AZALTZEN DUT:
Parte hartu nahi dudala Izabako udal-mugartean hiriko taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat lehiaketa bidez emateko deialdian, bat etorriz Izabako Udalak, 2024ko martxoaren 20ko osoko bilkuran, onetsitako baldintza-agiriarekin (.................. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, egun honetan: ................................................). Agiri hori ezagutzen dut eta xedatutakoa betetzeko konpromisoa hartzen dut neure gain. Hortaz:
NIRE ERANTZUKIZUNPEAN ADIERAZTEN DUT:
–Betetzen ditudala indarrean dagoen araudian ezarritako zerga, lan eta gizarte arloetako betebeharrak.
–Egunean ditudala segurtasun arloko, laneko osasuneko eta laneko arriskuen prebentzioko betebehar guztiak, indarrean dauden xedapenetan agindu bezala.
–Ez dudala aurrekari penalik.
–Ez dudala jaso zehapenik, ez prozedura penalez, ez administratiboz, gidabaimena kentzeko.
–Konpromisoa hartzen dudala neure gain Izabako Udalak onetsitako baldintza-agiriaren 3. oinarrian ezarritako ezaugarriak dituen ibilgailu bat edukitzeko.
–Onartzen dudala Izabako Udalak onetsitako baldintza-agirian xedatutako guztia.
–Konpromisoa hartzen dudala frogatzeko adierazpen honetan aipatzen diren agiri guztiak baditudala eta horiek baliozkoak direla, hala eskatzen zaidan edozein unetan.
ETA ESKATZEN DUT:
Onartua izatea udal-mugartean hiriko taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat lehiaketa bidez emateko deialdian, bat etorriz Izabako Udalak, 2024ko martxoaren 20ko osoko bilkuran, onetsitako baldintza-agiriarekin (................. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, egun honetan: ..................................................). Agiri hori ezagutzen dut eta xedatutakoa betetzeko konpromisoa hartzen dut neure gain.
Horretarako, eskabide honekin batera aurkezten ditut NANaren fotokopia konpultsatua eta indarreko gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.
(SINADURA)
IZABAKO UDALEKO ALKATEA.
II. ERANSKINA.–DOKUMENTAZIO TEKNIKOA.
Izen-deiturak: ............................................................................................. NAN/IFZ: .............................; jakinarazpenetarako helbidea: ............................................................................, PK: .........................., herria: ..............................................; telefonoa: ........................................, nire izenean edo honako hau ordezkatuz (ezabatu behar ez dena) ......................................................................................................., IFK: ...............................................................................................
Onartua izan naiz Izabako udal-mugartean hiriko taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat lehiaketa bidez emateko deialdian, bat etorriz Izabako Udalak, 2024ko martxoaren 20ko osoko bilkuran, onetsitako baldintza-agiriarekin (.................... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, egun honetan: ..................................................). Agiri hori ezagutzen dut eta xedatutakoa betetzeko konpromisoa hartzen dut neure gain.
AURKEZTEN DUT honako dokumentazio hau, deialdiko oinarrien 6. klausulan ezarritako adjudikazio-irizpideak baloratu eta puntuatzeko, Izaban hiri-taxi zerbitzua egiteko lizentzia lehiaketa bidez adjudikatzeko deialdian:
1. Ibilgailuaren edukiera, jarraian ageri den baremoaren arabera (x jarri dagokion aukeran):
9 plaza arte –EGOKITUA*– gidaria barne: 10 puntu; egokitu gabe, 8 puntu.
8 plaza –EGOKITUA*– gidaria barne: 9 puntu; egokitu gabe, 7 puntu.
7 plaza –EGOKITUA*– gidaria barne: 7 puntu; egokitu gabe, 5 puntu.
(*) Urtebeteko epean egokitzeko konpromisoa onartuko da.
2. Zerbitzua egiteko konpromisoa (x jarri dagokion aukeran):
Zerbitzua gauez egitea: 2 puntu.
Zerbitzua jaiegunetan egitea: puntu bat.
Zerbitzua asteburuetan egitea: puntu bat.
3. Gutxiago kutsatzen duten erregai eta motorrak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren bereizgarrien arabera (x jarri dagokion aukeran):
Zero isurtzeen bereizgarria.
ECO bereizgarria.
(https://www.pegatinas-dgt.com/).
Eta horrela jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, honako hau egin eta sinatzen dut.
.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.
(SINADURA)
IZABAKO UDALEKO ALKATEA.
Iragarkiaren kodea: L2406545
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
