2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hasiera batez onestea kapital erabat publikoa duen merkataritza-sozietate bat sortzea eta haren estatutuak
Ikusirik Azterketa Batzordeak aurkeztutako dokumentuak (kapital publikoko merkataritza sozietate bat sortzeko aukerak aztertzeko eratu dena), horien artean baitaude, bertzeak bertze, memoria bat eta estatutu proiektu bat, Uharteko Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran erabaki hau hartu du,
ERABAKIA:
1. Hasiera batez onestea oso-osorik kapital publikoa duen merkataritza-sozietatea sortzeko memoria, baita estatutuen proiektua ere, horretarako izendaturiko Azterketa Batzordeak prestatu dituenak.
2. Memoria eta estatutuen proiektua jendaurrean jartzea hogeita hamar egun naturalean, alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako errege dekretu horren bidez onesten da Toki Araubidearen arloan indarra duten Xedapenen Testu Bategina).
Uharten, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2406435