95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2024ko apirilaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Udal Planaren aldaketa xehatua lurzoru urbanizaezinean; zehazki Plan Orokorraren Hirigintza Araudiaren 4.3.2.2. atalaren 5. paragrafoa aldatzea. Iguzkitzako barrutiko Udalak sustatu du ofizioz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitara emanik iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Iguzkitzan, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2406422