95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 377. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2024ko apirilaren 10eko 2024-0472 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko 2. poligonoko 377. lurzatian, Álvaro Erro Saraleguik eta María Carmen Pinillos Salvadorrek sustatua. (768/2021 espedientea).

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2406351